Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan» Programa. 2015

LABURPENA
Titulua:
Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan» Programa. 2015
Xedea:
Programa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan (ETEak) hausnarketa-prozesuak babestea da, enpresen kudeaketaren eta/edo jabetzaren ondorengotza planifikatzen laguntzeko, ondorengotza era ordenatuan egiteko, enpresen jarraipena ziurtatu eta ahalik eta lanpostu gehien mantendu eta iraunarazteko.
Deialdiaren araudia:
  • Iragarkia (EHAA Zk. 214/2015)
    IRAGARKIA, «Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan (ETE)» Programa aldatzeko dena.
  • Iragarkia (EHAA Zk. 2/2017)
    IRAGARKIA, «Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan (ETE)» Programa aldatzekoa dena.
Araudia:
  • IRAGARKIA onartzeko dena (EHAA Zk. 78/2013)
    IRAGARKIA «Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan» Programaren araudia onartzeko dena. Programa horren bitartez, ondorengotzaren prozesuan eta plangintzan enpresei laguntzeko neurriak ezartzen dira, edozein dela ere haien jarduera-sektorea
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan» Programa. 2015
Programa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan (ETEak) hausnarketa-prozesuak babestea da, enpresen kudeaketaren eta/edo jabetzaren ondorengotza planifikatzen laguntzeko, ondorengotza era ordenatuan egiteko, enpresen jarraipena ziurtatu eta ahalik eta lanpostu gehien mantendu eta iraunarazteko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honen arabera emango diren laguntzen erakunde onuradun izango dira honako baldintzak betetzen dituzten Euskadiko mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (ETEak): gutxienez sei pertsona lanean izan eta ondorengotza-prozesu batean daudenak edo epe motz edo ertain batean egoera horretan egongo direla aurreikusten dutenak
Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte: a) Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia-jarduerarako zentro bat edukitzea, eta, bertan, gutxienez 6 langile izatea. b) Diruz lagun daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea. c) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea, bai eta SPRI taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. d) Honako egoeraren batean ez egotea: Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontratuak egiteko debekua edo gaitasungabetzea izatea. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 13. artikuluko kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa suertatzea. Laugarrena.– Krisi-egoeran den enpresaren egoeran, krisian dauden enpresak egoera horretatik ateratzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren jarraibideen arabera. Bosgarrena.– Eskumena duen agintaritzak egiaztatu izana konkurrentziaren jokoa galarazi, murriztu edo faltsutu dezakeen praktikak garatzen dituela. Seigarrena.– Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzen jardutea.
PRESTAZIOA
Muga:
Enpresa bati fase desberdinetan eman dakizkiokeen laguntzen gehienezko muga honako hau izango da: a) Aurretiko diagnostikoa eta aholkularitza pertsonalizatua: 1.000 euro. b) Ondorengotza-protokoloa prestatu eta formalizatzea: 10.000 euro. c) Praktikan jartzeko eta ikusketak egiteko kanpoko laguntza: 4.000 euro.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Laguntza-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira: a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. c) Erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez ere hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak. d) Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titularitatea erakunde onuradunari dagokiola eta zenbaki hori duela egiaztatzen duena. e) Proiektuaren memoria, non proiektua noiz hasi eta amaitu den adieraziko baita. f) Kanpoko aholkulariari degokionez: Lehenengoa.– Hasierako proiektua egiteko bi eskaintza. Bigarrena.– Aukeratutako eskaintza, aholkulariak izenpetuta. Hirugarrena. Hautatutako aholkulariaren identifikazio-datuak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/01/01 - 2016/10/31
Aurkezteko epe-muga:
Hala ere, adierazten da ezen, aurkezten diren eskabideei ekitaldi bakoitzean erantzungo zaiela, harik eta helburu horretarako gaitu den urteko kreditua agortu arte
Ebazteko epea:
Laguntza-eskabidea aurkezten den egunetik 90 eguneko epea ezartzen da ebazteko. Aipatutako epea zenbatzeko, abuztua ez da kontuan hartuko.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.