EBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten federazioei edota elkarte mistoei edo gizonez osatutakoei 2012ko ekitaldian diru-laguntzak ematea arautzeko dena.
Ebazpen honen xedea da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko federazioei eta elkarte mistoei edo gizonez osatutakoei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea. Aipatu diru-laguntzen bidez, Erakundeak 2012ko ekitaldirako dituen helburuen eta xedeen araberako proiektu, programa edota jarduera zehatzak egin beharko dira, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.
Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hogeita hamar mila (30.000) eurokoa izango da.
- 2857 (EHAA Zk. 121/2012)
Ebazpena, 2012ko ekainaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten federazioei edota elkarte mistoei edo gizonez osatutakoei 2012ko ekitaldian diru-laguntzak ematea arautzeko dena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Ebazpen honen xedea da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko federazioei eta elkarte mistoei edo gizonez osatutakoei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea. Aipatu diru-laguntzen bidez, Erakundeak 2012ko ekitaldirako dituen helburuen eta xedeen araberako proiektu, programa edota jarduera zehatzak egin beharko dira, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.
Diru-laguntzak lortuko ahal izango dituzte Euskal Autonomi Erkidegoan emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte edota federazio mistoak edo gizonez osatutakoak.
Onuradunen betebeharrak kontsultatu hemen, 2012an emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte edota federazio mistoak edo gizonez osatutakoei diru-laguntzak.
Ebazpen honek araututako diru-laguntzak erakunde hauek eska ditzakete:
1.- Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuan dauden irabazi-asmorik gabeko elkarte eta federazio mistoek eta gizonez osatutakoek, beren estatutuetan ezarritakoa eran; beharrezkoa izango dute, batetik, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeeremuan garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, eta bestetik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen lan egitea.
2.– Ez dira onuradun izango soilik emakumeez osatutako elkarte eta federazioak, ez eta xede partikularrak dituzten elkarte eta federazioak ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 5. artikuluan ezarritako sailkapenarekin bat etorriz.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzei edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapenprozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak ordaindu ahal izateko.
Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hogeita hamar mila (30.000) eurokoa izango da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez ere hiru mila (3.000) eurokoa izango da jarduerako. Onartzen den aurrekontuaren % 100 finantza daiteke. Erakunde onuradun bakoitzeko bi jarduera lagundu daitezke, gehienez ere.
Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko hirurogeita hamabost, 13.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren –uko egin gabe–, eta gainerakoa, ehuneko hogeita bost, diruz lagunduko jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren.
Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Erakunde eskatzailearen datuak II. eranskinaren arabera.
Erakunde eskatzaileak egingo dituen jardueren deskribapena. III. eranskinaren arabera.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren trebakuntza egiaztatzen duen curriculuma (Laguntza emateko dokumentua)
Erakundearen ibilbidea gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren jardueren garapenean
- Agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen Formularioa. Aurkezteko lekuak.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
-----
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: EMAKUNDEko Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.