Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza
- Titularra: Miguel Angel Paez Escamendi
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Mugikortasun Jasangarria
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
9. artikulua.– Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza.
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetzak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:
- Trenbideak.
- Bide-sarea.
- Lurreko, itsasoko, ibaietako eta kable bidezko garraioak.
- Aireportuak eta heliportuak.
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain:
- Azpiegituren eta mugikortasun jasangarriaren arloan antolatzeko, adosteko eta koordinatzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
- Garraio-azpiegiturak planifikatzeko politikak formulatzea.
- Garraioan eta azpiegituretan eragina duten jarduerak antolatzea.
- Bere eskumen-eremuari esleitutako baimenak eta ebazpenak ematea.
- Koordinaziorako jarraibideak ezartzea, eta, hala badagokio, trenbide-operadoreen eta trenbide-garraioko azpiegituren kudeatzailearen arteko gatazkak konpontzea.
Sailburuordeari dagokio, bere eskumenen esparruan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, honako eskudantzia orokor hauek baliatzea:
- Sailburuordetzaren jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta aginduak emanez.
- Bere arlo funtzionaleko jarduera-politikak definitzea, lantzea eta sailburuari proposatzea, Jaurlaritzaren estrategiaren arabera Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-eragina neurtzea.
- Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak definitzea, aurrekontuen aurreproiektua egiteko.
- Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak sustatzea.
- Oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzea dagokien zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Bere jardun-eremuan izapidetutako nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, zenbatekoa edozein dela ere.
- Sailburuordetzak eta haren zuzendaritzek ordezkaritza eraginkor eta koordinatua izan dezatela zaintzea, Europako eta nazioarteko proiektu, sare, elkarte, organismo eta erakundeetan.
- Euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa, bere eskumeneko eremuetan, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat etorriz.
- Bere gain hartzea, eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko ardura, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
- Indarrean dagoen legeriak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
KARGUAK