Langile autonomoei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza emateko diru-laguntzak
[dirulaguntzakautonomoak]
- Erakundea:
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Langile Autonomoen Elkarte Profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei eman beharreko diru-laguntzen deialdia eta erregulazioa, 2022eko ekitaldian langileen artean lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera bideratutako jarduketengatik.
Aurrekontuko zuzkidura
40.000 €Prestazio ekonomikoa
40.000 euro bideratuko dira prestakuntza-jardueretarako diru-laguntzarako. Jarduera guztiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2021eko azaroaren 30era bitartean egingo dira, eta argi eta garbi zuzendu beharko dira Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden eta jarduera profesionaleko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten langile autonomoen lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak aurrez aurre edo on-line saioen bidez eman ahal izango dira. Online saioak "zuzeneko" saioetan gauzatu beharko dira, aplikazio edo sistema telematikoen bidez, ikasleak eta irakasleak diru-laguntza jaso dezakeen jarduerarako aurreikusitako saio guztietara bertaratzen direla bermatzeko(lineako saio sinkronoak). Prestakuntza-jarduera hauek gutxienez 10 eskola-orduko eta gehienez 30 eskola-orduko ikastaroetan egin beharko dira.
Aurrez aurreko saioetako ikasleen gehieneko kopurua osasun-agintariek ezarritako araudira egokitu beharko da une oro, dagokion prestakuntza-jarduera egiten den unean indarrean dauden COVID-19ren pandemiari aurre egiteko neurriei dagokienez.
Prestakuntza-jardueren edukiek eta sortutako dokumentazioak genero-ikuspegia jasoko dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Gehienez 325 €ko dirulaguntza emango da prestatutako ikasle bakoitzeko, baina horrela kalkulatutako zenbatekoa (325 € X ikastaroan prestatutako ikasleak) ezingo da izan ikastaroaren ordu kopurua bider 160 € eginda ateratzen den emaitza baino altuagoa
(160€ X ikastaroaren ordu kopurua).
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko goi-mailako prestakuntza duten langileek eman beharko dituzte prestakuntza-ekintzak, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuaren VI. kapituluan jasotakoaren arabera.
Prestakuntza-ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eskaini beharko dira.
Ordainketa-modua:
Prestakuntza-jarduera emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan egiteko epea amaituta, eta ordaindu aurretik, erakunde onuradunek honako hauek aurkeztu beharko dituzte: memoria ekonomikoa eta egindako gastuen justifikazioa, aprobetxamendu-ziurtagiria eta inkestak, III. eta IV. eranskinetako formatuen arabera, eta ikastaroa eman duten irakasleen laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako prestakuntzaren titulu eskaneatua.
Prestakuntza-jardueraren aurrekontu onartuan aurreikusitako gastuak justifikatzeko, fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten edo aurrekontuan adierazitako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak
aurkeztu beharko dira. Fakturak diruz lagundutako jarduerekin lotuta egongo dira zalantzarik gabe, eta kontzeptu finantzagarriak bereizita eta banakatuta agertu beharko dira.

Nori dago zuzenduta
Langile autonomoen elkarte profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskakizunak:
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Eskaera
Deskribapen bat eta aurrekontu ekonomiko bat aurkeztu beharko dira, "Dokumentazio espezifikoa" atalean erantsitako ereduaren arabera.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa
Kontaktu-informazioa
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, lanegunak 08:30 etik 13:30
Telefonoa: 944.032.119 - 688671645
E-mail: c-fernandezdiez@euskadi.eus
Tramitazio elektronikoan arazo izatekotan: erabiltzaileentzako arreta zentroa 945016838
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0048103Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
1.- Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa. Bertan, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, horren bidez, eskabide-inprimakian sartzeko aukera dago, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048103.
2.- Eskabidearen ondorengo izapideak (sarbidea, izapidetzea eta jarraipena) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko "nire karpeta" ren bidez egingo dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
3.- Eskabidea elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ordaintzen badituzu Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan) aurkeztu beharko duzu.
-
Eskaeraren deskribapena eta memoria ekonomikoa
Eskatutako prestakuntza-jardueraren deskribapena eta aurrekontu ekonomikoa aurkeztu beharko dira
Eskatutako prestakuntza-jardueraren aurrekontu ekonomikoa aurkeztu beharko da, erantsitako ereduaren arabera.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Eskaera
Deskribapen bat eta aurrekontu ekonomiko bat aurkeztu beharko dira, "Dokumentazio espezifikoa" atalean erantsitako ereduaren arabera.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Izapidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo da:
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Izapidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo da:
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Prestakuntza jarduera amaitu ondoren eta ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Memoria ekonomikoa eta
- Justifikazio-fakturak
- Aprobetxamendu-ziurtagiria
- Inkestak
- Ikastaroa eman duten irakasleen laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako titulazioa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
- Baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa
-
Diruz lagundutako prestakuntza-jarduera bakoitzerako aurkeztu behar da:
- Memoria ekonomiko bat jasandako gastuekin zehatz-mehatz deskribatutak, III. eranskineko ereduaren arabera
- Dagozkien fakturak edo egiaztagiriak
-
Egindako ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztu beharko da, IV. eranskineko ereduaren arabera -
Ikasleek betetako gogobetetze-inkestak V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko dira
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ezarritako baldintzak eta aurreikusitako helburuak bete direla egiaztatzea
Eskatutako prestakuntza-ekintza amaitu eta 15 eguneko epean, eta onartutako prestakuntza-jardueraren kostua ordaindu aurretik, erakunde onuradunek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Justifikazioko memoria ekonomikoa, egindako jarduerak eta horien kostua jasotzen dituena, III. eranskinaren arabera. Memoria honetan jasotzen diren langile propioen gastuek gastuaren kontzeptuari dedikatutako ordu kopurua eta gastua egozten zaien langileei esleitutako izena eta orduko kostua izan beharko dituzte.
b) Jasotako gastuen fakturak edo egiaztagiriak.
c) Prestakuntza-jardueraren aprobetxamendu-ziurtagiria, IV. eranskineko ereduaren arabera.
d) Ikastaroa eman duten irakasleen laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako titulazioa egiaztatzen duen agiriaren kopia eskaneatua.
e) Inkestak, V. eranskineko ereduaren arabera, prestakuntza-jarduerako ikasleek beteta.
Eskatutako jarduera justifikatzeko behar den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan aurkeztuko da, "Nire karpeta" ren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Justifikazioa zuzentzea
Akatsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak "nire karpeta" atalean kontsultatu beharko dira ( https://www.euskadi.eus/mikarpeta ), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan ( https://www.euskadi.eus/egoitza ). Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak jakinarazpena jaso izana elektronikoki sinatzen duenean. Jakinarazpena bidali eta 10 egun igaro ondoren edukian sartu ez bada, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat joko da. Prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta ofizioz edo erakunde hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela jakinarazpena eskuratzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Behar den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan aurkeztuko da, "Nire karpeta" ren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Izapidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo da:
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Izapidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo da:
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Izapidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo da:
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak