Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 20koa, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioa onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1521
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/20
- Argitaratze-data: 2014/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
1987tik aurrera, sail honek igogailuen aldizkako ikuskapenak egiten direnean bete behar diren baldintzak eta irizpideak zehaztu ditu, betiere ikuskapen guztiak egitea lor dadin eta instalazioek izan litzaketen akatsak zuzen daitezen. Horrek guztiak aparatuen funtzionamenduan segurtasun-maila areagotzea du helburu.
Irizpide horiek guztiak «Aldizkako Ikuskapen Ofizialen Eskuliburuetan» ezarri dira. Eskuliburuaren 1. edizioa onartzen duen 1994ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bitartez (1994-08-10eko EHAA) onartu ziren formalki lehenengo irizpideak. Dokumentu horretan jasotzen dira lehendabizi ikuskapenak egiteko irizpide tekniko berariazkoak.
Denbora pasa ahala, eskuliburu horri moldaketak gehitu zaizkio etengabeko bilakaera teknologikoari, segurtasun-premia berriei eta ikuskapen jarraituetan agerrarazitako beharrei erantzuteko. Eta hori zenbait ebazpenen bitartez egin da: 1998ko ekainaren 15ekoa, 2. edizioa (1998-07-06ko EHAA); 1999ko urriaren 1ekoa, 3. edizioa (1999-10-25eko EHAA), 2002ko uztailaren 15ekoa, 4. edizioa (2003-01-20ko eta 2003-10-15eko EHAA), eta 2005eko uztailaren 29koa, 5. edizioa (2006-02-28ko EHAA).
Urtarrilak 28ko 5/2014 Dekretuak (2014-02-12ko EHAA) igogailuen mantenurako eta aldizkako ikuskapena gauzatzeko prozedura berria ezartzen du, eta 2002ko ekainaren 7ko Aginduak (2002-08-29ko EHAA) ezartzen zuena ordezkatzen du.
Dekretu horren 5. artikuluak zehazten du ikuskapenak gauzatuko direla onartuko den Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuak ezarriko dituen irizpideei jarraituz.
Aipatu dekretua aplikatzeko, aurreko eskuliburuetan jasotako irizpide teknikoak eguneratu eta egokitzeko eta, jasotzaileen arloari dagokionez, Autonomia Erkidegoan jarduten diren kontrol-erakundeen prozedurak bateratzeko, agindu honen bitartez onartzen den eskuliburu berri hau prestatu da.
Jasogailuak kontserbatzen dituzten enpresek eta kontrol-erakundeek (biak ere euren elkarteen bitartez ordezkatuak) egindako ekarpenak izan dira kontuan eskuliburua prestatzeko.
Aipatu 5/2014 Dekretuko azken xedapenetariko lehenengoan 5. artikuluko 3. puntuari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza proposaturik, honako hau:
Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburua onartzea, zeinaren edukia agindu honen eranskinean zehazten baita.
Agindu honen bitartez onartzen den eskuliburua 6. edizioa izenarekin identifikatuko da.
Eskuliburu hau urtarrilaren 28ko 5/2014 Dekretuak 5. artikuluan zehazten diren aldizkako ikuskapenei aplikatuko zaie.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 20a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko uztailaren 1ekoa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez prozedura berria ezartzen baita igogailuen aldizkako ikuskapenak egin eta mantentze-lanak egiteko, apirilaren 2ko 355/2024 Errege Dekretura egokitu dadin. Errege-dekretu horren bidez, ITC AEM 1 «Igogailuak» jarraibide tekniko osagarria onartzen da, zeinak arautzen baitu igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta lehendik dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea.
- Garatzen du: 5/2014 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, igogailuak mantendu eta aldizka ikuskatzeko prozedura ezartzeko dena.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2014ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioaren B4 eta G eranskinak aldatzen dituena.