Ekonomiaren termometroa
2024 azaroa
EAEko ekonomiaren termometroak 97,9ko balioa lortu zuen azaroan, eta, hala, egonkor mantendu zen azken hilabeteetan marraztu dituen mugen artean. Barne eskariaren hazkundeak jardueraren eragile nagusia izaten jarraitzen du, inbertsioaren erritmoa eta, neurri txikiagoan, kontsumoa nabarmen hobetu direlako. Sektoreka aztertuta, eraikuntza aurten dinamismo maila handia erakusten ari da eta bat egin du zerbitzuekin ekonomia bultzatzeko zereginean; industriaren ahuleziak, ordea, hazkunde maila altuagoak lortzea eragozten du.
Termometroaren bilakaera:
Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.