Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2024)

[BOZI]

Deskribapena


Xedea

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2024rako deitzea.

Aurrekontuko zuzkidura

930.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Jarduera-mota bakoitzaren zenbateko erabilgarri maximoa:

a) Prestakuntza-jarduera espezifikoak: 180.000,00 euro.

b) Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak: 750.000,00 euro.

Ordainketa-modua:

Jarduerak egiteko emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira.

Lehenengo ordainketa, erakunde onuradunak diru-laguntza onartzen duenean, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren % 45.

Bigarren ordainketa, gainerako % 55ekoa, 118/2019 Dekretuaren 18.1.b) artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso ondoren. Dokumentazio horrek VI. eta VII. eranskinetan jarduera-mota bakoitzerako zehaztutako formulario normalizatuan (azken memoria) eta VIII. eranskinean (memoria ekonomikoa) finkatutako eskemari jarraitu beharko dio. Inprimaki horiek eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/servicios/0051212

Dokumentazio hori aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa da, ebazpenean jasotako ekintza guztiak amaitzen direnetik kontatzen hasita.

Konturako ordainketa bat egin ahal izango da, gehienez, bigarren ordainketaren % 50ekoa, 118/2019 Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

 

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Honako hauek izan daitezke dekretu honetan ezarritako laguntzen erakunde onuradunak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan legez eratu badira, eta bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

a) Udalak.
b) Toki eta Eskualdeko Garapen agentziak, betiere nortasun juridiko independentea badute.
c) Udal-sozietateak, beraien gizarte-helburuen artean prestakuntza dutenak.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateak, 4.2.c) artikuluan jasotako esperimentatze proiektuetarako bakarrik.
e) Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Fundazioen Erregistroan erroldaturiko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bizialdi osoko ikaskuntza-jarduerak garatzen dituztenak (herritarren parte-hartzea bultzatzen dituzten jarduketak, bereziki), eta haien helburuen artean prestakuntza dutenak.
f) Lanbide Heziketako edota Helduentzako Heziketako Ikastetxe pribatu baimendunak.
g) Merkataritzako edo gizarte-ekonomiako sozietateak, beraien helburuen artean prestakuntza dutenak.

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Ez egotea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako egoeratan batean ere.

  • Dirulaguntza-itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean izatea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako batean ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0051212

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk