2011. Urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia
Hiru beka ematea da, 2011. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.
Zenbatekoa, hasieran behintzat, hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999) eurokoa izango da 2011ko ekitaldirako.
- Ebazpena, 2010eko abenduaren 22koa (E.H.A.A. Zk. 251/2010)
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2011. Urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia onartzen duena
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
945 - 016711
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
Hiru beka emateko deialdi honen bidez, azterlanen eremu horiek dinamizatu nahi dira eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egin daitezen ahalbidetu nahi da. Bekak alor horretan espezialista diren banakoei edo taldeei emango zaizkie, ikerlanen kalitatea bermatzeko eta aipatutako helburuak lortzeko
Banakoak edo taldeak eskatu ditzake bekak, beti ere baldintzak bete beharko dutela.
- Ikerlana Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar da.
- Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.
- Zerga-betebeharrak ordainduta eduki behar dira.
- Aurrez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura beka berdin edo antzekorik jaso gabeak izan behar dira.
Beka bakoitza 23.333 eurokoa izango da.
hiru zatitan ordainduko da: lehenengoa, onartu bezain laster; bigarrena, egindako ikerlanaren hiruhileroko lehen informazioa ontzat ematean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan.
Beka hartu duen banakoak edo taldeak bekari uko egiten badio, galdu egingo ditu oinarri hauetan adierazitako eskubide guztiak
Eskaera egiteko inprimakia (eredu betegarria pdf formatuan)
- a) Memoria (II. eranskina)
Ikarlanaren deskripziorako txosten edo memoria.
- b) Datuen Alta/Doakion Hirugarrena inprimakia (V. eranskina)
"Datuen Alta/Doakion Hirugarrena" inprimakia
- c) N.A.N.
NANaren fotokopia, banakoarena edo taldeko kideena.
- d, e) Curriculum Vitae (IV. eranskina)
Ikerlana egingo duen lagunaren edo lagunen Curriculum Vitae: azterlanaren eremuan edo antzekoetan, generoaren alorrean eta eskatutako beka-motaren araberako ikerketaren alorrean duten prestakuntza eta esperientzia adierazi beharko da. Agiri horrekin batera, IV. eranskinean agertzen den idazkia aurkeztu behar da.
Ikerketa hainbat lagunen artean egitekoa bada, argiro zehaztu beharko da bakoitzak zein eginkizun eta zeregin izango dituen prozesuan eta nor izango den ikertzaile nagusia edo arduraduna. - f, g, h) Zinpeko Adierazpenak (VI. eranskina)
Zinpeko Adierazpenak, non, ebazpenean azaltzen diren baldintzak (6. artikuluko, 3 paragrako, f, g, eta h puntuak) betetzen direla agertuko da.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: EMAKUNDEko Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: EMAKUNDEko Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.