2024ko Bideratu Berria programa: Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak.

[Bideratu Berria 2024]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (Aginduaren bidez, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).

Aurrekontuko zuzkidura

600.000 €

Prestazio ekonomikoa

Eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko dira, sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute.

  • Muga: 1.000.000 euro edo deialdiaren zenbatekoa eta berregituraketa-neurrien kostu osoaren %50a
  • Bermeak: sozietatearen ondasun eta eskubideen deskribapena, balorazio eguneratua eta kargen zehatapena.

Nori dago zuzenduta


Krisialdiak jotako enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35

e-mail:  d-industria@euskadi.eus

             j-echezortu@euskadi.eus

Kodea

0091109

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2024ko irailaren 30eko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Izapideak

Eskabideak aurkeztea, errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan jasotako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak