Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak (2007ko uztailaren 28a baino lehen hasita)
1. Legezko xedapenaren edo itun indibidual edo kolektiboaren ondoriozko ondoko bi egoeretako batean geratzeko aukera egiten duten langileek jasoko dute diru-laguntza:
- Seme-alaba natural zein adoptatuak zaintzeko eszedentzia hiru urteko gehieneko aldi batez, lizentziak, baimenak edo jaiotzaren edo adopzioaren ondorioz dagozkien beste antzeko eskubideak amaitzen direnetik aurrera kontatzen hasita. Hori lortzeko ez da beharrezko baldintza izango lanpostua ordezko beste langile batek bete izana.
- Lanaldia gutxienez herenean eta gehienez erdian murriztea sei urtetik beherako seme-alabak edo, nahiz eta sei urtetik gorakoak izan, gutxienez %33ko ezintasun onartua duten seme-alabak zaintzeko.
2. Hurrengo artikuluan adierazitako erakunde pribatuek langabetu gisa inskribatutako pertsonen lanaldi osoko edo partzialeko kontratazioak jasoko du diru-laguntza, ondokoren bat aukeratu duten pertsonak ordezkatzeko hain zuzen ere:
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki lanpostua erreserbatzen duen eszedentzia bada.
- Seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki ordezkatutako langilea bere ohiko lanaldira itzultzeko bermea barne hartzen duen murrizketa bada.
531.917 €
Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, behar bezala betetako eskabide orri estandar baten bitartez, zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinen bitartez.

ARGIBIDEAK: 901 222 901
Arabako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:945 017 045 -945 017 046
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:944 031 235 -944 031 238
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak: 943 023 200
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:
Informazio-ordutegia: 9:00 - 13:30
Langileentzako dirulaguntzak:
Argibideak:945 019 344 -945 019 342
Enpresentzako dirulaguntzak:
Argibideak:945 019 344
1. Legezko xedapenaren edo itun indibidual edo kolektiboaren ondoriozko ondoko bi egoeretako batean geratzeko aukera egiten duten langileek jasoko dute diru-laguntza:
- Seme-alaba natural zein adoptatuak zaintzeko eszedentzia hiru urteko gehieneko aldi batez, lizentziak, baimenak edo jaiotzaren edo adopzioaren ondorioz dagozkien beste antzeko eskubideak amaitzen direnetik aurrera kontatzen hasita. Hori lortzeko ez da beharrezko baldintza izango lanpostua ordezko beste langile batek bete izana.
- Lanaldia gutxienez herenean eta gehienez erdian murriztea sei urtetik beherako seme-alabak edo, nahiz eta sei urtetik gorakoak izan, gutxienez %33ko ezintasun onartua duten seme-alabak zaintzeko.
2. Hurrengo artikuluan adierazitako erakunde pribatuek langabetu gisa inskribatutako pertsonen lanaldi osoko edo partzialeko kontratazioak jasoko du diru-laguntza, ondokoren bat aukeratu duten pertsonak ordezkatzeko hain zuzen ere:
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki lanpostua erreserbatzen duen eszedentzia bada.
- Seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki ordezkatutako langilea bere ohiko lanaldira itzultzeko bermea barne hartzen duen murrizketa bada.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskubidea izango dutenak ondokoak dira:
- Aurreko artikuluan adierazitako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa aukeratu duten.
Kapitulu honen ondorioetarako, enpresa pribatuaren esparruko zein Herri Administrazio, Erakunde Autonomo, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko eta horien mendeko Enpresa Publikoetako besteren konturako lanetan dihardutenak hartuko dira langiletzat, lotura lan-esparrukoa, funtzionario-esparrukoa zein estatutu-esparrukoa den kontuan hartu gabe. Kooperatiba-sozietateetako bazkideak ere halakotzat hartuko dira. - Kapitulu honetan aurreikusitako baldintzetan Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan lan egiteko langabetu gisa inskribatutako pertsonak lanaldi oso edo partzialerako kontratatzen dituzten erakunde pribatuak –izaera juridikoa edozein dutela ere eta irabazi asmorik izan ala ez–. Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko Enpresa Publikoak salbuetsita daude.
