Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prestakuntza
 

Prestakuntza

"Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI I(47) Ikastaroa (2021-2022)" egiteko matrikula-bekak. Ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da oinarri komun arautzaileak ezartzea, bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) Ikastaroa (2021-2022)» egiteko. IVAP Herri Arduralaritzaren
Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du aipatutako ikastaroa.

Bi matrikula beka mota ezartzen dira:

a)  A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak II. eranskinean ezartzen dira.

b)  B mota: 2 matrikula-beka historial akademiko bikaina duten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak III. eranskinean ezartzen dira.


Ordainketa-modua:

Beka onartu ondoren, esleipendunek matrikula-bekaren kopuru osoaren aurre-ordainketa bat jasoko dute, eta zenbateko horrekin ordaindu beharko dute ikastaroaren matrikularen zenbateko osoa, ezarritako datetan.

.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EVETU-IVAP

Errekalde zumarkalea,18. Bilbo

944031600/02/04

Kodea

1037205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana