INE: Bertan, hautesle-erroldari buruzko datuak ageri dira, hauteskunde-mahaien, hauteslekuen kopuruak eta abar jakiteko.
Barne Ministerioa:: Bertan, hauteskundeei buruzko informazio orokorra eta Europako Parlamenturako behin-behineko hauteskunde-emaitzak ageri dira.
Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa: Bertan, atzerrian bizi diren eta atzerrian diren egoiliarren hautesle-erroldan inskribatuta daudenen botoei buruzko informazioa ageri da, bai eta aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoei buruzkoa ere.
Enbaxadak eta Kontsuletxeak: Bertan, munduan dauden kontsuletxeko bulegoen direktorioa ageri da, atzerrian bizi direnen botoari buruzko informazioa ikusteko.
Hauteskunde-batzorde Zentrala: Bertan, hauteskunde-administrazioaren jarraibide eta ebazpen orokorrei buruzko informazioa ageri da.
Konstituzio Auzitegia: Bertan, hauteskundeetako babes-errekurtsoei eta hautagai-zerrenden aldarrikapenari buruzko errekurtsoei zein Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan xedatutako hauteskundeetako auzi-errekurtsoen ondorioari buruzko informazioa ageri da.
Espainiako Kontu Auzitegia: Bertan, Europako Parlamenturako 2014ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoen gastuen eta sarreren kontabilitatearen fiskalizazioari buruzko ekintzen informazioa eta txostenak ageri dira.
BOE: Bertan, aurkeztu eta aldarrikatutako hautagai-zerrendak eta hauteskundeetako emaitza ofizialak zein hautatutako parlamentuko kideak zein diren ageri da.
CIS: Ikerketa Soziologikoen Barometroa: Inkesta politikoak.
Europako Parlamentua-2014ko hauteskundeak: Bertan, 2014an hauteskundeak izango dituzten Europar Batasuneko 28 estatu kideen biztanleriari, geografiari, ekonomiari zein teknologiari buruzko datuak ageri dira, bai eta hauteskunde-legeriari buruzko informazioa ere.
Europako Parlamentua da, demokratikoki hautatzen direnen artean, Indiakoaren ondoren, jende gehien ordezkatzen duen organo legegilea.
Batasuneko herrialde gehienetan borondatezkoa da Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematea. Dena den, Belgikan, Zipren, Grezian eta Luxenburgon nahitaezkoa da botoa ematea.
2014ko hauteskundeetarako, lehen aldiz, Europako alderdi politiko nagusiek-herrialdeetako alderdiek eta pertsonek sortutako erakundeek- Europako Batzorde buru izateko hautagaiak izendatuko dituzte.
Hauteskundeak maiatzaren 22tik 25era bitartean egingo dira, baina maiatzaren 25a arte, herrialde guztietako hautestontziak itxi ondoren, emaitzak ez dira ezagutuko.
Europako Parlamentuaren Bruselako egoitzak Parlamentarium izeneko museoa du. Horren bidez Parlamentuaren eta Europar Batasunaren historia azaltzen duen erakusketa ikus daiteke.
Europako Parlamentuak Kataluniako Scytl enpresa aukeratu du Batasuneko estatuetatik datozen hauteskunde-datu guztiak osotasunean zenbatzeko.
Une honetan dagoen hautesle-errolda (2.200.000 biztanle inguru) kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoa estatu independentea izango balitz, Parlamentuan 8 jarleku izango lituzke. Esloveniak edo Letoniak duten kopuru bera.
Europako hauteskundeetan Espainiako Estatu osoa barruti bakarra da. Beste herrialde batzuetan, ordea, lurraldea hainbat barrutitan dago banatuta. Frantzia, esate baterako, 8 barrutitan dago banatuta eta Iparraldeko herritarrek hego-mendebaldeko barrutian bozkatzen dute; non Akitania, Langedoc-Rouseillon eta Midi-Pyrénées biltzen baitira.
Espainiako Estatuan hautagai-zerrenda batek Europako hauteskundeetan jarleku bat lortzeko behar den kopurua hauteskundeetako parte-hartzearen araberako da. Azkeneko hauteskundeetan, 2009an, % 44,9ko parte-hartzea egon zen eta jarleku bat lortzeko 260.000 boto inguru beharrezkoak izan ziren.
Hurrengo hauteskundeetatik aurrera Europako Parlamentua izango da Europako Batzordeko Lehendakaria hautatuko duena. Hautaketa Batasuneko estatuburuek edo gobernuburuek aurrez aukeratutako hautagaien artean egingo da, baina aldi berean Europako hauteskundeetako emaitzak kontuan hartu beharko dituzte.