2.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta egon beharko dute kontratatutako langabetuek.
3.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldimurrizketa aukeratu dutenen lanpostuak betetzeko ezarritako bitarteko kontratuek Langileen Estatutuaren 15.1 c) artikuluan eta arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak eta formalitateak bete beharko dituzte. Horrez
gain, ordezkatutako pertsona kontratatuta zegoen lanaldi berdinerako kontratatu beharko da gutxienez, edo haren lanaldia murrizten den ordu kopuruaren baliokidea den lanaldi batez. Kontratua ordezkatutako langilearena baino lanaldi luzeago baterako egiten bada, emandako diru-laguntza ordezkapenari dagokion zatiarena baino ez da izango.
1.– Dekretu honen 46.1.a) artikuluan aipatutako eszedentzia-egoerak ondoko laguntzak jasoko ditu:
- Urteko 2.400 euro langilea emakumezkoa denean.
- Urteko 3.000 euro langilea gizonezkoa denean.
Aurreko idatz-zatietan aipatutako diru-kopuruak lanaldi osoko kontratua duen pertsona baten eszedentziaren kasuan aplika daitezkeen handienak dira. Eszedentzia eskatzen duen pertsona lanaldi laburrago baterako kontratatuta dagoen kasuetan, laguntzen zenbatekoa proportzionalki gutxituko da.
2.– Dekretu honen 46.1.a) artikuluan aipatutako lanaldi-murrizketak ondoko laguntzak jasoko ditu:
- Murrizketa lanaldiaren %45etik %50era bitartekoa denean:
- Urteko 1.800 euro langilea emakumezkoa denean.
- Urteko 2.400 euro langilea gizonezkoa denean.
- Murrizketa lanaldiaren %40tik %45era bitartekoa denean:
- Urteko 1.575 euro langilea emakumezkoa denean.
- Urteko 2.100 euro langilea gizonezkoa denean.
- Murrizketa lanaldiaren %33tik %40ra bitartekoa denean:
- Urteko 1.350 euro langilea emakumezkoa denean.
- Urteko 1.800 euro langilea gizonezkoa denean.
Aurreko idatz-zatietan aipatutako diru-kopuruak lanaldi osoko kontratua duen pertsona baten lanaldi-murrizketaren kasuan aplika daitezkeen handienak dira. Murrizketa eskatzen duen pertsona lanaldi laburrago baterako kontratatuta dagoen kasuetan, laguntzen zenbatekoa proportzionalki gutxituko da.
3.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketaren denboraldia urte osokoa ez denean, 1 eta 2 idatz-zatietan ezarritako kopuruak proportzionalki gutxituko dira.
4.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzien zein lanaldi-murrizketen kasuan, Dekretu honen 46.2 artikuluan aipatzen diren bitarteko kontratuek gertakizun arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egindako kotizazioaren %100era bitarteko diru-laguntza jasoko dute, Estatuko Administrazioak kontzeptu horrengatik diruz laguntzen ez duen aldearen kopuru berdinarekin, Langile Autonomoen Erregimen Berezian barne hartutako aldi baterako kooperatiba-bazkideak kontratatzen direnean izan ezik. Kasu horietan, diruz laguntzeko moduko portzentajea %80koa izango da.
(Hori diruz lagundutako aldia hasten denetik urtebete igarotakoan aurkeztu behar da)
(Diruz lagundutako aldia amaitatukoan aurkeztzeko)
ARGIBIDEAK: 901 222 901
Arabako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:945 017 045 -945 017 046
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:944 031 235 -944 031 238
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak: 943 023 200
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:
Informazio-ordutegia: 9:00 - 13:30
Langileentzako dirulaguntzak:
Argibideak:945 019 344 -945 019 342
Enpresentzako dirulaguntzak:
Argibideak:945 019 344
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.