COVID19ren ondorioz sortutako egoera dela eta, aurrez aurreko ikastaroen datak egokitzen saiatuko gara osasun-agintarien erabaki eta jarraibideekin bat etorriz, ikastaroak formatuz (online, bideokonferentzia,…) aldatzea ere aztertzen ari gara, edota bertan behera gelditutako prestakuntza ekintzetan matrikulatuak zeuden pertsonak beste edizio batzuetara pasatzen ahaleginduko gara, osasun-egoerak horretarako aukera ematen duenean. IVAPek solaskideak jakinaren gainean ditu. Zalantzarik baduzu, zure solaskidearekin edo gurekin harremanetan jar zaitezke.
Prestakuntza: prestakuntza@ivap.eus
Hizkuntza Prestakuntza: ikasivap@ivap.eus
Tel. 945 017620 / 017622 / 017660