Tributuen gaurkotasuna
- Zerga Araudiaren Gaurkotasuna (ZAG/ANT)
Zerga-arauei buruzko aldizkaria da, hilean behin dagokion hilean argitaratu diren zerga-arauen berri ematen duena. Bost ataletan egituraturik dago eta horietako bakoitza dagokio jarraian aipaturiko aldizkari ofizialetan argitaratu den araudiari. Hauek dira aldizkari ofizialak: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala (BOTHA), Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala (BOB), Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (BOG), Nafarroako Aldizkari Ofiziala (BON) eta Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE).
- Artikuluak Hautatzea eta Administrazio Doktrina (AHetaAD/SAyDA)
Alde batetik, zerga arloko hainbat argitalpenetan jasotako iritzi-artikuluak biltzen dituena; bestetik biltzen ditu Estatuko arau-proiektuei buruzko aipamen batzuk betiere proiektu horiek zerga gaietan eragina badute; eta azkenik zerga albiste garrantzitsu batzuk, eratorri diren iturriaren aipamena egiten delarik.