Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:
- Osasun Sailaren eskumen-alorreko aholkularitza juridikoa egitea eta arau-proiektuak lantzea.
- Sailari atxikitako giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea.
- Sailaren ekonomia eta aurrekontuak kudeatzea.
- Euskara sustatzea politika publikoetan eta oro har sailak garatzen dituen jardunetan.
- Berdintasun-politikak sustatu eta bultzatzea.
- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde zentralarekin programa-kontratua hitzartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren programa-kontratuak hitzartzea ere.
- Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legetik eratorritako egitekoak betetzeko eta sendagaien eta produktu sanitarioen alorrean Estatuko oinarrizko legeria betearazteko gauzatu behar diren administrazio-jarduketak.
- Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzeko lanen gidaritza.
- Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio sailaren gastuak baimentzea 500.000 eurora arteko espedienteetan.
- Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea izango da sailaren kontratazio-organo ahalduna larrialdi-izapideetan zerbitzu-zorroko prestazio sanitarioak kontratatzeko.
- Halaber, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio osasun-prestazioen alorrean berariazko kontratazio-organo gisa aritzea, prestazioak osasun-arlo bati baino gehiagori zuzentzen zaizkienean. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzari dagokio kontratazio horiek izapidetzea.
5. artikulua.- Osasun Saileko sailburuordetzak.
Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
- Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
- Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu.
- Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.
- Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.
- Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
- Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.
- Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.
- Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.
- Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
KARGUAK
Nerea Urien Azpitarte
(2020/10/10 - 2024/06/26) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
- Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza
- Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza
- Farmazia Zuzendaritza
- Arabako Osasun Lurralde Ordezkaritza
- Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritza
- Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza
- Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza

Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak