Kide anitzeko organoak (Kontseilu eta batzorde sektorialak)

Kide anitzeko organoak: Kontseilu eta Batzorde sektorialak

  1. Gizarte zerbitzuen erakunde arteko organoa

  2. Gizarte zerbitzuen Euskal Kontseilua

  3. Familia bitartekaritzako aholku batzordea

  4. Euskal autonomia erkidegoko ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako kontseilua

  5. Consejo Vasco de Familia (gaztelaniaz)

  6. Arreta Soziosanitarioa Euskal Kontseilua eta Koordinazio Batzorde Iraunkorra 

  7. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

  8. Elkarrizketa Zibilerako Mahaia

  9. Integrazio Sozialerako ForoaIntegrazio Sozialerako Foroa

  10. Gizarteratzeko Euskal Kontseilua

  11. Gizarteratzeko Erakunde Arteko Kontseilua

  12. Gizarteratzeko Sailen Arteko Batzordea

 

 

 1. GIZARTE ZERBITZUEN ERAKUNDE ARTEKO ORGANOA

SORRERA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen  Zioen Azalpenean organo horrek duen garrantzia biltzen da: ?Bereziki garrantzitsua da Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren sorrera, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen arteko lankidetza eta koordinaziorako bide formal bat ezartzen duen neurrian, izan ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren batasuna bermatu nahi da eta, ondorioz, Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan prestazio eta zerbitzu guztien garapen koherente eta harmoniko bat. Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari atxikirik egongo da, eta alde batetik Eusko Jaurlaritzak eta bestetik foru-aldundiek eta udalek (udalek Eudelen bitartez) ordezkaritza paritarioa izango dute bertan; sistemaren iraupena eta kalitatea zaintzea izango da alde guztien ardura. Organoaren eginkizunetako batzuk arautzen dira bertan, horietako batzuk oso garrantzitsuak, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Karterari buruz eman beharreko aldeko txosten nahitaezkoa egitea eta, hala egokituz gero, gizarte-ongizatera zuzendutako beste sistema edo politika publiko batzuekin egin litezkeen katalogo eta/edo kartera bateratuei buruzkoa ere egitea; Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoari buruzko txosten nahitaezkoa egitea, eta jarduteko estrategia nagusiei buruz eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek aplikatu behar dituzten elkarrekiko tresnei buruz eztabaidatzea eta erabakiak hartzea?.

Era berean, gizarte-ongizatera bideratuta dauden beste sistema eta politika publiko batzuekiko nahitaezko lankidetzari eta koordinazioari dagokionez, Zioen Azalpen horretan bertan aipatzen da eremu soziosanitarioa Erakunde arteko Organoaren jardunean kontuan hartu behar den lehenetako bat dela. ?Arreta soziosanitarioak Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren arreta berezia jasoko du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinatzeko foroetan, aurkeztu ahal izango diren estrategia eta proposamen nagusiak eztabaidatu eta erabakitzeko bere eginkizuna baliatuz?.

Legearen 44. artikulu osoan Eusko Jaurlaritzan Gizarte Zerbitzuen arloko eskumena duen Sailari atxikita dagoen Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari buruz hitz egiten da. Organo hori bi helbururekin sortzen da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen arteko koordinazioa taxutzeko, eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren batasuna bermatzeko. Hortaz, ezartzen da Eusko Jaurlaritzak alde batetik eta beste aldetik foru-aldundiek eta udalek ordezkaritza paritarioa izan behar dutela. Eta eginkizunen oinarrizko maila ere ezartzen da.

Gizarte-zerbitzuei buruzko lege horretako artikulu berean ondorengo arauzko garapen bat aipatzen da gizarte-zerbitzuen osaera, araubidea eta funtzionamendua arautzeko, hainbat premisa kontuan hartuta. Lege-agindua Gizarte Zerbitzuei buruzko Erakunde arteko Organoaren gaineko martxoaren 30eko 101/2010 Dekretua 2010eko apirilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean beteko da.

OSAERA

101/2010 Dekretuaren 4. artikulua

EGINKIZUNAK

101/2010 Dekretuaren 3. artikulua

FUNTZIONAMENDUA

101/2010 Dekretuaren 7. artikulua

LEGERIA

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  • 101/2010 Dekretua, martxoaren 30ekoa Gizarte Zerbitzuei buruzko Erakunde arteko Organoarena.

JARDUERA

2. GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL KONTSEILUA

SORRERA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen Zioen Azalpenean organo horri buruz honako hau jasotzen du: ?Kontsultaren eta parte-hartzearen arloetan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua eratzen da. Egungo Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilua izenekoaren antzeko ezaugarri eta eginkizunak izango ditu, eta beste antzeko kontseilu batzuk ere aurreikusten dira foru-instituzioen eta Toki Administrazioaren arloetan. Halaber, horien osagarri, kontseilu sektorialak sortzea ere aurreikusten da Autonomia Erkidegoaren mailan. Legeak osatu egiten du parte-hartzeko eredu hori beste mekanismo batzuen bitartez, hala gizarte-zerbitzuetako zerbitzu eta zentroen arloan nola arlo orokorrean, biztanleria osoaren parte-hartzerako prozesuak sustatuz?.

Legearen 48. artikulu osoan Gizarte Zerbitzuen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailari atxikita dagoen Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari buruz hitz egiten da. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua kontsultarako eta parte-hartzerako organo nagusia izango da, eta, bertan, ?ordezkaritza paritarioa izango dute, alde batetik Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, eta, bestetik, arloan parte hartzen duten gizarte-eragile guztiek, zehazki, sindikatu-erakundeek, enpresaburuen elkarteek, erabiltzaileen erakundeek, gizarte-ekintzaren hirugarren sektorekoek eta gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten profesionalen elkarteek?.

Era berean, eginkizunei buruzko oinarrizko maila ezartzen du; nolanahi ere, arauzko ondorengo garapen bat aipatzen du haien osaera, araubidea eta funtzionamendua arautzeko. Bitartean, eta ildo berean, Gizarte Zerbitzuei buruzko Bosgarren Xedapen Iragankorrean honako hau zehazten da: ?Lege hau indarrean jartzean, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua deituko zaio, eta hura arautzen duen araudi guztia aplikatuko zaio lege honetan aurreikusitakoaren aurka joango ez den orotan?.

OSAERA

124/2006 Dekretuaren 2. artikulua 159/2008 Dekretuaren lehen artikuluak aldatuta.

EGINKIZUNAK

124/2006 Dekretuaren 3. artikulua

FUNTZIONAMENDUA

124/2006 Dekretuaren 6. artikulua

LEGERIA

JARDUERAK

           BATZORDE IRAUNKORRAK

 3. FAMILIA BITARTEKARITZAKO AHOLKU BATZORDEA

SORRERA

Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legearen. Zioen Azalpenean Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea sortzea aipatzen da, eta Kontseilu hori ?Eusko Jaurlaritzan familia-bitartekaritzaren arloko eskumenak dituen sailari aholkuak emateko sortzen da, hori baitu helburu nagusia. Aholkularitza-zeregin hori beteko dela bermatzeko, Administrazio publikoko ordezkariek ez ezik, lanbide-elkargoek, unibertsitateek eta familia-bitartekaritzaren arloan diharduten erakundeek ere osatuko dute aholku-batzorde hori?.

Legearen 10. artikulu osoan Eusko Jaurlaritzan familia-bitartekaritzaren arloko eskumenak dituen Sailari atxikita dagoen Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordeari buruz hitz egiten da. Batzorde horren helburua ezartzen du eta bere osaerari eta eginkizunei buruzko oinarrizko ezaugarriak xedatzen ditu; nolanahi ere Azken Xedapenen artetik Lehenengoan aipatzen da gai horiek erregelamendu bidez ezarriko direla. Lege-agindua Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordeari buruzko apirilaren 21eko 84/2009 Dekretua 2009ko maiatzaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean beteko da.

OSAERA

84/2009 Dekretuaren 5. artikulua

EGINKIZUNAK

84/2009 Dekretuaren 3. artikulua

FUNTZIONAMENDUA

84/2009 Dekretuaren 9. artikulua

LEGERIA

JARDUERAK

 4. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IJITO HERRIAREN ERABATEKO SUSTAPENERAKO ETA PARTAIDETZA SOZIALERAKO KONTSEILUA

  • 289/2003 DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua sortzen duena.

SORRERA

289/2003 Dekretuaren 1. artikulua.

XEDEA ETA EREMUA

289/2003 Dekretuaren 2. artikulua.

OSAERA

289/2003 Dekretuaren 4. artikulua.

EGINKIZUNAK

289/2003 Dekretuaren 3. artikulua.

FUNTZIONAMENDUA

289/2003 Dekretuaren 10. artikulua.

LEGERIA

  • 289/2003 DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua sortzen duena.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko erregelamendua. (Gaztelaniaz bakarrik)

  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko eskaerak aurkezteko epea irekitzen duena.

JARDUERAK

 5. CONSEJO VASCO DE FAMILIA

La Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, que tiene por objeto establecer el marco y las bases para una política familiar integral, orientada a la mejora del bienestar y de la calidad de vida de las familias y sus miembros, desarrolla en su Título IV la organización institucional. Siendo así, que el Capítulo I del citado Título IV crea el Consejo Vasco de Familia y sus comisiones.

La citada Ley constituye el Consejo Vasco de Familia como un órgano a través del cual se articula la coordinación y colaboración en materia de familia entre el Gobierno Vasco, las Diputaciones Forales y los Ayuntamientos, y como órgano por el cual se hace efectiva la participación de entidades y personas ajenas al ámbito de las administraciones públicas.

Asimismo, la ley constituye como comisiones integradas en el Consejo Vasco de Familia, la Comisión Interdepartamental de Familia, la Comisión Interinstitucional de Familia y la Comisión Permanente de Familia. La primera se configura como el órgano de coordinación de las actuaciones en materia de familia de los distintos departamentos del Gobierno Vasco; la segunda constituye el máximo órgano de colaboración, coordinación y participación de las distintas administraciones públicas en materia de familia; y, la tercera es el foro específico de participación de los agentes sociales implicados en la protección, atención y apoyo a las familias.

Tanto la Comisión Interinstitucional de Familia como la Comisión Permanente de Permanente tienen su antecedente en la Orden de 17 de septiembre de 2003, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se regula la organización institucional en el área de familia en la Comunidad Autónoma de Euskadi, la cual establece que la organización institucional en el área de familia está integrada por la Comisión Permanente Sectorial de Familia y por la Comisión Interinstitucional de Familia. La primera de ellas se constituyó en el seno del Consejo Vasco de Bienestar Social.

La aludida Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias integra ambas comisiones en el Consejo Vasco de Familia. Del mismo modo, la ley añade, en su disposición transitoria única, que a su entrada en vigor la Comisión Interinstitucional de Familia y la Comisión Permanente Sectorial de Familia (en adelante Comisión Permanente de Familia), adscritas hasta ese momento al Consejo Vasco de Bienestar Social, pasarán a integrarse en el Consejo Vasco de Familia, todo ello sin perjuicio de las funciones y composición que para ambas se establezca reglamentariamente, de acuerdo con la naturaleza con la que se les configura en la ley.

En este sentido, la propia Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, en su disposición adicional segunda, envía al Gobierno Vasco el mandato de regular las funciones, composición y régimen de funcionamiento del Consejo Vasco de Familia, objeto al que pretende dar cumplimiento el presente Decreto.

Hemos de tener en cuenta que el Consejo Vasco de Familia se configura como un órgano de carácter fundamentalmente asesor o consultivo y un espacio que canalice la participación y la colaboración de los agentes sociales del ámbito familiar en el diseño de las políticas públicas que afecten a las familias. Es por ello que en orden a desarrollar una gobernanza participativa, es básico que los análisis y aportaciones de la iniciativa social sean recibidos y considerados y que haya un diálogo fluido y enriquecedor entre todas las partes implicadas.

Por último, atendiendo a las atribuciones encomendadas por el Decreto 42/2011, de 22 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Empleo y Asuntos Sociales, es a la Dirección de Política Familiar y Comunitaria a quien compete el apoyo y asistencia al Consejo Vasco de Familia y a sus comisiones.

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 17 de abril de 2012,

DECRETO 53/2012, de 17 de abril, del Consejo Vasco de Familia.

CAPÍTULO I OBJETO, NATURALEZA Y COMPOSICIÓN

Artículo 1.- Objeto.
Artículo 2.- Naturaleza y fines.
Artículo 3.- Órganos del Consejo Vasco deFamilia.

CAPÍTULO II EL PLENO

Artículo 4.- Funciones del Pleno del Consejo Vasco deFamilia.
Artículo 5.- Composición del Pleno.
Artículo 6.- El presidente o la presidenta del ConsejoVasco de Familia.
Artículo 7.- El vicepresidente o la vicepresidenta delConsejo Vasco de Familia.
Artículo 8.- El secretario o la secretaria del ConsejoVasco de Familia.

CAPÍTULO III LA COMISIÓN INTERDEPARTAMENTAL DE FAMILIA

Artículo 9.- Naturaleza.
Artículo 10.- Funciones.
Artículo 11.- Composición.
Artículo 12.- El presidente o la presidenta, elvicepresidente o la vicepresidenta y el secretario o la secretariade la Comisión Interdepartamental de Familia.

CAPÍTULO IV LA COMISIÓN INTERINSTITUCIONAL DE FAMILIA

Artículo 13.- Naturaleza.
Artículo 14.- Funciones.
Artículo 15.- Composición.
Artículo 16.- El presidente o la presidenta, elvicepresidente o la vicepresidenta y el secretario o la secretariade la Comisión Interinstitucional de Familia.

CAPÍTULO V LA COMISIÓN PERMANENTE DE FAMILIA

Artículo 17.- Naturaleza.
Artículo 18.- Funciones.
Artículo 19.- Composición.
Artículo 20.- El presidente o la presidenta, elvicepresidente o la vicepresidenta y el secretario o la secretariade la Comisión Permanente de Familia.

CAPÍTULO VI NORMAS DE FUNCIONAMIENTO Y ORGANIZACIÓN

Artículo 21.- Funcionamiento.
Artículo 22.- Designación de las personas quecomponen el Pleno y las comisiones.
Artículo 23.- Mandato de los miembros del Pleno y de lascomisiones.
Artículo 24.- Suplencias.
Artículo 25.- Derechos de las personas miembros del Plenoy de las comisiones.
Artículo 26.- Deberes de las personas miembros del Plenoy de las comisiones.
Artículo 27.- Compensación por los gastosatribuibles a la labor desempeñada.
Artículo 28.- Medios de funcionamiento.

LEGISLACIÓN

  1. La Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias
  2. DECRETO 53/2012, de 17 de abril, del Consejo Vasco de Familia.

JARDUERAK

  

6. ARRETA SOZIOSANITARIOKO EUSKAL KONTSEILUA ETA KOORDINAZIO BATZORDE IRAUNKORRA

SORRERA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak lankidetzarako eta koordinaziorako guneak egituratzearen aldeko apustua egiten du beren esparruko zonetan kokatzen diren premia-egoerei erantzuna eman diezaieketen sistema eta politika publikoen artean.

Esparru horretan, lege-testuinguruak arreta soziosanitarioa indartzeko premia berezia azpimarratzen du. Izan ere, eremu sanitarioaren eta gizarte-zerbitzuen eremuaren artean, elkarguneak oso nahasiak izan daitezke kasu batzuetan, batez ere bi sektoreen helburua delako pertsonei arreta-zerbitzuak ematea, eta beti ez delako erraza zehaztea zaintza mota jakin bat noiz ez den sanitarioa eta bai soziala, edo noiz ez den soziala eta bai sanitarioa.

