Lehendakaritza

Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza

LABURPENA

Objektua

Euskadik Argentina-Mercosurren, Txilen, Perun eta Kolonbian, Estatu Batuetan, Mexikon eta Frantzian dituen ordezkaritzak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak, euskal gizataldeekiko harremanen arloan eta sektore anitzeko interesen defentsaren eta sustapenaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen esparruan, bakoitzaren jardun-arlo geografikoan.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Euskadik Argentina-Mercosurren, Txilen, Perun eta Kolonbian, Estatu Batuetan eta Mexikon dituen ordezkaritzak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak, euskal gizataldeekiko harremanen arloan eta sektore anitzeko interesen defentsaren eta sustapenaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen esparruan, bakoitzaren jardun-arlo geografikoan.
  2. Euskadiren kanpoko ordezkaritza hauek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende daude zuzenean eta hierarkikoki, eta Kanpo Harremanen Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo dute; hauek dira egitekoak:
    1. Ordezkaritzak kokatuta dauden herrietan, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza eta topaketa sustatzea.
    2. Tokian tokiko erakunde, enpresa eta entitateekiko harremanak ezartzeko organo gisa jardutea, bisitak, topaketak eta informazio-trukeak antolatzeko eta enpresa-, ekonomia- edo gizarte-arloko loturak ezartzeko.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta laguntza-zentroa izatea.
    4. Herrialde bakoitzean dauden araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzako sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta bestelako eragile ekonomiko eta sozialei ere.
    5. Herrialde horietan jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen beharrizanak ebaluatzea, eta behar diren proposamenak bideratzea.
    6. Euskadiko kultura-ekitaldi guztien zabalkundea egitea. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten pertsona guztiek ikasteko aukera izan dezaten.
    7. Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten tokian tokiko erakundeekin ere.
  3. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Ekonomia eta Ogasun Saileko organoen mende, Euskadiren kanpoko ordezkari bakoitzak bere esparruan egiteko hauek beteko ditu:
    1. Ordezkaritza bakoitza dagoen herrialdean bizi diren lan-kontratuko langileak kontratatzea eta, langileei, langileen ordezkariei eta erakunde publiko eta pribatuei dagokienez, enpresariari dagozkion egitekoak betetzea.
    2. Ordezkaritzako langileen lansarien balio-handitzeak ebaztea, Gobernu Kontseiluaren erabakietan jasotako baldintzetan.
    3. Kontratazio-organo gisa jardutea dagokion lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legeetan araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluko 2. zenbakiko a) eta b) letretan ezarritako eran. Gainera, ordezkariak baimendu beharko du kontratazio horiek eragindako gastua.
    4. Administrazio publikoetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako behar diren izapide guztietan, eta, batez ere, tributuak kudeatu eta ordaintzeko eta lizentziak eta baimenak lortzeko.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Av. Horacio, 1213 - Colonia Polanco Reforma
11550 Ciudad de Mexico
Mexiko

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jose Maria Cazalis Eiguren
(2021/01/16 - 2024/06/26) Euskadiren Mexikoko ordezkaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK