Industria ondarea
Industria-ondarea gizarteak kultura-ondare gisa baloratzen dituen industria-jardueratik sortutako elementuak dira. Multzo horretan ondasun higigarriak eta higiezinak daude, baina beste elementuak “ukiezinak” ere bai, hau da, lanaren kultura erlazionatzen diren gizarte egiturak. Egitura horiek erauzketa-, garraio- eta eraldaketa-jardueren ondorioak dira, industria-iraultzatik sortutako sistema ekonomikoari lotutakoak, hain zuzen ere.
Euskal Herriko industrializazio-prozesua 1841ean hasi zela esan dezakegu, eta, ordutik, industria-prozesu horiek gure historia markatu dute, arrasto sakona utziz, bai gure paisaian bai gizarte-ereduan.