Beraz, ezinbestekoa da bideak ezartzea, premia misto eta konplexu horiei erantzuna emateko jardun sanitarioak eta sozialak elkarren artean erlazionatzen direla bermatzearren.

Harreman-esparru hori,  helburu nagusi bat dauka: zainketen jarraipena bermatzea, desoreka materialak -gainjartzeak eta hutsuneak edo defizita estalduran- eta denborazko desorekak saihestuz -desfaseak edo itxaronaldiak esku-hartzeen artean eta zerbitzuen artean-.

Legeak zehazten du arreta soziosanitarioak osasun-arazo larriengatik, edo muga funtzionalengatik, eta/edo gizarte-bazterkeriako arriskuagatik, aldi berean arreta sanitario eta sozial koordinatua eta egonkorra behar dutenentzako arreta guztiak bilduko dituela, arretaren jarraitutasun-printzipioari egokitua.

Euskal Autonomia Erkidegoan, gune soziosanitario hori eraikitzeko, arlo horretan eskumena duten erakunde guztien arteko koordinazio-eredu bat hautatu da, horien politiken harmonizazioan oinarrituta.

Lankidetza eta koordinazio horren artikulazioari dagokionez, lege-testu honek aurreikusten du Erkidegoan Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren esku egongo dela. Izan ere, koordinazio soziosanitarioaren arloko erabaki politikoen, arauzkoen, ekonomikoen, antolamenduzkoen eta asistentzialen orientazioa eta jarraipena da kontseiluaren helburua, lehen mailako eta bigarren mailako arretan koordinazio soziosanitarioa sustatzea eta ahalbidetzea, baita diziplinen arteko lanaren esparruan eta erabiltzaileekiko esku-hartzearen ibilbideen diseinuan ere, lurralde-kontseiluen, batzordeen edo izaera mistoko bestelako erakundeen forma hartuko duten beste koordinazio-bide batzuetara esleituz.

Kontseilu horrek bere funtzionamendu-araudia bere kabuz ezarri ahal izango duela alde batera utzi gabe, ezinbestekoa da aldez aurretik horren eginkizunak mugatzea, baita bere osaera eta oinarrizko funtzionamendu-jarraibideak ere, Legearen 46.6 artikuluaren «a» letran ezarritako aginduari jarraiki.

Horrela, 2011ko apirilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian,, apirilaren 5eko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren 69/2011 Dekretua argitaratu zen.

OSAERA

69/2011 Dekretuaren 5. artikulua

EGINKIZUNAK

69/2011 Dekretuaren 4. artikulua

FUNTZIONAMENDUA

69/2011 Dekretuaren 8. artikulua

LEGERIA

Apirilaren 5eko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren 69/2011 Dekretua

JARDUERAK

Aktak

 

7. BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL KONTSEILUA

SORRERA

Boluntarioei Buruzko Ekainaren 25eko 17/1998, Legearen egitearen arrazoia honakoa da: alde batetik boluntarioen lana bera arautzeko legedia izatea eta bestetik, legearen bidez  boluntarioen ekimena babestea. Boluntarioen eta kide direneko erakundeen arteko harremanak nahiz erakunde horien eta adinistrazioaren arteko haremanak bermatzeak lagundu egiten du boluntarioen zein erakundeen askatasuna areagotzen eta gehiegikeriak saihesten. Baina lege honen ekarpen nagusia hauxe da: Euskal Administrazioak boluntariotza sustatzeko hartzen duen konpromezua, aldi berean herritar guztiek gizartea eraikitzen jarduteko duten eskubidea azpimarratuz.

Lege honek 5 titulu ditu. V tituluan, boluntariotzaren partaidetzari buruzkoan, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu eta horren kideak eta eginkizunak zein izango diren arautzen da. Boluntariotza gaiaren inguruan biltzeko, kontsultak egiteko eta aholkuak emateko organoa izango da kontseilua.

Legearen Xedapen gehigarri baten, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak beren funtzionamendu-araudiak egin dezan epe bat ezarri da.

Horrela, otsailaren 18ko Euskal Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko 30/2003 Dekretua onartu zen.

OSAERA

17/1998 Legearen 16. artikulua

EGINKIZUNAK

17/1998 Legearen 15. artikulua

FUNTZIONAMENDUA

2003/30 Dekretua

LEGERIA

17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei buruzkoa.

30/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamenduari buruzkoa.

JARDUERA

Aktak

 

8. ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

SORRERA

12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak agindu bezala abian jarritako hirugarren sektorearen lankidetza-, sustapen-, bultzatze- eta parte hartze-funtzioen ondorioz, Gobernuak elkarrizketa-prozesu bat abiarazi zuen 2009ko uztailean gizarte-ekintzaren esparruko gizarte-sareekin. Erakunde horietan guztietan herritarren zati handi bat dago sartuta edo federatuta, berebiziko ekonomia- eta lan-ahalmena dute eta, batez ere, gizarte-kohesioari, berdintasunari eta elkartasunari lotutako balioak gordetzen dituzte.

Elkarrizketa-esparru horretan herriaren gizarte-aurrerapenarekin zerikusia duten gai garrantzitsuak garatu dira: gizarte-zerbitzuei buruzko legearen garapena eta aplikazioa; koordinazio soziosanitarioa; Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egindakoaren jarraipena (besteak beste, diru-laguntzen berrantolaketa, mendekotasuna, familia, immigrazioa, behatokiak, zaharrak, gizarteratzea eta sustapena); eta Eusko Jaurlaritzaren jarduerari lotuta dauden eta gizarte-erakundeentzat garrantzitsuak diren beste eduki batzuk (osasuna, immigrazioa, hezkuntza eta etxebizitza). Gainera, ordezkari bat dute Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan. Elkarrizketa zibilerako mahai hori, egun, erreferentziazko tresna da herri-administrazioen eta hirugarren sektorearen arteko elkarrizketa politikoan, eta esan genezake jardunbide politiko ona dela, parte-hartzezko gobernatze-ereduarekin bat datorrena.

Elkarrizketa Zibila ordenamendu juridikoan jasotzea da Abenduaren 11ko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko 283/2012 Dekretuaren funtsezko helburua, eta, horrenbestez, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak erakundeetan parte hartzeko aholku-organo gorena taxutzea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Haren xedea da Gobernuaren eta hirugarren sektorearen arteko elkarrizketa sustatzea eta bideratzea, betiere ere gobernatze onaren ildotik, politika publikoen prestaketan eta betearazpenean benetako eragina izango duten akordioak lortzeko, hirugarren sektoreak, akordio horiei esker, politika horien aldeko konpromisoa har dezan, informazioa denbora eta forma egokian jasotzea eta parte-hartze eraginkorra oinarri hartuta.

OSAERA

283/2012 Dekretuaren 6. artikulua

EGINKIZUNAK

283/2012 Dekretuaren 7. artikulua

FUNTZIONAMENDUA

283/2012 Dekretuaren 11. artikulua

LEGERIA

JARDUERA

Aktak  

10. GIZARTERATZEKO EUSKAL KONTSEILUA

LEGERIA

18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Arrerak Bermatzekoa (PDF, 817 KB)

4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena (PDF, 252 KB)

JARDUERAK

11. GIZARTERATZEKO ERAKUNDE ARTEKO KONTSEILUA

LEGERIA

18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Arrerak Bermatzekoa (PDF, 817 KB)

4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena (PDF, 252 KB)

JARDUERAK

12. GIZARTERATZEKO SAILEN ARTEKO BATZORDEA

LEGERIA

18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Arrerak Bermatzekoa (PDF, 817 KB)

4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena (PDF, 252 KB)

JARDUERAK

 

Azken aldaketako data: