Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubillaga galdategiak eta forja-lana

Itzuli

“Fundiciones y Forja Zubillaga” enpresa (gaur egun, GSB Acero deitzen da) Azkoitiko udalerrian dago, hirigunera doan errepidearen alboan. Fabrikaren eraikina ez ezik, instalazioek Altzibar Plazako langileentzako etxeak ere hartzen dituzte, bai eta Santa Klarako ekonomatoa ere, gaur egun hainbat lokaletan banatuta dagoena.

Enpresaren jatorria Oñatin bilatu behar da, 1890. urtean, Altube, Moyua eta Elorza jaunek Zubillaga auzoko burdinola zaharra erosi zutenean. Baina haien arteko konponduezinak tarteko, Moyua jauna Bilbora joan zen, Altube jauna Bergarara, eta Elorza jauna geratu zen nagusi bakar.

Batik bat lanabesak egiten zituen: aitzurrak, pikatxoiak, mazoak, eskuareak, mailu arruntak, hargin mailuak, sardeak eta abar, beti ere kopuru txikian. Behin forjatuz gero, Oñatiko San Pedro auzoko bere jabetzako burdinola batera bidaltzen zituzten, bertan landu eta handik bezeroen artean banatzeko.

1939. urtean, Elorza jaunaren oinordekoek Arrue, Chacón, Errasti eta beste jaun batzuei saldu zieten fabrika. Jabe berriek “Forjas de Zubillaga S. A.” izeneko sozietatea sortu zuten, negozioarekin jarraitzeko.

1952. urtean, enpresa Azkoitira aldatu zen, “Acerías y Forjas de Azcoitia S. A.” izena hartu zuen, eta hormigoi armatuzko nabe izugarri handi batzuk eriki zituen, oraindik ere enpresaren ikur direnak. Laurogeiko hamarkadako krisiaren ondoren, enpresaren egitura aldatu eta “GSB Aceros” sortu zen, alegia beste hiru enpresaren bat egitetik sortu ere: “Acerías y Forjas de Azcoitia”, S. A. (AFORASA) eta “Patricio EcheIkusiria Aceros”.

Gaur egun SIDENOR taldeak xurgatu du enpresa, eta haren instalazioak 2007an bertan itxiko direla uste da.


Argazki galeria