Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
    1. Aseguramendu sanitario publikoaren alorreko estrategia definitzea, baita osasun-txartel indibidualaren zehaztapenak definitu eta kudeatzea ere, aseguramendu publikoaren egiaztagiri gisa. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramendu sanitario publikoaren erregistro zentrala kudeatzea.
    2. Prestazio sanitarioak kudeatzearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak egitea.
    3. Gidalerro eta irizpide nagusiak lantzea zerbitzu sanitarioen kontratazioa egiteko, definizio estrategikoaren arabera. Horretarako, irizpide bereiziak proposatuko ditu, helburu eta baliabide ekonomikoak esleitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei –programa-kontratuen bitartez– eta beste agente sanitario batzuei –kontratazio-ereduen bitartez–, eta kontratazio-plan orokorrak ere ezarriko ditu, hala eskatzen duten prestazioei dagokienez.
    4. Kontratazio sanitarioari ezar dakiokeen oinarrizko prezio-politika proposatzea.
    5. Zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoa gauzatu eta ebaluatzea, Osasun Sailaren eskumen-eremuan eta saileko gainerako organoekiko koordinazio estuan.
    6. Zerbitzu eta prestazio sanitarioen zorro osagarria onartzeko irizpideak ezartzea eta proposamenak egitea.
    7. Paziente desplazatuak, autonomia-erkidego mugakideetako pazienteak eta mugaz bestaldeko pazienteak kudeatzeko irizpideak lantzea.
    8. Osasun Sailaren eskumen-eremuan, aldi baterako ezintasunaren kudeaketari dagokion egitekoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea, eta euskal osasun-sistema publikoaren erreferente izatea, prestazio horren kontrolean inplikatutako gainerako erakundeekin koordinatuta (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionaletako Mutualitateak).
    9. Prestazio sanitarioei dagokienez, ikuskaritzak barne hartzen dituen egitekoak koordinatzea eta irizpideak ezartzea, saileko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko beste organo eskudun batzuekin koordinaturik.
    10. Jardun-protokoloak prestatu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin koordinatzea, prozedura kirurgikoetara, kontsultetara eta proba osagarrietara sarrera izateko ezarritako gehienezko epeak betetzen direla bermatzeko.
    11. Asistentzia sanitarioa dela-eta sortutako gastuen itzulketaren eta aurretiko baimenen inguruan homogeneoki interpretatu eta aplikatzeko irizpideak ezartzea.
    12. Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurotik gorako eskabideak ebaztea. Halaber, auzibidearen aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, apartatu honetan aurreikusitako gaiei dagokienez.
    13. Euskal Autonomia Erkidegoko Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra prestatzea, homogeneoki interpretatzeko eta aplikatzeko irizpideak ezartzea prestazio ortoprotesikoaren arloan, eta sektorearekin lankidetza-hitzarmenak egiteko proposamenak lantzea.
    14. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ondare-erantzukizuneko espedienteen peritu-txostenak lantzea.
    15. Euskadiko osasun-sistemari atxikitako baliabide sanitarioen kudeaketa hobetzera bideraturiko azterketak eta jarduketa-proposamenak lantzea.
    16. Zerbitzu sanitarioei dagokienez, Euskadiko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzeko mekanismoak aztertzea, horien erregulazio-proposamena egitea eta antolatzea.
    17. Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa kudeatzea, eta herritarrek adierazitako aurretiazko borondateak euren historia klinikoan sartzeko prozesuen ardura hartzea, baita bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonei laguntzen dieten langile medikoek aurretiazko borondate horiek kontsultatu ahal izatea –zuzenean Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrotik– bermatzeko jarduera zehatzen ardura ere.
    18. Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
    19. 447/2013 Dekretuan xedatutakoa izapidetzeko jarduketak kudeatzea –447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa–.
  2. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
  3. Egiteko horiek gauzatzeko eta lurralde-jarduketak koordinatzeko, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzaren laguntza izango du Zuzendaritzak.

    Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzari honako egiteko hauek dagozkio:

    1. Zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaietan, lurralde-ordezkaritzei esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.
    2. Zuzendaritzarenak eta lurralde-ordezkaritzenak diren egitekoei buruzko prozesuak koordinatu eta kudeatzea.

6. artikulua.- Osasun Sailaren zuzendaritzak.

Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
  2. Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
  3. Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.
  5. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
  6. Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
  7. Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Frumencio Molinero Gutierrez
(2020/09/10 - 2024/06/26) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK