Bilbao, Vitoria-Gasteiz, eta Donostia-San Sebastián
Hizkuntza:
Ingelesa
2024ko apirilaren 15, 16 eta 17an, Euskadik Creativity World Forum (CWF24) hartuko du Bilbon, Gasteizen eta Donostian?hiru euskal hiriburuetan.
Topaketa honetan, DC Network-en ekitaldi nagusian, mundu osoko berritzaileak gonbidatzen dira sormen, berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko eztabaidetan parte hartzera.
Honako hauek dira CWF24 foroaren helburu nagusiak
KSIetako gobernantza- eta berrikuntza-alorreko joera berriakeguneratzea.
Balio erantsia duten proiektuak partekatzean oinarritutako tokiko eta nazioarteko lankidetza-inguruneak sortzea.
CWF24 foroak DC Network sarea bera dinamizatu nahi du nazioartean lankidetza-potentzial handiko proiektuen identifikazioa eta bultzada ahalbidetzen duen CWF eredu batean oinarrituta. Eredu-aldaketa hori lortzeko bitarteko gisa,funtsezkoa da DC Network sareko kultura- eta sormen-barruti guztien parte-hartzea.
Egoitzak eta formatua
2024ko apirilaren 15ean, 16an eta 17an izango da CWF24 foroa Euskadiko Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetan. Lehenengo eta hirugarren egunean biltzarrean presentzialki zein birtualki egoteko aukera izango da, eta bigarren egunean presentzialki soilik.
Bilbok hartuko ditu ekitaldiaren lehenengo eta hirugarren egunak. Hilaren 15eko ekitaldia ongietorriarekin eta inaugurazio ofizialarekin hasiko da, eta horren ondoren CWF24 foroa osatzen duten 4 AT arlo tematikoen eta DC Living Lab-en aurkezpenak izango ditugu, aurkezpen horiek guztiak inspirazio-iturri eta harremanetan jartzeko saio gisa baliagarriak izango direlarik hirian bisitatu ahal izango dituzten KSIen hainbat ibilbideren artean hautatzeko aukera izango dute bertaratuek.
Hilaren 16an, ATaren arabera banatuko da programa, eta leku batean baino gehiagotan gauzatuko da (Donostia, Gasteiz eta Bilbao). Egoitza bakoitzean, taldetan lan egitea eta sinergiak sortzea da ideia, batez ere erronken eta nabarmendutako proiektuen artean. Hiri horietako KSIarekin lotutako gune nagusiak bisitatzeko aukera izango dute halaber parte-hartzaileek.
Hilaren 17an, baterako azken saioa izango da Bilbon AT bakoitzaren emaitza nagusiak aurkezteko. Berriro ere, harremanetan jartzeko bilkuretan parte hartzera animatuko ditugu parte-hartzaileak. Helburua lankidetzarako aukerak eta ideieking etxera itzultzea da, KSIak modu berritzaile eta jasangarrian indartzen jarraitzeko.
Arlo tematikoak
Testuinguru horretan, lau lantalde sortu dira (lau ATtan egituratutakoak) CWF24 foroko helburuak lortzeko. Gobernantza eta KSIak ditu ardatz 1.ATak; berrikuntza KSIekin eta haien barruan 2.ATak; enpresa eta merkatuetan 3.ATak, eta KSIetako hezkuntzan eta ikerketan 4.ATak.
Euskadiko erreferentziazko erakunde batek koordinatzen du AT bakoitza, betiere esperientzia handiko bere alor espezifikoan eta lankidetza-ingurunetan lan egitera ohitutakoa Foroaren bigarren egunean, lan-programa espezifiko bat eta hiru euskal hiriburu horietakohainbat lekutan garatuko diren jarduerak izango ditu AT bakoitzak.
Arlo Tematikoak
+
About the Creativity World Forum
2004an sortua, mundu osoko eskualdeak batzen ditu Sormen Barrutien Sareak (DC Network) diziplina arteko sormena bultzatuko duten praktikak partekatzeko eta garatzeko, baita berrikuntza sustatuko dutenak bultzatzeko ere, mundu-mailako erronkei aurreegiten laguntzeko etorkizun hobe bat izateko.
Bi urtean behin, DC Network sareko eskualdeetako batek Sormenaren Mundu Foroa (aurrerantzean, CWF24) antolatzen du. DC Network sarearen konferentzia eta topaketa enblematiko bat da, pertsona ugari biltzen eta inspiratzen dituena, hala nola gobernu-agintariak, enpresaburuak, sortzaileak edo arduradun politikoak, sormenari, berrikuntzari eta enpresa-espirituari buruz eztabaidatzeko. Diziplina anitzeko lankidetza du ardatz, barruti antolatzaileak gaia, ikuspegia eta planteamendua aukeratzeko pribilejioa badu ere. Gainera, CWF foroaren testuinguruan DCLiving Lab programa ere antolatzen da. DC Network-eko ikasleen nazioarteko truke-programa bat da, Barruti guztietako ikasleei KSI Kultura eta Sormen Industrien erronkei ekiteko nazioarteko lantalde batean lan egiteko aukera eskaintzen diena.
Aurreko edizioak
2022: Baden-Württemberg.
2019: Brabante, Países Bajos
2018: Flandes, Bélgica
2017: Aarhus, Dinamarca
2016: Bangalore, India
2015: Oklahoma, EE. UU.
2013: Tampere, Finlandia
2012: Río de Janeiro, Brasil
2011: Flandes, Bélgica
2010: Oklahoma, EE. UU.
2009: Baden-Württemberg, Alemania
2008: Flandes, Bélgica
2007: Qingdao, China
2006: Flandes, Bélgica
2005: Maryland, EE. UU.
2004: Flandes, Bélgica
Euskadin egitea zegokion Sormenaren 2024ko Mundu Foroaren prestaketaren plangintza-fasean ikusi genuen zein zen ikuspuntu egokia parte-hartzaileen arteko lankidetza irekiari hasiera emango zion lan espezifikorako testuinguru bat sortzeko. Hori duela ia urtebete artikulatu zen «Bidaia» izenburuko txosten orokorrean:
KSIetako berrikuntzak ez ditu soilik diru-sarrera indibidual edo pribatuak sortzen eta, horrekin batera, kanpo-efektu garrantzitsuak ere badakartza, batez ere arlo sozial eta kulturalekoak. Eta are garrantzitsuagoa, funtsezko rola daukate gizarte inklusibo eta jasangarriagoak lortzeko bidean aurrera egiteko. Horrek bitxi eta bakan egiten du KSIetako berrikuntzaren balioa. Horrenbestez, politiken eta berrikuntzaren ikuspegi integratuago bat duten eredu berriak aplikatu behar dira oraindik ustiatu gabeko KSIen potentziala aprobetxatzeko.
CWF24 foro honetan, ibilbide bat proposatzen dugu arlo tematiko eta erronka global horietan barrena orokorrean, izan dituzun bizipen propioekin kontrastatu nahi ditugun esperientzien bidez, etorkizun hurbilean lankidetzarako posibilitateak sortzeko helburuarekin. CWF24 foroa esperientzia aberasgarria izan dadila espero dugu, aldaketa horiek hobeto ulertu eta etorkizunerako erronka berriak proposatzeko.
Ondoren, CWF2024 foroan atera genituen amaierako ondorioak aurkeztuko ditugu, neurri handi batean duela urtebete egin genituen aurreikuspenekin bat datozenak. Arlo tematiko bakoitzari buruzko txosten xehatuak, DC Living Lab programak, erronka global bakoitza, eta CWF24 foroaren beste saio batzuk gune partekatu honetan daude eskuragarri dagokion material grafikoarekin batera. YouTuberen kanaleko Euskadiko KSIen web-orrian ere lortu daitezke ikus-entzunezko materialak.
Foroak iraun zituen hiru egunetan 42 herrialdetako 500 pertsonak parte hartu zuten jardueretan, eta guztiek ere 50 hizlariri baino gehiagori entzuteko, eta 12 kultura- eta sormen-erakunde bisitatzeko aukera izan zuten. Erronka globalei buruzko parte-hartzean oinarritutako eztabaida-saioak elkarrizketa irekiko guneak izan dira, eta 210 parte-hartzailek baino gehiagok beren esperientzia eta ikuspuntu propioak partekatu dituzte, gure ulerkuntza kolektiboa aberastuz, eta 250 interakzio baino gehiago ahalbidetu dira bilera bizkorren saioetan. Nazioarteko finantzaketa-laguntzak ere bildu ziren proiektuak nazioarteko bazkideekin garatzeko Kultura eta Sormen Industrien esparruan. Foroaren emankizuna zuzeneko irudiekin eskaini zen lehenengo eta hirugarren egunean, ekitaldira bertaratu ezin izan ziren pertsonei ekitaldia denbora errealean hiru hizkuntzatako aldi bereko itzulpenarekin jarraitzeko aukera emanez: ingelesa, euskara eta gaztelania.
Parte-hartze aktiborako eta sare-lanerako antolatutako saioetarako, gogoeta gisa, onartzen dugu aldez aurreko prestaketa bi saio-konfigurazio horiek (bilkura bizkorra eta sare-lan irekia) ahalbidetzeko funtsezkoa izanik ere hori bezain garrantzitsua dela malgutasuna atxikitzea. Plan bat izatea funtsezkoa da, baina funtsezkoa da, halaber, ordu-tarte irekiak programatzea, eta gune eroso eta positiboak sortzea non eztabaidak parte-hartzaileen interesetara edo sortzen diren gaietara egokitu ahalko diren. Ideiak sortzen diren neurrian ideia horiek aztertzeko beharrezkoa den egituraren eta beharrezkoa den malgutasunaren artean oreka bat sortzeak nabarmen handitu dezake horrelako saioen eraginkortasuna eta gozamena.
Kultura eta Sormen Industrietan, gobernantza-ereduek eboluzionatu egin behar dute etekinen bilaketa edo diru-sarreren sorrera orekatzeko balio soziala sortzeko betebeharrarekin, eta horrek eragina du hainbat esparrutan, hala nola osasun mentalean, gizarte-kohesioan eta ingurumen-jasangarritasunean, esaterako. Horretarako, gobernantza-esparru bat behar da, askotariko alderdi interesdunak barnean hartuko dituena, artistekin hasi eta ingurumen-alorreko adituekin amaitu, ikuspegi holistiko bat bermatzeko erabakiak hartzeko garaian.
Trantsizio hirukoitza (berdea, soziala eta digitala) berrikuntzarako aukera paregabea da BARRUTIK eta KSIekin BATERA egiteko, hiru arrazoirengatik:
Lehenengo arrazoia da ezagutza izugarria dagoela (baita prozesu eta metodoei buruzkoa ere) sektorearen barruan eta horrek aitzindari-rola ematen diola.
Bigarren arrazoia da sektorea bera eraldatzen ari dela. Belaunaldi gazteek negozio-eredu berriei egingo diete aurre eta aldatu egingo dituzte. Negozio-eredu horiek berrikuntza sartuko dute beren DNAn eta beren egungo potentzialaren ekarpena egingo dute berrikuntza enpresetan sistematikoki sartzeko prozesuan.
Hirugarren arrazoia da KSIek gaitasuna eta eskumena dutela gizartearen beste sektore eta alderdi batzuk eraldatzeko (elkar aberastea), baina puntu honetan administrazio publikoak berrikuntza bermatzeko sistema berri baten premia izugarria dago.
Sektore gisa dugun erronka handia zera da, enpresa gisa dugun historia hobeto saltzen ikasi behar dugula. Hori gertatu dadin, enpresak bere enpresa-gaitasunak hobetu behar ditu, laguntza lortu behar du bere diskurtsoa esparru finantzario eta politikora eramateko, eta indarrak batu behar ditu sektore handi BAKAR BAT izateko. Horrek konfiantza handiagoa eragingo du, eta KSIek inbertitzaileentzat eta arduradun politikoentzat lehentasun handiagoa izan dezatela eragingo du.
Autokontzientzia indibidualki, baina baita ekosistema gisa ere, funtsezkoa da ikaslea ardatz duen ikuspegi bat sustatzeko irakatsi eta ikasteko gure ereduetan, KSIen sektoreek exijitzen eta behar dituzten abilezia praktiko eta teknikoekin eta pertsona arteko abileziekin lotutako abileziak barne, gure industriak hurrengo mailara eramateko. Funtsezkoa da hezkuntza etorkizuneko enpleguetarako konpetentzia berrien agerraldi gisa ulertzea.
SBen erregioetako hainbat saretako talentuak uztartzen diren DC Living Lab programaren prozesuak sormen- eta kultura-industriek sortzeko eta lana eta ezagutza aurrera eramateko moduari dagokionez dituzten posibilitateak islatu ditzake. Askotariko diziplina eta kulturak bildu ziren lankidetza-ingurune batean gaur egungo erronkei aurre egiteko, eta konpetentzien konbinazioa eta profilen dibertsitatea izan zen, hain zuzen ere, emaitzei balioa eman ziena. Horrek zer pentsatu ematen digu dibertsitate eta kolaborazio horrek industriarentzat duen garrantziari buruz, eta hori oraingoan nabarmen ikusi da konferentziaren barruan. Erronken funtsezko lerroek egungoak eta esanguratsuak diren gaiak biltzen dituzte, hala nola jasangarritasuna, teknologia berriak eta kolaborazio-egiturak. Aurtengo taldeen adibidea inspirazio-iturri izan daiteke tokiko eta nazioarteko proiektu berrietarako. DC Living Lab programak bilatzen ditugun etorkizunak imajinatzeko eta sortzeko barrutiak eta nazioarteko talentuak biltzen jarraitzeko duen eginkizun baliotsuarekin jarraitzen duela ikusten dugu. Ez silo bat bezala, baizik eta lerro bertebral bat bezala, buruz buru egungo bizi-alderdi interesdunekin eta sektorean esperientzia duten profesionalekin.
1. inspirazio-hitzaldia: Ekintza klimatikoaren, berrikuntzaren eta sormenaren bidegurutzea
Climate KIC enpresako Andoni Hidalgok hitzaldi inspiratzaile bat eman zuen «Klimaren aldeko ekintzaren, berrikuntzaren eta sormenaren intersekzioa» izenburuarekin. Munduaren klima-larrialdiak soluzioak pentsatzeko dugun gaitasunaren barruan erronka sakon bati aurre egin behar diola onartzea izan zen abiapuntua. Proba nahikoak erakusteak eta kasuaren defentsak ekintza bultzatuko zutela uste izatea ez da nahikoa izan, karbono-emisioak gehitzen ari baitira etengabe. Istorio berri eta estimulatzaileak behar ditugu, etorkizun nahigarri bati buruzko bisioak, klima-aldaketarekiko erantzun proaktiboak pizteko. Kontua ez da ezagutzarik eza, baizik eta jarduteko gure gaitasuna oztopatzen duen imajinaziozko pentsamendu baten defizita. Horregatik dago oso premia argi bat kultura- eta sormen-sektoreak esku hartu dezan eta errealitate hori eraldatzen lagundu dezan.
Aztertu ahalko liratekeen 4 jarduketa-ildoren multzoa proposatu zuen Andonik: identitatea erabiltzea aldaketa sustatzeko eragile oso boteretsu gisa (klimaren aldeko ekintza identitate nazionalekin, erregionalekin eta udal-arlokoekin lotuz); imajinaziozko defentsa sustatzea erakundeen aurrean (betiere kontuan izanda anbiziozko politikak buru-hausgarriaren funtsezko zati direla); eguneroko ohitura eta errutinetako aldaketak eragiteko forma kreatiboak erabiltzea; eta kolaborazio erradikala sustatzea espero ez diren aliantzak ugaritzearen bidez. Eta hori guztia bi premisaren pean: lehenik, ez gara mugatu behar «besteak hatzarekin seinalatzera», eta, aitzitik, batez ere sektore gisa zer egin dezakegun hasi beharko genioke galdetzen geure buruari, eta geure burua etengabe zalantzan jartzen; eta bigarrenik, pertseberatu egin behar dugu, porrotari beldurrik ez izan, feedback bukle iraunkorrak eta etengabeko ikaskuntza-prozesuak sustatu.
2. inspirazio-hitzaldia: Sormena eta berrikuntza sektoreetatik haratago - Sortzaileen arteko elkarrizketa bat
Aranzazu Callejak eta Jon Mayak dantzaren eta musikaren alorretako beren sormen-prozesuen funtsezko alderdiak partekatu zituzten. Ideia nabarmenen artean honako hauek zeuden: sortzaileek munduan duten rola ikuskizunaren esparruaz haratago, generoaren eta hainbat diziplinaren arteko harremana, gizarte-erantzukizun kreatiboa eta koherentzia, identitate eta lokalismo propioei buruzko nahasketa, desberdintasuna sormen-iturri gisa, eta sortzaileen egonkortasuna eta erresistentzia. Azkenik, entzute aktibo baten premia azpimarratu zuten eta isiltasunaren magia nabarmendu zuten.
1. erronka globala: Klima-aldaketari buruzko narratiba berriak KSIetatik ? Merezi duen etorkizun baten ikuspegia.
Andoni Hidalgo, Aleksandra Goldys, Maria Loloni. Erronka global honetan, mahai biribil txikitan banatu ziren parte-hartzaileak, eta bertan elkarrizketa egituratu batean eztabaidatu zituzten klimaren gain inpaktu handia duten gure eguneroko bizitzaren errutinazko hiru elementu gidatzen dituzten egungo narratibak: zer jaten dugun, nola mugitzen eta nola janzten garen. Rol-jokoen dinamika baten ondoren, narratiba horien azpian dauden patroiak, egiturak eta eredu mentalak aztertu zituzten parte-hartzaileek, eta KSIek narratiba horiek istorio positibo berri bihurtzen nola lagundu ahalko luketen proposatu zuten.
«Jaten dugunaren» esparruan, errotutako kontsumo-ohiturak azpimarratu zituzten parte-hartzaileek, ohitura horietan kontsiderazio ekonomikoak ?enpresenak zein kontsumitzaileenak? nagusi direlarik beste kezka mota batzuen gainetik, hala nola elikadura-ohiturek kliman duten inpaktua. Egoera hori aldatzeko, KSIek funtsezko rola izan dezakete paradigma betiere kontsumo kontzienterantz eta herritarren konpromisorantz aldatuz.
«Nola mugitzen garen» puntuaren esparruan, parte-hartzaileek azpimarratu zuten «mugitzeko premian» oinarritutako kultura batetik, non «zerbait huts egitearen beldurrak» indar handia duen, «tokikoaren balioan» oinarritutako beste batera aldatzeko premia. Gainera, kulturaren eta sormenaren balizko rola ere nabarmendu zuten indibidualismoari aurre egiteko eta garraiobide kolektiboak sustatzeko.
«Nola janzten garen» puntuari buruz, KSIek «diseinuaren birplanteamenduan» duten rola azpimarratu zen. Industria horrek oraindik aztertu gabe dagoen herritarrak sentsibilizatzeko potentzial izugarria du. Ingurumen-ondorioez gain (CO2 emisioak, ur-kontsumo izugarria), kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk aipatu ziren, giza eskubideen errespetua, esaterako.
2. erronka globala: KSIentzako enpresa-eredu berriak: nola txertatu sormena eta berrikuntza.
Joseph Hurtado. Kultura eta Sormen Industriek, eta industria tradizionalek, baliabiderik ezetik ?sarritan finantzaketarik ezetik? eta aldaketa teknologiko handiei eta klima-aldaketaren larrialdiari aurre egin behar dien gizarte baterantz goazen neurrian kualifikazioa handitzeko sortzen den ezinbesteko premiatik haratago doazen erronkei egin diete aurre
Horregatik, erronka horiei aurre egiteko lanean jarraitzen den bitartean, «berrikuntza» terminoa maiz sortzen da lan-ingurunean. Izan ere, berrikuntza aurrerabidearen indar bultzatzailea dela onartzen da, eta, hori horrela, funtsezkoa da industriek puntu hori ez baztertzea. Horrenbestez, esan daiteke KSIek eta industria tradizionalek kolaboratzeko interesa dutela honako hauetarako:
Ezagutzak trukatzea arazo erkide eta presazkoei ekiteko.
Trantsizio egoki bateko kolaborazio-bideak aurkitzea, non berrikuntzak eta kulturak bat egingo duten gizakian zentratutako ikuspegia duten soluzioak garatzeko.
Oinarrizkora itzultzeko premia, loturarekin zerikusia duen gure gizatasun naturalarekin konektatuta egoteko premiara itzul beharra.
Industriek berrikuntza baztertu ezin dutenez, ez dezagun ahaztu pertsonekin eta ideiekin solik duela zerikusia berrikuntzak, ideiekin eta pertsonekin soilik.
3. erronka globala KSIak eta trantsizio digitala: Kultura eta Sormen Industria lehiakorragoetarantz.
Jorge García Valbuena eta Sonia Bilbao. Saioan, KSIen sektoreen barruan trantsizio digitalak duen egungo egoerari buruz sakondu genuen. Adimen artifizial sortzaileari edo berezko hizkuntzaren prozesamenduari, teknologia analitikoei eta datuen erabilerari edo errealitate hedatuaren bidezko bistaratze aurreratuei probetxurik handiena ateratzeko moduari buruz eztabaidatu genuen.
Aukera asko identifikatu ziren sektorearentzat, baina baita erronka handiak ere trantsizio digital honetan, sektorean gaitzeko eta prestatzeko premiarekin hasi, sektore bereko eragileen arteko kolaborazio-premiarekin jarraitu eta trantsizio digitalari ekiteko beharrezkoa den finantza-inbertsioarekin amaitu. Gaur egun hainbat erreminta eta tresna badaude ere, ondorio garbietako bat zera da, argi dagoela epe luzerako estrategia berri baten premia sektoreko inbertsio estrategikoaren arloan. Baliabideak izateko aukera erraztu behar du estrategia horrek, ezagutzak eta ekipamendua barne.
Beste eztabaida-gai handia adimen artifizial sortzaileak kultura- eta sormen-edukien produkzioan duen inpaktua izan zen. Funtsezkoa da teknologia gureganatzea eta babesa, jabetza-eskubidea eta eratorritako obrak sortzeko erabilitako edukien titulartasuna bermatzeko martxan jartzen ari diren ekimen erregulatzaileak baikortasunez hartzea. Haatik, hurbiletik jarraitu behar da esparru erregulatzaile horien bilakaera adimen artifizialeko ereduak entrenatzeko erabilitako edukiekin lotutako alderdiak nola aztertzen dituen ebaluatzeko.
Euskal Herrian pozik gaude Euskadik ekosistema kultural eta kreatibo ireki gisa duen rola dela eta. Intersekzio dinamikoa dela erakutsi du erregioak, non tradizioak berrikuntzarekin bat egiten duen, mundu-komunitatearekin sakonki konektatzen den sormen-kultura bat sustatuz. Euskadik zentro ireki eta nazioartean konektatutako bat izateko duen konpromisoak aberastu egiten ditu gure topaketak, tokiko dinamismoa eta ikuspegi globalak bikain uztartzen diren plataforma bat eskainiz. Ideia berritzaileak eta mugaz haraindiko kolaborazio-proiektuak sortzea bultzatzen du horrek. Gure bidaiaren kapitulu hau bere bukaerara iristen denean, gogoratu ez dela azken amaiera bat, baizik eta aztertzen eta lankidetzan jarraitzeko aukera interesgarriak eskaintzen dituzten bide berrietarako sarbide bat. Eskerrik asko.