Haur eta nerabeen batzorde iraunkor sektoriala
SORRERA
Haurrak eta Nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen Zioen Azalpenean honako hau biltzen da organo horri buruz: legeak indartu egiten du Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialak Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren barruan duen eginkizuna, adingabeen zainketa eta babesean dabiltzan erakunde publikoek eta gizarte-eragileek parte hartzeko berariazko forotzat eratzen baitu, bai eta lege honek ukitzen dituen gaietan Eusko Jaurlaritzak eman edo proposatu beharreko lege-egitasmoei, xedapen orokorrei eta erregelamenduei buruzko kontsulta eta aholkularitza organotzat ere.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak berak ere Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen 48. artikulua Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua definitzerakoan, aurreikusten du batzorde sektorialak sortzea, eta horietako batzuk nahitaez eratu behar dira; kontseilu horien artean ?haurrena? sartzen du. Arlokako kontseilu horiek aintzat hartu ahal izango dituzte beren eginkizuna betetzeko egoki iruditzen zaizkien txosten eta ikerketa guztiak, bai eta, bereziki, erabiltzaileen ordezkaritza-erakundeek eta gizarte-ekintzaren hirugarren sektorekoek egindako proposamenak ere.
Otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 102. artikulu osoak Haurrak eta Nerabeak zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialari buruz dihardu.
Batzorde hori Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan eratuko da; nolanahi ere, ondorengo arauzko garapena aipatzen da haren osaera eta eginkizunak arautzeko. Lege-agindua Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala sortu eta horren funtzionamendua, osaera eta eginkizunak ezartzen dituen urriaren 2ko 165/2007 Dekretua 2007ko urriaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean beteko da.
OSAERA
165/2007 Dekretuaren 3. artikulua
EGINKIZUNAK
165/2007 Dekretuaren 2. artikulua
FUNTZIONAMENDUA
165/2007 Dekretuaren 4. artikulua
LEGERIA
- 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa. 102. artikulua
- Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala sortu eta horren funtzionamendua, osaera eta eginkizunak ezartzen dituen urriaren 2ko 165/2007 Dekretua
- 3/2009 Legea, abenduaren 23koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko legea aldatzekoa.
JARDUERAK
Azken aldaketako data: