BOE bat eskuratzeko gutxienezko eta gehienezko diru-sarrerak

Oro har, Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko, gutxieneko eta gehieneko muga batzuk daude urteko diru-sarrera haztatuei dagokienez.

- Gutxienez urteko 3.000,- euroko diru-sarrerak justifikatu behar dira

-Gehieneko muga urteko 45.500,- euro da.

Hala ere, muga horien barruan eta aukeratzen duzun erregimenaren arabera, kasu bakoitzean egiaztatu beharreko gehieneko eta gutxieneko diru-sarreren baremoak desberdinak dira. Ezarritako tarteak honako hauek dira:

- Urteko diru-sarrerak honako hauek izango dira gutxienez:

a) 3.000 euro. Errentamenduaren erregimen orokorreko BOEen edo etxebizitza sozialen, edota zuzkidura-alojamenduen eskatzaileentzat

b) 9.000 euro. Jabetzan edo lurrazal-eskubidean erosteko erregimeneko BOEen eskatzaileei.

c) 12.000 euro. Jabetzan edo lurrazal-eskubidean erosteko erregimeneko PTEen eskatzaileei.

1. Urteko gehieneko diru-sarrera haztatuak honako hauek izango dira gehienez:

a) 22.000 euro. Etxebizitza sozialen eskatzaileei

b) 35.000 euro. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-alojamenduen eskatzaileei

c) 45.500 euro. Erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileei

2. Mugikortasun urriko ezinduen edo ezindu intelektualen kasuan:

- Alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko, ez da gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

- Jabetza osoko edo lurrazal-eskubideko erregimenean eskuratzeko, nahikoa izango da 3.000,- euro-ko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzearekin.

3. Halaber, alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko, genero-indarkeriaren biktimak direla egiaztatzen duten emakumeei ez zaie eskatuko gutxieneko diru-sarreren baldintza betetzea. Nolanahi ere, eskabidea betetzean oso garrantzitsua da gogoan izatea eskaerak ez direla onartuko, eskatzaileek aukeratutako eskuratze-erregimena lortzeko eskatutako gutxieneko diru-sarrerak justifikatzen ez badira. Gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak aldizka eguneratzen dira Etxebizitza Gaietako sailburuaren Agindu bidez.

Iturria: www.etxebide.info