Zertarako sortu da BASOTEK
BASOTEKen asmoa da egur eta basoaren balio kateko eragile guztiak batzea, sektorearen beharren inguruan elkarrekin hitz egiteko eta lan egiteko. Erakundeak ikuspegi transbertsala dauka, eta helburu hauetara zuzenduta dago:
- Sektorea eraldatuko duten proiektuak abiaraztea lehiakortasunari eta iraunkortasunari dagokionez.
- Ikerketa eta Garapen lerroak garatzea irtenbideak inplementatzeko eta ezagutza sendoa sortzeko, sektorearen zein administrazioen mesedetan.
- Zerbitzu aurreratuak bermatzea sektorearentzat eta administrazioentzat.
- Bikaintasun edo eduki berritzaile handiko proiektuetan parte hartzea.
- Zaintza teknologikoa egitea, prospekzioa, joeren eta merkatuen bilakaeraren azterketa eta gizartearen pertzepzioari eta eskaerei buruzkoa.
- Sektoreak Europatik finantzatzen diren proiektuen deialdietan parte hartzea erraztea.
- Baso-egurraren sektoreari eta ingurukoei lotutako enpresa jarduera berriak sortzea bultzatzea.
- Funtsezko aliantzak sustatzea nazioarteko erreferentziazko beste zentro batzuekin.
LAN ILDOAK
Hasteko, BASOTEKek honako jarduera esparru hauek landuko ditu:
- Baso-egurraren baliabidea segurtatzea: xedea da landareen osasuna lantzea, hobekuntza genetikoa, egurraren kalitatea handitzea, espezie berriak bilatzea… Finean, sektorearen oinarrizko lehengaia zaintzea.
- Egurra eraikuntzan erabiltzea: Ildo honekin baliabideak, tresnak eta proiektuak garatu nahi dira, etxebizitza publikoan zein pribatuan eta beste eraikuntza proiektu berritzaile batzuetan erabiltzeko.
- Material berriak egurretik edo bere azpiproduktuetatik abiatuta: kimika berdea esaten zaionari erantzuteko, basoko bioekonomiaren barruan bultzatu beharreko ardatz moduan, material berriak bilatuz, egurrean edo orain arte alferrik galtzen ziren azpiproduktuetan oinarrituta, basoko bioekonomiari ekarpena eginez.
- Sektorearen lehiakortasuna hobetzea: sektorearen erronka handietako bat da bere lehiakortasuna nabarmen hobetzea. Hobekuntza horren zati handi bat Teknologia Berrien (IKT) erabilerarekin etorriko da, sektorea oro har modernizatzeko
Orain BASOTEK zazpi proiektu lantzen ari da, eta Oraingo proiektuak atalean kontsulta daitezke.
Azken aldaketako data: