Fiskalitateari buruzko jardunaldiak




2024ko ekitaldirako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren kanpainari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, GAZ zerbitzuaren bitartez (informazio, orientazio eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua emantzipazio-prozesuari ekin nahi dioten gazteentzat), eta hiru lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Foru-Ogasunekin lankidetzan, informazio eta prestakuntza-tailer bat eskaintzen die hiru lurralde historikoetako 16 eta 36 urte bitarteko gazteei.
Hitzaldien arrazoia gazteak gai fiskaletan gaitzea da, bereziki garrantzitsuak baitira emantzipazio-prozesuan.
Doako tailer hau “online” modalitatean eskaintzen da, Foru Ogasunetako bakoitzean gaian adituak diren langileek emandako hitzaldi formatuan.
Hitzaldiak lurralde historiko bakoitzean egingo dira, honako data eta ordutegien arabera:
- ARABA: maiatzak 5 - 17:00-18: 30
- BIZKAIA: apirilak 28 - 17:00-18: 30
- GIPUZKOA: apirilak 29 - 17:00-18: 30
Hitzaldietan izena emateko honako web galdetegi hau bete behar da: https://forms.office.com/e/rK2YvBQWwK?origin=lprLink
Laburbilduz, hitzaldien helburu nagusia honako hau da:
- Azken zerga-ekitaldiko (2024) errenta-aitorpena (PFEZ) egiteko ezagutzak eta tresnak ematea
- Zergaren aitorpenaren alderdi orokorrei buruzko informazioa ematea
- Parte-hartzaileen zalantzak argitzea