Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

 

Albisteak

Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratzea

Kontzeptuak eguneratu eta berrikusi ondoren, Baliabide Soziosanitarioen Mapa berriak Euskadiko arreta soziosanitariora bideratuak, eta informazio erabilgarria eskaintzen die profesionalei eta herritarrei.

  • Surflaria hondartzan hanka-protesiekin
    Euskadiko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralak idazteko jarraibideak

    Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak dokumentu bat argitaratu du, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta organismo publikoei bideratutako irisgarritasun unibertsaleko estrategiak garatzeko laguntza eta erreferentzia gisa balio dezan, estrategia horiek ezartzen laguntzeko, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralak (PIAU) artikulatuz

    Maiatzak 6, 2024
  • Ondorengo argitalpenaren azalaren erreprodukzio partziala Ordaindu gabeko zainketak eta pobrezia: ordaindu gabeko zaintzaileen lehentasunak aldaketarako, baterako diseinu parte-hartzailearen bidez. (Unpaid care and poverty: unpaid carers' priorities for change through participatory co-design, Joseph Rowntree Foundation: 2023).
    Pobrezia eta ordaindu gabeko zaintzaileak Erresuma Batuan. Gomendioak

    Joseph Rowntree Fundazioak txosten bat argitaratu du, pobrezia eta pobreziatik eratorritako arazoak lantzeko gomendio politikoak biltzen dituena, ordaindu gabeko zaintzaileek aurre egin behar dietenak, bizitako esperientziak dituzten pertsonen ahotsen eta haien ikaskuntzen ebidentzian eta babesean oinarrituta.

    Apirilak 29, 2024
  •  Informazio gehiago nahi izanez gero, Europar Batasuneko Argitalpen Bulegoak 2023an argitaratutako "Gizarte-zerbitzuak Europan: errealitate berri batera egokituz" (Social services in Europe: Adapting to a new reality, 2023) izeneko txostenaren edukiak eskura ditzakezu.
    Gizarte-zerbitzuen eraldaketa Europan

    Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioak (Eurofound) COVID-19aren pandemiak Europar Batasuneko gizarte-zerbitzuetan izandako ondorioak aztertu ditu txosten batean, eta txosten horretan nabarmendu du krisi horretan ikasitakoek garatzen lagundu diola sektoreari, batetik, eta, erronka eta gizarte-arrisku berrien aurrean indartu dutela eta erresilienteago izaten lagundu diotela, bestetik.

    Apirilak 22, 2024

Berri guztiak   Ekitaldi guztiak

 

 

Arreta Soziosanitariora Hurbilduz

Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak eskaintzen dituzten erakunde guztiak elkartuko dituen koordinazio-espazio eta bilgune izango den espazio baten eratzea proposatzen duen sistema konplexua da. Pertsonen inguruan antolatuta dago, arrazoi ezberdin eta konplexuak direla eta zerbitzu hauen erabiltzaile edo hartzaile diren pertsonen inguruan bereziki. Antolaketa hau da soziosanitarioari zentzua ematen diona.

Planak eta Proiektuak

Atal honetan azaltzen diren planak eta proiektuak Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak eta koordinazio soziosanitarioko antolamenduko gainerako egiturek prestatu dituzte. Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldean koordinatzaile soziosanitarioak eta BIOEF eta Osakidetzako kideak ari dira.

Plan eta proiektu guztiak

Dokumentazioa

Arreta Soziosanitarioko txostenak, gidariak, eskuliburuak eta beste dokumentu batzuk

Instituzioak