Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 17koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadin Turismo-gidariaren Jarduera arautzen duen martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzeko agindu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2512
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/05/17
  • Argitaratze-data: 2024/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak agindu-proiektu bat egin du Euskadiko Turismo-gidariaren Jarduera arautzen duen martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzeko, eta agindu-proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betetzeko xedez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agindu bat eman zuen 2024ko maiatzaren 2an, agindu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko.

Egun berean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak beste agindu bat eman zuen, eta haren bidez deklaratu zuen presako izapidetzea aplikagarria dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren agindu-proiektua egiteko prozeduran agindu-proiektu hori Euskadin Turismo-gidariaren Jarduera arautzen duen martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzeko da; eta, bereziki, 12 egun balioduneko epea ezarri, alegazioen eta jendaurreko informazioaren izapidea egiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dagokion iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interes orokorreko arrazoiak daudela kontuan hartuta.

Halaber, 2024ko maiatzaren 16an, agindu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko agindua eman zen.

6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada. Horretarako, eta 6/2022 Legearen 6. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da Euskadin Turismo-gidariaren Jarduera arautzen duen martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzen dituen agindu-proiektua, 12 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 8.1.a) artikuluak Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzari ematen dion eskuduntzaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen eta dekretu horretan aipatutako organoetako titularren ordezkapen-araubidea arautzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarriaren arabera, hau

Lehenengoa. Entzunaldiaren eta jendaurrean jartzea martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzen dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren agindu-proiektua, 12 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, agindu-proiektuaren edukia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa /

Hirugarrena. Alegazioak modu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/helbidean, eta aurrez aurre Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina, 8. solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 17a.

(Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera dekretuan aipatutako organoetako titularren ordezkapen-araubidea ere arautzen du dekretu horrek).

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.