Batasuneko herrialde gehienetan 18 urterekin bozkatu eta hautagai izan daiteke. Hala ere, Austrian 16 urterekin bozka daiteke eta Italian hautagaia izateko 25 urte izan behar dira.
Commonwealth delakoaren herrialdeetako herritarrek –hala nola, australiarrak, kanadarrak edo Karibeko uharteetako edo Afrikako estatu batzuetako herritarrak– Europako hauteskundeetan bozka dezakete, baldin eta Erresuma Batuko hautesle-erroldan inskribatuta badaude.
Europako Parlamentua zuzenean hautatu zen lehenengo hauteskundeak 1979koak izan ziren. Ordura arte eurodiputatuak parlamentu nazionalek hautatzen zituzten.
Europako Parlamentuan taldea osatu ahal izateko estatu kideen laurdenaren 25 diputatu behar dira gutxienez.
Lurralde batzuk oso urrun egon arren, badira Europako hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea duten biztanleak; adibidez, Guadalupe, Martinika eta Reunion uharteetakoak edo Frantziar Guayanakoak.
Batasuneko estatuek maiatzaren 22tik 25era bitartean bozkatzeko aukera dute. Gehienek 25ean egingo dute; baina Erresuma Batuan eta Holandan, kasu, 22an eta Txekian 23 eta 24an.
Ukrainako Parlamentuak, herrialdearen europazaletasuna nabarmendu asmoz, maiatzaren 25ean lehendakaritza-hauteskundeak egiteko deitu du.
Europako hauteskundeetan Espainian 54 eurodiputatu hautatuko dira. Parlamentuan guztira 751 daude.
Apirilaren 7an Hauteskunde-mahaien eta Hauteslekuen zerrenda ofiziala argitaratuko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan.
Apirilaren 7tik 14ra bitartean udaletxeetan eta kontsuletxeetan hautesle-erroldako zerrendak ikusi ahalko dira.
Apirilaren 7tik 14ra bitartean hautesle-erroldaren aurkako erreklamazioak egin ahalko dira.
Apirilaren 26tik 30era bitartean udalek mahaikideak izendatzeko zozketa publikoak egingo dituzte.
Apirilaren 27tik maiatzaren 3ra bitartean udalek mahaikideen izendapenak jakinaraziko dituzte.
Apirilaren 28tik maiatzaren 10era mahaian egotea eragozten duten zuribideak aurkeztu ahalko dira.
Maiatzaren 11tik 15era bitartean Eskualdeko Hauteskunde-batzordeek ebatziko dute aurkeztutako zuribideak onartuko dituzten ala ez.
Maiatzaren 25ean mahaiko kide izatera arrazoi justifikaturik gabe ez joatea hauteskunde-delitua izan daiteke.
Hautagai-zerrendak aurkezteko nahitaezkoa da 15.000 hautesleren edo 50 hautetsiren sinadurak biltzea.
Behin betiko hautagai-zerrendak apirilaren 29an argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Hauteskunde-kanpaina maiatzaren 9an hasi eta 23an amaituko da.
Apirilaren 1etik 15era bitartean botoa posta bidez emateko eskatu ahalko da.
Maiatzaren 5etik 18ra bitartean hautesleak bere etxean botoa postaz emateko dokumentazioa jasoko du.
Maiatzaren 5etik 22ra bitartean mahaira posta bidezko botoa bidali ahalko da.
Apirilaren 2tik 26ra bitartean atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek botoa emateko eskabidea bidali ahalko dute.
Apirilaren 30etik maiatzaren 20ra bitartean botoa atzerritik Espainiako kontsuletxeetara bidali ahalko da. Edo, bestela, maiatzaren 21etik 23ra bitartean botoa kontsuletxeetan eman ahalko da.
Maiatzaren 28an, emaitzen eta atzerrian bizi direnen botoen kontaketa ofiziala egingo da.
Europako Parlamentua uztailaren 1etik aurrera eratuko da.
April 25, 2014
April 7, 2014
April 14, 2014
April 14, 2014
April 30, 2014
May 3, 2014
May 10, 2014
May 15, 2014
May 25, 2014
April 24, 2014
April 29, 2014
May 23, 2014
May 15, 2014
May 18, 2014
May 21, 2014
April 26, 2014
May 23, 2014
May 28, 2014
July 1, 2014
Cookie-ak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.