Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Garraio Azpiegituren Zuzendaritza
- Titularra: Dolores de Juan de Miguel
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Mugikortasun Jasangarria > Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
11. artikulua.– Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.
Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:
- Trenbidearen azpiegitura.
- Beste garraio-azpiegitura batzuk.
Arlo horietan, honako egiteko hauek dagozkio Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren garraio-azpiegiturak garatzeko eta mantentzeko inbertsioak planifikatu eta programatzea.
- Sailaren eskumenekoak diren garraio-azpiegituren obra-proiektuak idaztea, gainbegiratzea eta proiektu horien onarpen teknikoa egitea, bai eta obra horien zuzendaritza, ikuskapena, jarraipena eta kontrola gauzatzea, obrak jaso bitartean.
- Garraio-azpiegituraren arloko jarduketak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.
- Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, EAEko Administrazioaren eskumenekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduketak gauzatzea.
- Zenbait tresna proposatu eta prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta gainerako lurralde-administrazioen arteko lankidetzarako eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiborako.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana idaztea eta formulatzea, eta proposamenak egitea trenbide-azpiegituren arloko jarduketetarako beharrezkoak diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatzeko eta aldatzeko.
- Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetan trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.
- Lurreko garraioaren azpiegituraren arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.
- Gainerako sailei laguntza teknikoa ematea, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko, haiek hala eskatuz gero.
Saileko zuzendaritza bakoitzerako berariaz jasotako egitekoez gain, zuzendaritza bakoitzari honako egiteko hauek dagozkio, bere eskumen-esparruaren barruan eta dagokion sailburuordearen mende:
- Bere jardun-arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea eta Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
- Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak prestatu eta izapidetzea bere eskumeneko gaietan.
- Zuzendaritzari dagozkion gaietan, hitzarmenak, protokolo orokorrak eta beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzeko bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, eta horiek gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzea.
- Dirulaguntzak emateko antolaketa proposatzea, haiek arautzen dituzten dokumentu eta tresna juridiko eta ekonomikoak lantzea, eta horretarako izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
- Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
- Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteetan memoriak eta oinarri teknikoen orriak idaztea, kontratuak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea dagokie.
- Publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eta berrerabiltzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, arlo hauetan: gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, datu publikoak irekitzea eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzea.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
- Zehapen-espedienteak instruitzea, zehatzeko ahala erabiltzearen esparruan. Arlo horretan, zuzendariei dagokie zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, larritzat eta arintzat tipifikatutako zehapenen kasuan, bai eta hertsapen-isunak jartzea ere, zenbatekoa edozein dela ere.
- Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpen, txosten eta azterlanak egitea.
Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
- Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauen arabera.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
- Datu pertsonalak babestearen arloan, zuzendaritzako tratamenduen arduradun gisa dagozkien betebeharrak betetzen direla bermatzea.
- Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea berari dagokion eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak inplementatzea, eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-arloetan. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinaziopean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea nork bere alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinaziopean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
- Bere eskumeneko eremuetan dagozkion ebazpenak ematea, eta goragoko organoei ebazpen-proposamenak aurkeztea, hala dagokionean.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, bere eskumeneko gaietan.
- Indarrean dagoen legeriak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak