AGINDUA, 2012ko apirilaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena; honen bidez, 2012ko ekitaldian Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programan sartuko diren pertsonak hautatzeko deialdia egin eta hautaketa horren prozedura arautzen da.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia eta Herri Administrazioa
Egitura atal kudeatzailea
Giza Eskubideen Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen xedea da Giza Eskubideen Defendatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan Babesteko Programaren babesean sei hilabetez egongo diren hiru pertsona hautatzeko prozedurarako deialdia egitea eta prozedura hori arautzea. 2012an aplikatzekoa da programa.
Nori Zuzendua
Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programa honen onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte: espainiarraz besteko nazionalitatea duten pertsona fisikoak izatea, erakunde sozialekin harremana izatea eta beren jatorrizko herrialdean giza eskubideak defendatzeagatik mehatxuak edo jazarpena jasatea. Mehatxatutzat joko dira giza eskubideak defendatzen jarduteagatik beren segurtasun fisikoaren eta/edo beren senitartekoen segurtasun fisikoaren kontra arrisku zehatz eta funtsezkoa jasaten dutenak. Mehatxua, estatuaren organoek eragin dezakete, edo erakunde paragubernamentalek, matxinatuek edo are gizabanakoek ere, estatuak ezin duenean babesik eskaini, edo ez duenean eskaini nahi, edo ez duenean horretarako gaitasunik.
AraudiaHarremanak norekin
Marian Sánchez Amado 945 019146
Erantsi beharreko agiriak- Erakunde eskatzailearen IFKaren fotokopia edo kopia konpultsatua.
- Erakunde eskatzaileak erakundea dela-eta duen legezko ordezkaritzaren egiaztapenaren fotokopia edo kopia konpultsatua.
- Erakundearen legezko ordezkariaren NAN/AIZaren fotokopia edo kopia konpultsatua.
- Erakundearen estatutuen eta eratze-aktaren fotokopia edo kopia konpultsatua.
- Erakunde eskatzailearen konpromiso-akta
Dagokion tasa
Ez dago
Eskabideak Aurkezteko Epea2012ko ekainaren 21arte
Eskabideak aurkezteko lekua
Hautagai-proposamenak Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen den moduetako edozeinetan.
Tramiteen deskripzioaGiza eskubideak sustatzen eta defendatzen jarduten diren nazioarteko erakundeek aurkeztu ahal izango dute giza eskubideen defendatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan aldi batez babesteko programa batean sartzeko pertsonen hautagaitza, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan giza eskubideen arloan jarduten diren erakundeek ere, behar bezala egiaztaturik badaude. EAEko beste administrazio batzuek ere egin ahal izango dituzte proposamenak.
Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programan sartuko diren pertsonak hautatzeko hautapen-batzorde bat eratuko da.
Hautapen-batzordeak, beraz, Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programan sartzeko onartu beharko liratekeen hiru pertsonak proposatuko ditu, eta erabakia zergatik hartu duen azaldu behar du, bere uste eta adimen zintzoaren arabera, deialdi honetako hautapen-irizpideen arabera. Aurkeztu eta hautatu ez diren gainerako proposamenei dagokienez, 7. artikuluan ezarritako irizpideak betetzen badituzte, ordezkoen zerrenda bat egingo da, lehentasun-hurrenkera ezarriz.
Egitura Atal Ebazlea
Giza eskubideen zuzendaria
Ebazteko epea
Hiru hilabete
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Eranskinak (PDF- 42KB)
Bestelako AgiriakEz dago.
Oharrak
--
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
Azken aldaketa
25/05/2012