245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (434 KB - 42 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5740
AGINDUA, 2023ko abenduaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez finantza-laguntzak ezartzen baitira nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu Programa 2023-2024).
Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan inbertsio-proiektuak finantzatzeko helburuarekin, berme-funts bat eratzea onartu du Gobernu Kontseiluak, Finantzen Euskal Institutuarekin eta kreditu-entitateekin lankidetza-hitzarmen bat eginda, aipatu sektoreetan maileguak ematearren.
Neurri horren xedea da Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitate lankideek maileguak ematea ahalbidetzea, eta hori erabat operatiboa izan dadila. Alde horretatik, entitateek kredituak kreditu-merkatuan daudenen antzeko baldintzetan emateko programa bat ezarriko duten arren, ez dago zalantzarik aurreikusitako berme honek pertsona eta entitate onuradunei erraztuko diela finantzaketa horretara iritsi ahal izatea.
Onuradunek lortzen duten abantaila honako hauen bidez zehazten da: batetik, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (tratatu horretan zehazten dira Europako Batzordeari jakinarazteko betebeharraz salbuetsita geratzen diren eta barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzak; zehazki, erregelamendu horren hirugarren atalean, 21. artikuluan, arrisku-finantzaketako laguntzak daude araututa, finantza-bitartekarien mailan, eta inbertitzaile pribatuei emandako arrisku-finantzaketarako laguntzak, besteak beste, berme forma hartzea xedatzen da, zuzenean edo zeharka diruz lagun daitezkeen enpresetan egindako arrisku-finantzaketako inbertsio proportzionatuek eragindako galerak estaltze aldera); bestetik, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; horietan jasotzen denarekin bat, erregimen horretan dauden laguntzak Europako Batzordeari jakinarazteko betebeharraz salbuetsita daude eta barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira; halaber, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
Egoki da, horrenbestez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak horretarako laguntza-deialdia egitea. Ohartarazi behar da laguntza horiek bete-betean lotuta daudela hala arestian aipatutako datan Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiarekin, nola Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitateek emango dituzten maileguen bidezko finantzaketarekin. Horregatik, segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, gomendagarria da Sendotu Programa 2023-2024ren araudi oso bat aurkeztea. Horrek eskatzen du agindu honetako artikuluetan aipamenak sartzea, bai aipatutako finantzaketari buruzkoak, bai Gobernu Kontseiluak eratzea erabaki duen berme-funtsari buruzkoak, eta, orobat, agindu honetako eranskintzat sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-entitateekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena.
Aurrekoaz gainera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egoki deritzo horrekin batera egiten diren maileguen finantza-kostua murrizteko interes-tasari hobaria emateari, finantzaketa horretaz baliatzeko aukera operatiboagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Laguntza-modalitate hori jasota dago, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean.
Halaber, nabarmentzekoa da deialdi honetako laguntzak (Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduan eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduan oinarritzen direnak) Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita daudela eta barne-merkatuarekin bateragarriak direla.
Aurreko hori gorabehera, kontuan izanik Euskal Autonomia Erkidegoan dirulaguntzen arloan indarrean den araudian jasotako dirulaguntzaren kontzeptua zeinen zabala den, onuradunek jasotzen dituzten abantailei aplikagarri zaie Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartu zena. Bereziki, 51.2 artikuluan ezarrita dago gobernua, sailburuak eta entitate autonomoetako lehendakari eta zuzendariak direla arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak. Era berean, aplikatzekoa da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Aurreko Sendotu Programa 2019-2020ren jarraipena da Sendotu Programa 2023-2024 hau, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitu. Programaren helburua da programaren eraginpean geratzen diren sektoreen ekimenez sortzen diren proiektu berrien finantza-beharrei erantzutea.
Hori guztia aplikatzeko, egoki da dirulaguntza-deialdia egitea, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetan (Sendotu Programa 2023-2024).
Hori dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Agindu honen xedea da 2023ko eta 2024ko ekitaldietarako laguntza-programa bat iragartzea eta ezartzea, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, inbertsio-proiektuak finantzatzeko, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tasetan hobariak emanda, mailegu horien finantza-kostua murrizteko.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. oinarria.– Xedea.
1.– Agindu honen xedea da 2023ko eta 2024ko ekitaldietarako laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, inbertsio-proiektuak finantzatzeko, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tasetan hobariak emanda, mailegu horien finantza-kostua murrizteko.
2.– Bereziki, honako laguntza-lerro hauek planteatzen dira:
a) Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako kotizatu gabeko ETEek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio-proiektuei. Laguntzok Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) hirugarren kapituluko hirugarren sekzioan daude jasota. Erregelamendu horrek laguntza kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen ditu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
b) Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuei. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.
c) Interes-tasen hobaria, finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren kontura, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresentzako finantzaketa-lerroaren barnean. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.
2. oinarria.– Definizioak.
Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:
1.– Nekazaritza: laborantza, abeltzaintza eta basogintza biltzen ditu.
2.– Dirulaguntzaren baliokide gordina (DBG): laguntza-neurriaren azken onuradunak ateratzen duen abantailaren edo onuraren bolumena. Kalkulatutako dirulaguntzaren baliokide gordinaren zenbatekoa aintzat hartuko da laguntzaren intentsitatea kalkulatzeko, eta, hala dagokionean, dagozkion minimis laguntzen gehienekoa aplikatzeko. Dirulaguntzaren baliokide gordina kalkulatzeko formula 964/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean dago jasota.
3.– Entitate arduraduna: Europako Inbertsio Bankua eta Europako Inbertsio Funtsa, estatu kide bat akzioduntzat duen nazioarteko finantza-entitate bat, edo agintaritza publiko baten kontrolpean, interes publikoa lortzeko asmoa duen finantza-entitate bat, estatu kide batek ezarritakoa, edo zerbitzu publiko baten eginkizunak dituen entitate pribatu bat edo zuzenbide publikoko entitate bat. Entitate arduraduna zuzenean izendatua edo hautatua izan daiteke, bat etorriz Obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratu publikoak esleitzeko prozedurak koordinatzeari buruzko 2004/18/EE Zuzentarauan edo zuzentarau hori ordezten duen geroztiko ezein arautan ezarritakoarekin.
4.– Pertsona fisikoa: entitate juridikoaz besteko pertsona oro, enpresa ez dena, Tratatuko 107. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoari jarraituz.
5.– Enpresa: jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen entitate oro, ezein direla ere haren izaera juridikoa eta finantzaketa-modua. Bereziki, enpresatzat hartzen dira banakako edo familiako eskulangintzan edo beste jarduera batzuetan aritzen direnak, pertsonen sozietateak eta erregulartasunez jarduera ekonomiko batean aritzen diren elkarteak.
6.– Nekazaritza-sektoreko enpresak: nekazaritzan diharduten enpresak, hau da, Tratatuaren I. eranskinean aipatutako nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako produktuak lortzeko egin behar diren lanetan dihardutenak –arrantzakoak, akuikulturakoak eta basogintzakoak izan ezik–, produktuen eraldaketa, ontziratzea eta merkaturatzea barne hartuta, baldin eta azken horiek ustiategi baten barnean egiten badira.
7.– Arrantza-sektoreko enpresak: arrantzako edo akuikulturako produktuak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinekoak) ekoizten, eraldatzen edo merkaturatzen diharduten enpresak.
8.– Elikagai-sektoreko enpresak: nekazaritzatik, abeltzaintzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoizten, eraldatzen, ontziratzen eta merkaturatzen diharduten enpresak, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 2ko 17/2008 Legean xedatutakoaren arabera.
9.– Landa-garapena: agindu honen ondoreetarako, «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanaren arabera G1, G2, G3, G4, G5 edo G6 landatartasun-maila duen landa-eremuren batean diharduten enpresak (http://www.euskadi.eus/eaeko-landa-eremuak-zehaztea-2015-2020/web01-a2lanits/eu/).
10.– Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1. artikuluko 18. paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituen enpresa.
11.– Enpresa autonomoa: ezin dena kalifikatu ez 12. puntuan ezarritako definizioaren arabera enpresa elkartu gisa ez 13. puntuan ezarritako definizioaren arabera enpresa lotu gisa.
12.– Enpresa elkartuak: 13. puntuan ezarritako definizioaren arabera enpresa lotutzat kalifikatu ezin den enpresa oro, baldin eta enpresa horien artean honako zerrenda hau badago: enpresa batek (enpresa parte-hartzaileak) beste enpresa baten (enpresa parte-hartzaileak) kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiago dauka, bere kabuz edo lotutako enpresa batekin edo gehiagorekin batera, 3. paragrafoaren arabera.
Enpresa batek, hala ere, autonomo kalifikazioa jaso ahal izango du, enpresa elkarturik gabe, nahiz eta % 25eko gehieneko mugara iritsi edo gainditu, hurrengo inbertitzaileen kategoriak daudenean, baldin eta horien artean, banaka edo batera, eta dena delako enpresaren artean 13. puntuan deskribatutako loturarik ez badago.
13.– Enpresa lotuak: enpresa horien artean hauetako harreman bat duten enpresa:
a) Enpresa batek beste enpresa baten akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.
b) Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du.
c) Enpresa batek beste baten gainean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.
d) Enpresa batek, beste baten akzioduna edo bazkide izanik, bakarrik kontrolatzen ditu haren akziodunen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.
Ulertuko da ez dagoela eragin nagusirik enpresa elkartuen definizioaren bigarren lerrokadan zerrendatutako inbertitzaileek ez dutenean enpresa horren kudeaketan zuzeneko edo zeharkako inplikaziorik, hargatik eragotzi gabe akziodun gisa dagozkien eskubideak.
Lotutako enpresatzat hartuko dira, halaber, beste enpresa baten edo batzuen bidez edo 2. paragrafoan aipatutako inbertitzaileekin lehen paragrafoan jasotako harremanetako bat duten enpresak.
Era berean, enpresa lotutzat hartuko dira harreman horietako bat pertsona fisiko baten edo pertsona fisikoen talde baten bidez duten enpresak, baldin eta enpresa horiek beren jarduera edo jardueraren zati bat erreferentziako merkatu berean edo elkarren ondoko merkatuetan egiten badute.
«Ondoko merkatua» izango da dena delako merkatuaren aurretik edo ostetik ondoz ondo dagoen produktu edo zerbitzu baten merkatua.
14.– Bermea: idatzizko konpromiso oro, hirugarren baten mailegu-eragiketa guztien edo zati baten erantzukizuna norberaren gain hartzen duena, berriki eginiko zor-tresnen, errentamenduaren edo kuasikapital-tresnen eran.
15.– Laguntzaren intentsitatea: laguntzaren zenbateko gordina, proiektuan diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru guztiak zergetakoak edota bestelakoak diren kenkarien aurretikotzat hartuko dira.
16.– Inbertitzaile pribatu independentea: bere inbertsioaren xede den eta diruz lagun daitekeen enpresaren akziodun ez den inbertitzaile pribatu oro. Bereziki, probidentziazko inbertitzaileak (business angels) eta finantza-entitateak, ezein dela ere haien titulartasuna, bere inbertsioei dagokienez arrisku osoa bere gain hartzen duten neurrian. Enpresa berri bat sortzen denetik aurrera, inbertitzaile pribatuak, fundatzaileak barne, enpresa horretatik independentetzat jotzen dira.
17.– Arrisku-finantzaketako inbertsioa: diruz lagun daitezkeen enpresentzako maileguak, finantza-errentamenduak, bermeak eta modalitate horien konbinazioak barne, inbertsio berriak egiteko helburua dutenak.
18.– Lehenengo merkataritza-salmenta: enpresa batek produktu- edo zerbitzu-merkatu batean egindako lehen salmenta, merkatua zundatzeko egindako salmenta mugatuak izan ezik.
19.– Enpresa txiki eta ertainak (ETEak): Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregela-menduaren I. eranskinean ezarritako irizpideak betetzen dituzten enpresak.
20.– Kotizatu gabeko ETE: balore-burtsa batean ofizialki kotizatzeko onartu ez den ETE oro, negoziazio-plataforma alternatiboak izan ezik.
21.– Hasierako inbertsioa: a) establezimendu berri bat sortzeari, lehendik dagoen establezimendu baten ahalmena handitzeari, establezimendu batean lehenago ekoizten ez ziren produktuetara establezimendu horren ekoizpena dibertsifikatzeari edo lehendik zegoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu globala eraldatzeari lotutako aktibo material eta immaterialetako inbertsioa; edo b) itxi den edo bestek erosi izan ez balute itxita legokeen eta saltzaileari lotuta ez dagoen inbertitzaile batek erosi duen establezimendu batenak diren aktiboak erostea; enpresa baten akzioak eroste hutsa ez da hasierako inbertsiotzat hartuko.
22.– Mailegua: mailegu-emaileak mailegu-hartzailearen esku, hitzartutako epe baterako, hitzartutako diru kopuru bat jartzen duen erabaki oro, zeinak mailegu-hartzailea behartzen baitu kopuru hori hitzartutako aldian itzultzera. Mailegua edo beste finantzaketa-tresna bat izan daiteke, baita finantza-errentamendu bat ere, mailegu-emaileari gutxieneko etekineko osagai nagusi bat eskaintzen diona. Lehendik dauden maileguak birfinantzatzea ez da diruz lagun daitekeen mailegua izango.
23.– Itzulketa: laguntza jasotzeko eskubidea galtzea, eta, hala dagokionean, jasotako laguntza itzultzea, pertsona edo entitate onuradunak betebeharrak bete ez izanaren ondorioz.
24.– Berme-tasa: dagokion estatu-laguntzaren zenbatekoari jarraituz diruz lagun daitekeen eragiketa bakoitzaren inbertitzaile publiko batek duen galeren estalduraren ehunekoa.
25.– Enpresa bakarra: halakotzat hartuko dira beren artean gutxienez lotura hauetako bat duten enpresak:
a) Enpresa batek beste enpresa baten akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.
b) Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du.
c) Enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.
d) Enpresa bat bestearen akzioduna edo bazkidea da eta, berak bakarrik kontrolatzen ditu haren akziodunen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.
Enpresa bakartzat hartuko dira, halaber, beste enpresa baten edo beste enpresa batzuen bidez paragrafo honen a), b), c) eta d) letretan ezarritako harremanetariko ezein duten enpresak.
3. oinarria.– Onuradunak.
Honako hauek izan daitezke agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunak:
1.– Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko a) letran xedatzen den laguntza-lerroan:
Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak zein juridikoak, kotizatu gabeko ETEen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta inbertsioaren unean honako baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:
– Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana.
– Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik ezein merkatutan zazpi urte baino gutxiago igaro izana eragiketak egiten.
– Arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.
Arrisku-finantzaketako laguntzek jarraitutasun-inbertsioak ere finantzatu ahal izango dituzte diruz lagundu daitezkeen enpresetan, baita 5. apartatuko b) letran aipatutako zazpi urteko aldia igaro eta gero ere, baldin eta, betiere, baldintza hauek guztiak betetzen badira:
a) 14. oinarrian aipatutako arrisku-finantzaketaren guztizko zenbatekoa ez gainditzea.
b) Jatorrizko negozio-planean, jarraipeneko inbertsioak egiteko aukera jasota egotea.
c) Europako Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskineko 3. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoari jarraituz, jarraipeneko inbertsioen onuradun den enpresa lotuta ez geratu izatea neurriaren esparruan arrisku-finantzaketa ematen duen finantza-artekaria edo inbertitzaile pribatu independentea ez den beste enpresa bati, salbu eta entitate berriak enpresa txiki edo ertainaren definizioko baldintza guztiak bete.
2.– Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko b) letran xedatzen den laguntza-lerroan, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak zein juridikoak.
3.– Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko c) letran xedatzen den laguntza-lerroan, agindu honen II. kapituluan araututako bermeak emateari loturiko laguntzen onuradun izan diren enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak zein juridikoak.
4. oinarria.– Eskakizunak.
Pertsona onuradun izateko, besteak beste, oinarri honetan ezarritako eskakizunak bete behar dira, zeinak Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasota baitaude; honako hauek dira:
1.– Inbertsio osoaren gutxienez % 20, finantzaketa pribatuaren bidez estali beharko da, agindu honen eranskinean argitaratzen den lankidetza-hitzarmenari loturiko finantzaketak kanpo. Suteak, hondamendi naturalak eta katastrofeak badira inbertsioaren kausa, ez da eskakizun hau aplikatuko.
2.– Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko b) letran xedatzen den laguntza-lerroan, arau hauetan ezarritako eskakizunak betetzea: Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; eta Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua.
3.– Inbertsioa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
4.– Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ezinbestean bete beharko da eskakizun hori, onuradun izan nahi bada, hala finantza-bermeen bidez arrisku-finantzaketan laguntzeko, nola finantza-kostua murrizten laguntzeko.
5.– Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
6.– Eskatzaileek jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo entitate publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere, orobat, hala dagokionean, azken bi urteetan zer minimis laguntza jaso dituzten.
7.– Eskatzaileek jakinaraztea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako ezein itzulketa- edo zigor-prozeduratan.
8.– Itzulketa-prozedura ororen ordainketa-betebeharrak beteta izatea.
9.– Sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokien zehapenean ezarritako aldian. Ez dute laguntzarik jasoko Estatuko araudiaren arabera berdintasun plan bat indarrean eduki behar duten arren halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin.
10.– Ez du eskatu konkurtso-deklaraziorik; ez dago ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu itun batek; ez dago esku-hartze judizialaren eraginpean, edo ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
11.– Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
12.– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
13.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude 1/2014 Legean (ekainaren 26koa, kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
14.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
15.– Elkarteen kasuan, ez nahastuta egotea horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Administrazio-prozedura ez da eten ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
16.– Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
17.– 30.000 eurotik gorako dirulaguntza baten onuradun gisa proposatzen badira, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen direla egiaztatu beharko da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoarekin.
5. oinarria.– Epea eta eskaerak aurkeztea.
1.– Eskaera aurkezteko epea, hala finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntzetan, nola finantza-kostua murrizteko laguntzetan, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera hasiko da eta agindu honen hamahirugarren ebatz-zatian zehaztutako funtsak erabat agortzean amaituko da, edo, bestela, 2024ko abenduaren 31n.
Finantza-kostua murrizteko laguntzaren eskaera egin nahi bada, finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntza eskatu beharko da.
Epe hau 24 hilabete luzatu egin ahal izango da gehienez, baldin eta agindu honen 13. ebatz-zatian xedatutako funtsak ez badira agortu 2024ko abenduaren 31rako. Luzapen hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduz erabaki behar da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 2024ko abenduaren 31 baino lehen.
2.– Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluan xedatutakoa betez:
a) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskaerak.
– Modu presentziala: eskaerak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia-San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko ezeinetan, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin.
Eskaera izapidetzeko eta dokumentuak aurkezteko moduak (elektronikoa zein aurrez aurrekoa) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.
b) Pertsona juridikoek bide elektronikoak erabiliko dituzte eskaera aurkezteko euskadi.eus egoitza elektronikoan:
gaztelaniaz https://www.euskadi.eus/y22-home/es/
euskaraz https:// www.euskadi.eus/y22-home/eu/
3.– Eskaerak elektronikoki nahiz aurrez aurre aurkezteko, inprimaki-eredu normalizatua erabiliko da, helbide hauetan eskuragarri dagoena:
gaztelaniaz https://www.euskadi.eus/servicios/1028005
euskaraz https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028005
4.– Eskaeraren ondorengo izapideak, elektronikoki egingo dira, hemen:
gaztelaniaz http://www.euskadi.eus/micarpeta euskaraz http://www.euskadi.eus/nirekarpeta,
5.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean eta elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus egoitza elektroniko honetan daude eskuragai: https://www.euskadi.eus
6.– Eskaera ordezkari baten bidez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza.
7.– Laguntza-eskaeraren ereduaren oinarrizko edukia http://euskadi.eus helbidean dago eskuragai, eta agindu honen IV. eranskina da.
8.– Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Pertsona juridikoen kasuan, entitatearen eraketa-eskriturak eta estatutuak. Erregistratuta egon beharko dira.
b) Erantzukizunpeko adierazpena, laugarren ebatz-zatiko 5. zenbakitik 16.era artekoetan xedatutako eskakizunak betetzeari buruzkoa, eta horren egiaztagiria, administrazioaren eskura jarriko duena, hala eskatuz gero.
c) Inbertsio Proiektuaren Memoria, III. eranskin gisa eransten den ereduan ezarritakoaren arabera.
d) Arauek hala eskatzen dutenean, azken bi ekitaldietako Urteko Kontuak (hala dagokionean eta arau aplikagarriek hala eskatzen dutenean, horiek ikuskatuta egon behar dute) eta Galera eta Irabazi Aurreikusien Kontua, eskaera aurkezten den ekitaldiaren ondorengo hiru urteetarako. Gainerako kasuetarako, jarduerari atxikitako aktibo eta pasiboen inbentarioa aurkeztuko da, baita azken bi ekitaldietan lortutako emaitzen deskribapen-memoria ere.
e) Finantza-entitate kolaboratzailearen idazkia, IV. eranskineko ereduan ezarritakoarekin bat.
f) Eta eskatzaileak, eskaera baliozta dadin, aurkeztu nahi duen ezein agiri osagarri.
9.– Laguntzak kudeatzen dituen organoak automatikoki egiaztatuko ditu nortasun-agiria, IFK, foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eta Sozietateen gaineko Zerga. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, betiere.
10.– Eskaera, eskatzen diren dokumentuekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, dirulaguntzak eskatzetik etorritako jardueretan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko azaroaren 24ko 10/1982 Legean ezarritakoaren arabera.
11.– Eskaerak eskakizun guztiak biltzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzak ebazpena eman ondoren eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin.
12.– Eskatutako dokumentuak administrazio honetan edo beste batean entregatzen direnean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
13.– ETEek izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:
a) Pertsona fisikoentzat: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu aurreko ekitaldikoa.
b) Pertsona juridikoentzat: sozietateen gaineko zergaren kopia bat, eskaera aurkeztu aurreko ekitaldikoa.
c) Dokumentuekin batera, dokumentuek erakusten duen egoera aldatu ez dela dioen adierazpena.
14.– Edonola ere, espedientea kudeatzen duen Zuzendaritzak aurkeztutako laguntza-eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.
15.– Eskaera guztiak hartuko dira, funtsek iraun artean. Eskaerak beharrezkoak diren agiri guztiekin sartu diren ordena berean sartuko dira programan.
6. oinarria.– Ebazpena.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariari dagokio laguntzen ebazpenak ematea. Eskatutako maileguei dagozkien finantza-bermeen bidezko laguntzak eta finantza-kostua murrizteko laguntzak emateari dagokionez, honakoa zehaztuko da ebazpenean:
a) Eskatutako maileguei dagozkien finantza-bermeen bidezko laguntza ematea.
– Onuradunaren izena edo izen soziala, eta IFZ edo nortasun-agiria.
– Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-entitate laguntzaileekin formalizatu beharreko maileguen zenbatekoa, interes-tasak, epea eta gabealdia zehaztuta.
– Emandako bermea, aipatutako eragiketari aplikatzekoa den dirulaguntzaren baliokide gordinean (DBG) kalkulatua.
– Hala dagokionean, laguntza hauek Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluan ezarritako arrisku-finantzaketarako laguntzen izaera izango dute.
– Hala dagokionean, eragiketaren minimis-izaera, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua aipatuz.
b) Finantza-kostua murrizteko laguntza ematea.
– Onuradunaren izena edo izen soziala, eta IFZ edo nortasun-agiria.
– Finantza-kostua murrizteko laguntzaren zenbatekoa, eurotan; Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitate kolaboratzaileek emandako maileguei aplikatuko zaie.
– Eragiketaren minimis-izaera, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua aipatuz.
2.– Laguntzak ukatzeko ebazpenean, halaber, alderdi hauek zehaztu beharko dira:
– Eskatzailearen izena edo izen soziala, IFZ edo nortasun-agiria.
– Eskaera ez onartzeko arrazoiak.
3.– Finantza-kostua murrizteko laguntza emango da, baldin eta emandako maileguei dagozkien finantza-bermeen bidezko laguntza eman bada.
4.– Ebazpena sei hilabeteko gehieneko epean eman eta jakinaraziko da, eskaera aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori bukatuta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaerak ezetsi direla ulertu beharko dute, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluan xedatutakoarekin.
5.– Dirulaguntza ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura orori.
6.– Aintzat hartzeko edo aintzat ez hartzeko ebazpenaren aurka, gorako jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera. Berariazko ebazpenik badago, hilabete izango dute horretarako, ebazpenaren berri izan eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
7.– Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gainera, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen itzalpean onuradun izango diren pertsonen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa zehaztuta duela, hura jendaurrean jartze aldera.
7. oinarria.– Pertsona onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako finantza-laguntzen onuradun diren pertsonek betebehar hauek izango dituzte:
1.– Mailegu-polizak formalizatzea, agindu honen 19. ebatz-zatian ezarritako baldintzetan.
2.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.
3.– Inbertsioak bi urteko gehieneko epean amaitzea, finantza-laguntzaren ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
4.– Inbertsioak aktibo mantendu behar dira Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitateek emandako mailegua indarrean dagoen artean.
5.– Pertsona eskatzaileak eskatu eta aukeratu duen laguntza-lerroaren arabera eta, hain zuzen, jaso duen laguntzaren laguntza-lerroaren arabera, bete egin behar da Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluan xedatutakoa, edota: Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz; Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua.
6.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea diruz laguntzen den ekintza bera finantzatzeko beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatu dizkiotela administrazioren bati edo beste entitate publiko edo pribaturen bati, eta, hala badagokio, laguntzok eskuratu dituztela, hori gertatu eta hamabost eguneko epean, hargatik eragotzi gabe deialdi honen laugarren ebatz-zatian xedatzen dena.
7.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.
8.– Mailegua emateko kontuan hartzen den egoera bat aldatzen bada, subjektiboa nahiz objektiboa, aldaketaren berri idatziz ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari.
9.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoaren arabera exijitu daitekeen beste ezein betebehar betetzea.
10.– Egin diren inbertsioak egiaztatzeko froga-balio nahikoa duten agiriak gordeta edukitzea inbertsioak amaitu ondorengo bost urteetan.
8. oinarria.– Bateragarritasuna.
1.– Agindu honen bidez esleitzen diren laguntzak bateragarriak izango dira agindu honetan aurreikusten diren helburu berak dituzten eta diruz lagun daitezkeen ekintza berak gauzatzeko jasotzen den beste ezein laguntza publikorekin, betiere, horien baturak ez duenean gainditzen kasu bakoitzerako zehazten den laguntzaren intentsitatea, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa aplikatuz edota Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin, Europako Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin bat.
2.– Diruz lagundu daitezkeen gastu berberei dagokienez, minimis laguntzak ez dira beste ezein laguntzarekin edo arrisku-finantzaketako neurri bererako laguntzarekin metatuko, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi batean, minimis-laguntzak arautzen dituen erregelamendu batean edo batzordeak harturiko erabaki baten bidez. Diruz lagundu daitezkeen kostu zehatzetarako ematen ez diren minimis laguntzak edo diruz lagundu daitezkeen kostu zehatzei egotzi ezin dakizkiekeenak, Estatuko beste laguntza batzuekin metatu ahal izango dira, baldin eta kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo batzordeak harturiko erabaki baten arabera eman badira.
3.– Interesdunak beste laguntza-programa batean ere egiten badu dirulaguntza-eskaera eragiketa berarentzako, maileguaren zenbatekoaren eta dirulaguntzaren zenbatekoaren batura eragiketaren zenbateko osoa baino handiagoa ez izateko adinakoa izango da maileguaren gehieneko zenbatekoa. Zenbatekoa gaindituz gero, sobera jasotako dirulaguntza eman zaion Sendotu maileguaren amortizazio aurreratua ordaintzeko erabili beharko du interesdunak.
4.– Dirulaguntzak bateragarriak izango dira, haien guztien baturak ez badu gainditzen agindu honetako kapitulu bakoitzean ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoa edo -zenbatekoa. Muga hori gainditzen bada, murriztu egingo da, eman baino lehen, gaindikinari dagokion zenbatekoan.
5.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.
6.– Agindu honen bidez onuradun diren pertsonek edo enpresek beti jakinarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari beste dirulaguntza edo laguntzaren bat jaso ote duten helburu bererako; halaber, zerga-ekitaldi honetan zein aurreko bi ekitaldietatik aurrera gaur egun arte jaso dituzten minimis laguntzak ere jakinarazi beharko dizkiote.
9. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Agindu honetan jasotako ezein laguntzaren onuradunak ez baditu agindu honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako eskakizunak eta betebeharrak betetzen, edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badago, ez-betetzeari buruzko espedientea egin ondoren (espediente horretan interesdunari entzungo zaio), Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariak funtsa kudeatzen duen entitateari eta dagokion finantza-entitateari jakinaraziko die hori, emandako finantzaketa ezeztatu dezaten. Hori dela eta, pertsona edo enpresa onuradunak uko egin beharko dio eragiketari, aurretiaz amortizatuta, eta, hala badagokio, jaso dituen laguntzak eta horiei dagozkien interesak itzuli beharko dizkio EAEko Diruzaintza Nagusiari, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko aipatu 53. artikuluan xedatutakoaren arabera. Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
2.– Funtsaren berme-obligazioekin bat etorriz, laguntzarekin lotutako ez-betetzeen ondorioz onuradunaren nahitaezko amortizazioaren faltari aurre egiteko ordainketen ordaina eman beharko balu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren organo eskudunaren bidez, prozedura egokia bideratu eta entitate onuradunari entzun ondoren, pertsona edo enpresa horren zorraren zenbatekoa eta hura ordaintzeko modu eta epea zehaztuko ditu.
3.– Bermerako eskubidea galdutzat emateko prozedurari edo itzulketa-prozedurari hasiera emateko arrazoia administrazioko arau-haustea izan litekeen egitateren bat bada, dagokion arloan eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion.
4.– Bestalde, egiaztatzen bada entitate laguntzaileren batek bereganatutako betebeharren bat ez duela bete, harekin sinatutako hitzarmena azkendu egingo litzateke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beste lege- eta administrazio-jarduera batzuk abiaraztea baztertu gabe.
10. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen aldaketa oro, edo harekin batera beste ezein entitate publikok nahiz pribatuk emandako dirulaguntzak edo laguntzak jasotzea, edo Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-entitate kolaboratzaileekin maileguen ezerezte aurreratu oso edo partziala egitea, ezarritako epean, idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari. Horren ondorioz, laguntza emateko ebazpena aldatu ahalko da, baldin agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira eta laguntza ematean onartutako helburuari eusten bazaio. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Interes-tasetan hobariak aplikatzeko laguntzen kasuan, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.
11. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Laguntzaren eskatzaileak atzera egin ahal izango du eskaeran, laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena jakinarazi aurretik, betiere. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.
2.– Laguntzaren onuradunak onartu zaion laguntzari uko egin ahalko dio, emandako dirulaguntza onartu eta gero, baldin eta mailegu-eragiketa formalizatu ez bada, betiere. Ukoa idatziz aurkeztuko zaio Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariari, zeinak, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko baitu ukoa, eta deklaratuko baitu prozedura bukatu dela. Behin ukoa onartuta, pertsona onuradunak besterik gabe galduko du emandako laguntzara onartu zaion eskubidea.
12. oinarria.– Inbertsioen kontrola eta jarraipena.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzek kasuan kasuko administrazio-kontrolak eta ikuskaritzak egingo dituzte, aurkeztu diren dokumentuetako datuak egiazkoak diren, eskakizunak betetzen diren eta inbertsioak egiatan egin diren egiaztatzeko.
II. KAPITULUA
ARRISKU-FINANTZAKETAKO LAGUNTZAK, FINANTZA-BERMEAK EMATEAREN BIDEZKOAK
13. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako lerroak, zeinaren deialdia agindu honen bidez egiten baita, gehienez 17.550.000 euroren erreferentziazko muga izango du, Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duten finantza-entitateek formalizatu beharreko mailegu gisa. Mailegu horiek Finantzen Euskal Institutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta parte hartzen duten finantza-entitateek izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren (agindu honen III. eranskin gisa argitaratua) esparruan formalizatuko dira.
2.– Hitzarmen horren esparruan eratu da 2.808.000 euroko berme-funts bat, inbertsioen finantzaketa-lerro honetako kobraezinak estaltzeko helburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargu.
3.– Eman beharreko maileguen bolumenari lotuta esleitutako zenbatekoa agortzen bada, gorabehera horri publizitatea ematearren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, zenbateko hori zein egunetan agortu den adieraziko da, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratze horretatik aurrera, agortu den laguntzarako aurkezten den eskaerarik ez da onartuko.
4.– Dagoeneko aurkeztuta dauden eta izapidetzen ari diren eskaerak, 1. apartatuan zehaztutako eman beharreko maileguen bolumena agortu delako artatu ezin direnak, arrazoi horrengatik ukatuko dira, Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariaren ebazpenaren bidez.
14. oinarria.– Finantzaketa-eragiketen zenbatekoa eta ezaugarriak.
1.– Inbertsioak finantzatzeko, maileguak baimenduko dira, eta Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duten finantza-entitateek formalizatuko dituzte, agindu honen III. eranskinean argitaratzen den lankidetza-hitzarmenaren babesean. Maileguko, eskaeran aurreikusitako inbertsioaren % 80ko muga ezarri da.
2.– Finantzaketa-eragiketen zenbateko maximoa honako hau izango da, aukeratutako eta eskatutako laguntza-lerroaren arabera:
1) Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko a) letran xedatutakoen kasuan, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluko 9. apartatuan ezarritakoa, alegia, arrisku-finantzaketaren guztizko zenbatekoak ez duela 15 milioi euro gaindituko diruz lagundu daitekeen enpresa bakoitzeko.
2) Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko b) letran xedatutakoen kasuan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluan ezarritakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz; edota abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, nekazaritzako minimis laguntzei buruzkoa; edota Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, arrantza eta akuikultura minimis laguntzei buruzkoa; betiere, proiektu edo onuradun motaren arabera.
3.– Formalizatu beharreko maileguen interes-tasa, epeak eta gainerako baldintzak agindu honi erantsita doan lankidetza-hitzarmenean ezarritakoak izango dira. Finantzen Euskal Institutuaren, parte hartzen duten finantza-entitateen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren arteko lankidetza hitzarmena da.
4.– Berme-funtsak estaldura emango dio, maileguz mailegu, programan parte hartzen duen finantza-entitate laguntzaile bakoitzak –Finantzen Euskal Institutua barne dela– formalizatutako mailegu-zorroko kobraezin bakoitzaren % 80ari, finantza-entitate laguntzaile bakoitzak eta/edo Finantzen Euskal Institutuak formalizatutako zenbateko nominal osoaren % 20ko mugarekin.
5.– Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko entitate publikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren finantza-politikako eta kreditu publikoko tresnatzat jardutea du helburu. Finantzen Euskal Institutuak egingo ditu koordinazio- eta artekaritza-lanak, hala lankidetza-hitzarmenean nola kapitulu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko ardura duen entitatea baita.
6.– Programan parte hartzen duten finantza-entitateek inbertitzaile pribatu independente gisa parte hartzen dute.
15. oinarria.– Finantzatuko diren proiektu motak.
1.– Onargarriak izango dira kapital finkoa finantzatzeko premiak estaltzea xede duten finantzaketa-eragiketak, aktibo finkoak eskuratzea dakartenak (Kontabilitate Plan Orokorraren 2. taldekoak), helburu bera lortzera atxikiak.
2.– Eskatzaileak eskuragarri duen finantzaketaren hazkunde garbia ekarri beharko du finantzaketak, eta, beraz, ezin izango da erabili bizirik dauden mailegu edo kredituak amortizatzeko.
3.– Inbertsioak ezingo dira egon erabat amaituta edo guztiz gauzatuta eskaera egiten den datan.
16. oinarria.– Gastu hautagarriak.
1.– Gastu hautagarriak inbertsio-izaerakoak izan beharko dira, Kontabilitate Plan Orokorreko 2. taldekoak, eta, horrenbestez, era horretan kontabilizatuko dira enpresaren urteko kontuetan. Aplikagarriak dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritako diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko zehaztapen guztiak.
2.– Honako inbertsio mota hauek izan daitezke:
– Eraikinak eta obra zibila.
– Proiektu-ordainsariak eta obra-zuzendaritza.
– Makineria eta instalazioak.
– Ekipamendua, altzariak, erremintak.
3.– Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
– Zorren interesak, interes-hobarien motako dirulaguntzei lotuak izan ezik.
– Lurzoru eraikiak eta eraiki gabeak eskuratzea, diruz lagundu daitekeen gastu osoaren % 10 baino gehiago ordainduta. Bermeen kasuan, ehuneko hori mailegu lotuaren zenbatekoari aplikatuko zaio. Lurzoruaren balioa egiaztatu beharko du aditu independente kualifikatu edo entitate ofizial behar bezala baimendu batek.
– Balio erantsiaren gaineko zerga, BEZari buruzko Espainiako legeriaren arabera berresku-ragarria ez denean izan ezik.
– Garraio-elementuak ez dira gastu hautagarritzat hartuko, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.
17. oinarria.– Laguntzak esleitzeko prozedura.
Kapitulu honetan araututako laguntzak esleitzeko, ondoz ondoko konkurrentziaren prozedura erabiliko da; beraz, laguntzak esleitzeko, eskaerak aurkezteko unearen hurrenkerari erreparatuko zaio, eta, ezarritako funts guztiak (agindu honetako hamahirugarren ebatz-zatian artikuluan ezarrita daudenak) amaitzen diren arte esleituko zaizkie laguntzak agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei.
18. oinarria.– Finantzaketa-eragiketen gastuak.
1.– Kapitulu honetan deitzen diren laguntzak kudeatzeko organo eskudunak, aurkeztutako proiektuen arloaren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzak izango dira.
Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzak koordinatuko du kudeaketa, eta harremana izango du balorazio- eta jarraipen-batzordearekin eta Finantzen Euskal Institutuarekin.
2.– Aurkeztutako finantzaketa-eskaerak elkarrekin ebaluatuko ditu balorazio- eta jarraipen-batzordeak. Batzorde hori finantza-lankidetzako hitzarmenean ezarritakoarekin bat etorrita eratuko da (agindu honen eranskinean jaso da hitzarmen horren eredua). Formalizatu beharreko eragiketa guztiek balorazio- eta jarraipen-batzordearen baimena beharko dute.
3.– Balorazio- eta jarraipen-batzordeak eskaerak aztertu aurretik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzen zerbitzu teknikoek aztertuko dituzte aurkeztutako eskaerak, aurkeztutako proiektuen arloaren arabera. Zuzendaritzek eskaera bakoitzean egiaztatuko dute agindu honetan xedatutakoa betetzen dela eta proiektua teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dela, eta berariaz utziko dute jasota, dagokion txostenaren bidez; txosten hori aurkeztu den proiektua dagokion arloko Zuzendaritzaren titularrak izenpetuko du. Aipatu txosten horrek, kasuan kasu, finantzaketa izapidetzeko eta bermea esleitzeko aldeko proposamena, edo aurkakoa, izango du.
Proposamen hori Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren aurrean aurkeztuko da, hilabeteko gehieneko epean, espedientea kudeatzen duen zuzendaritzan espedientea osatuta dagoen unetik aurrera.
4.– Proposamena finantzaketa izapidetzearen eta bermea esleitzearen aldekoa bada, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak balorazio- eta jarraipen-batzordeari bidaliko dizkio, aipatutako proposamenarekin batera, eskaera eta espedienteetako dokumentuak, hark azter ditzan, mailegua baimentzeko edo ukatzeko.
Proposamena finantzaketa izapidetzearen eta bermea esleitzearen aurkakoa bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak aipatutako proposamena bidaliko dio Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzari, eskaerari ezezkoa emateko, agindu honen 6. ebatz-zatian xedatutakoaren arabera.
5.– Balorazio- eta jarraipen-batzordeko ordezkariek aho batez onartu beharko dute eragiketa. Eskaera bakoitzari atxikitako finantza-entitateek parte hartzeari uko egin ahalko diote. Hala, interesa duten beste finantza-entitate batzuek esku hartzeko bidea emango dute.
6.– Ez Finantzen Euskal Institutuak ez finantza-entitate laguntzaile batek ere ez badu interesik agertzen eragiketaren gainean, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak interesdunari jakinaraziko dio eskaera ezetsi egin dela.
7.– Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duten finantza-entitateek mailegua formalizatu aurretik, balorazio- eta jarraipen-batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari jakinaraziko dizkio eskatutako mailegua onartzearen alde emandako txostenak, izaera loteslea izango dutenak, organo horrek dagokion ebazpena eman dezan, agindu honetako seigarren ebatz-zatian ezarritako eran.
8.– Ebatz-zati horretan xedatu jarduketak kudeatzeko gehieneko epea bost hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten den egunetik aurrera.
19. oinarria.– Mailegu-eragiketa formalizatzea.
1.– Behin bermea emateko ebazpenaren onuradunari jakinarazitakoan, enpresa edo pertsona eskatzaileak dagokion mailegua formalizatuko du Finantzen Euskal Institutuarekin eta parte hartzen duten finantza-entitateekin, hiru hilabeteko gehieneko epean.
2.– Mailegu-poliza laguntza-emateko ebazpenean adierazten diren xederako eta titularraren izenean formalizatu beharko da.
3.– Formalizatu beharreko maileguaren zenbatekoak eta modalitateak ez dute inola ere gaindituko ebazpeneko zenbatekoa, ezta kopuru hori itzultzeko zehaztutako epemugak.
4.– Finantzen Euskal Institutuak, orobat, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraziko dizkio formalizatutako mailegu-eragiketak, lankidetza-hitzarmenean ezarritako maiztasun, eskakizun eta ereduekin.
5.– Baldin eta, Programako mailegu bat indarrean dagoen artean, mailegu-hartzaileak eskatzen badu nobazioak, birfinantzaketak eta/edo hasierako edo aurreko baldintzen beste ezein eratako berrikusketa egiteko eta Komiteak beharrezko irizten badio finantzatutako proiektuen bideragarritasuna ziurtatzeko edo Programari dagozkion eragiketen obligazioen arreta osoa emateko, 18. oinarriaren 3. apartatutik 7.era bitartekoetan arautzen den prozedura aplikatuko da (mutatis mutandis).
III. KAPITULUA
FINANTZA-KOSTUA MURRIZTEKO LAGUNTZAK
20. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Finantza-kostua murrizteko interes-tasen hobari gisa eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa 1.060.000 eurokoa izango da; 560.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 500.000,00 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.
2.– Kapitulu honetan xedatzen diren laguntzak ematera bideratutako zenbatekoa agortzen bada, gorabehera horri publizitatea ematearren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, zenbateko hori zein egunetan agortu den adieraziko da, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratze horretatik aurrera, agortu den laguntzarako aurkezten den eskaerarik ez da onartuko.
3.– Dagoeneko aurkeztuta dauden eta izapidetzen ari diren eskaerak, 1. apartatuan zehaztutako eman beharreko kreditua agortu delako artatu ezin direnak, arrazoi horrengatik ukatuko dira, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenaren bidez.
21. oinarria.– Mailegu-eragiketetan interesetarako emandako hobariaren zenbatekoa.
1.– Finantza-kostua murriztuz interes-tasetan emandako hobariaren zenbatekoa, gehienez % 2,00ra iritsi ahal izango da 10 urteko eperako eragiketetarako, eta % 1,75era 7 urteko eragiketetarako, agindu honekin batera doan lankidetza-hitzarmenaren esparruan formalizatutako mailegu-eragiketetan aplikatu ahal izateko.
Ateratzen den interes-tasa nominala pertsona onuradunarentzat inoiz ere ez da negatiboa izango, emandako dirulaguntza aplikatuta.
2.– Laguntza behingoan ordainduko da. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eguneratze-tasatzat erabiliko da erreferentziako eta eguneratzeko tasak finkatzeko metodoa berrikusteari buruzko Europako Batzordearen jakinarazpenean (2008/C14/029) zehaztutako eguneratze-tasa. Ondorio horietarako, une horretan indarrean den erreferentzia-tasa (Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratutako azkena) izango da, oinarrizko interes-puntuak murrizteari aplikatuta.
3.– Interes-hobarietarako gehieneko laguntza ezingo da izan 100.000 euro baino handiagoa proiektuko.
22. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.
1.– Agindu honetan deitzen diren laguntzak kudeatzeko organo eskudunak, aurkeztutako proiektuen arloaren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzak izango dira. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak koordinatuko du kudeaketa.
2.– Aurkeztutako eskaerak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ebaluatuko dituzte. Eskaera bakoitzean egiaztatuko dute ea eskakizunak betetzen diren, horren berri berariaz jasota, dagokion txostenaren bidez. Txosten hori kasuan kasuko zuzendaritzaren titularrak izenpetu beharko du. Aipatutako txostenak, behar denean, interes-hobarien laguntza ematearen aldeko edo aurkako proposamena adieraziko du.
3.– Proposamen hori Elikagai Politika eta Industrietako Zuzendaritzan aurkeztuko da, hilabeteko gehieneko epean, espedientea osatuta dagoenetik aurrera.
4.– Interes-tasen hobarien bidez laguntza emateko proposamena aldekoa edo kontrakoa izan, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du, agindu honen seigarren ebatz-zatian zehaztutako eran.
23. oinarria.– Justifikazioa eta ordainketa.
1.– Finantza-kostua murrizteko interes-tasetan hobariak eskaintzearen bidez emandako laguntzak ordainduko dira, baldin eta agindu honen II. kapituluan xedatutako mailegu-poliza formalizatu bada, hemeretzigarren ebatz-zatian xedatzen den eran.
2.– Finantza-kostua murrizteko tasa-hobarien laguntza ordainduko zaie laguntzari loturiko finantzaketa emango duten entitate mailegatzaileei. Horiek mailegu-eragiketa subsidiatuen kapital bizia murriztuko dute, laguntzaren zenbateko bera kenduta.
3.– Dirulaguntza ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura orori.
II. ERANSKINA
ESKAERAREN GUTXIENEKO EDUKIA
Eskatzailearen datuak.
• Identifikazio-agiria zer motatakoa den.
• Zenbakia.
• Izena (pertsona fisikoak soilik).
• Lehen abizena (pertsona fisikoak soilik).
• Bigarren abizena (pertsona fisikoak soilik).
• Sexua (pertsona fisikoak soilik).
• Entitatearen izena (pertsona juridikoak soilik).
• Telefono finkoa.
• Telefono mugikorra.
• Helbide elektronikoa.
• Lurralde historikoa.
• Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.
• Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.
• Abisuak jasotzeko mugikorra.
• Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.
Inbertsioari buruzko datuak.
• Titulua.
• Aurtengo urtea.
• Inbertsioaren zenbatekoa.
• Inbertsioaren kontzeptua.
• Aurtengo urtea +1.
• Inbertsioaren zenbatekoa.
• Inbertsioaren kontzeptua.
Inbertsioaren finantzaketa.
Eremu horien baturaren guztizkoa aurreko apartatuko guztizkoaren berdina izan beharko da (inbertsioaren zenbatekoa).
• Berezko funtsak.
• Sendotu mailegua.
• Beste banku-mailegu batzuk.
• Beste finantzaketa batzuk.
• Guztira.
Bermeen finantza-laguntza motak.
• 1. lerroa.– 651/2014 EB Erregelamenduan oinarritutako berme gisako laguntzak, kotizatu gabeko ETEen kategoria duten enpresa pribatuentzat, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreentzat, baldin eta inbertsioa egiteko unean gutxienez baldintza hauetako bat betetzen badute: * Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana. * Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik ezein merkatutan zazpi urte baino gutxiago igaro izana eragiketak egiten. * Arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.
• 2. lerroa.– Berme gisako laguntzak, minimiseko EBko erregelamenduetan oinarrituak, 1. lerrorako ezarritako baldintzetako bat ere betetzen ez duten nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako enpresa pribatuei zuzenduak.
Interes-tasen hobari gisako finantza-laguntza motak.
• 3. lerroa.– Interes-tasen hobari gisako laguntzak, minimiseko EBko erregelamenduetan oinarrituak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako enpresa pribatuei zuzenduak.
• Bat ere ez.
Enpresaren kategoria.
• ETE mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra).
• ETE txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra).
• ETE ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 50 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo 43 milioi eurotik beherako urteko balantze orokorra).
• Ez da ETE
Aurtengo urtea -1.
* Enplegatu kopurua.
* Negozio bolumena.
* Balantze orokorra.
Aurtengo urtea -1.
* Enplegatu kopurua.
* Negozio bolumena.
* Balantze orokorra.
Kapital sozialaren egitura.
(Ikus .PDF)
Guztizko zenbatekoa.
Guztizkoa ehunekoa barne.
Egun egiten dituen jarduerak.
Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.
(Ikus .PDF)
Ekoitzitako produktuak/zerbitzuak.
(Ikus .PDF)
Inbertsioa egiten den establezimenduaren kokapena.
• Posta-kodea.
• Lurralde historikoa.
• Udalerria.
• Udalerria.
• Helbidea.
• Zk.
• Nekazaritza Ustiategiaren erregistro-zk.
• Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industriaren (NEIE) erregistro-zk.
• Industria Establezimenduen (IEE) erregistro-zk.
Adierazi eskatutako eta/edo eskuratutako laguntzak.
(Ikus .PDF)
Honako hauek ziurtatzeko erantzukizunpeko adierazpena:
– Eskatu du/Ez du eskatu eta eskuratu du/Ez du eskuratu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik beste administrazio publiko edo, entitate publiko edo pribaturen batean.
– Eskatu du/Ez du eskatu eta eskuratu du/Ez du eskuratu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik beste administrazio publiko edo, entitate publiko edo pribaturen batean, de minimis araubidearen pean.
Erantzuna baiezkoa bada, taula hau bete beharko da:
(Ikus .PDF)
– Ez du eskatu konkurtso-deklaraziorik; ez dago ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu itun batek; ez dago esku-hartze judizialaren eraginpean, edo ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
– Zerga-egoitza ez du erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
– Enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
– Sartuta dago/Ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion ezein itzulketa- edo zigor-prozeduratan.
– Egunean ditu/Ez ditu egunean EAEko Administrazioak eta haren mendeko entitateek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzulketa- edo zigor-prozeduretako kantitate zehatzak ordaintzeko betebeharrak. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zorra osoa estaliko duen bermea eratu bada, interesa eta gastuak barne hartuta.
– Ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin.
– Ez du galdu laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez daukate Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
– Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
– Elkarteen kasuan, ez dago sartuta elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Administrazio-prozedura ez da eten ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
– ETE da, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko EBko Erregelamenduaren (651/2004) I. eranskinaren arabera.
– Egiazkoak eta osoak dira eskaera honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan dokumentu guztiak ere; hala, dagokidan erantzukizuna neure gain hartzen dut (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen diren dokumentuak edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
Eskaera aurkezteak berarekin dakar Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari baimen inplizitua ematea, automatikoki egiazta ditzan nortasun-agiria, IFK, zerga-betebeharrak egunean izatea eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; apartatu bat egongo da, baimen hori berariaz ukatzeko aukera emango duena, eta, hala eginez gero, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.
Markatu, baldin eta baimenik ematen ez bazaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aurreko paragrafoan aipatutako eremuak automatikoki egiazta ditzan.
Horregatik, eta eskaeran adierazitakoaren arabera, aukera dago interesdunek baimenik ez emateko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari informazioa jasotzeko eta, orduan, konpromisoa hartuko dute zuzendaritza horrek eskatzen diren dokumentu guztiak aurkezteko.
Administrazio Prozeduraren Legearen 28.2 artikuluaren arabera, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste ezein administraziok egindakoak. Administrazioak agiri horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, non eta interesdunak ez dion aurka egiten.
Horretarako, interesdunak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein prozeduratan aurkeztu zituen dokumentuak; zein datatan egin zen, eta erantzukizunez deklaratu beharko du ez dela aldaketarik egon dokumentu horietan.
III. ERANSKINA
ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO MEMORIAREN EREDUA
1.– Pertsona fisiko edo juridiko eskatzailearen jarduera.
2.– Sustatzaileen identifikazioa.
3.– Enpresaren egitura.
4.– Proiektuaren kokalekua.
5.– Laguntzaren xedeko inbertsioa bideratuko den jarduketaren eta egingo diren inbertsioen deskribapen zehatza (obra zibila, makinak, etab).
6.– Proiektuaren hiru urterako bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlana.
7.– Mailegua eskatzen den inbertsio motaren arabera, fabrikatutako produktuen eta erabilitako lehengaien, zerbitzuen eta enplegu-sorkuntzaren deskribapen xehakatua.
8.– Inbertsioak egikaritzeko epea.
9.– Inbertsio-proiektuaren aurrekontu xehatua.
10.– Azken bi urteetako salmentak eta emaitzak eta hiru urtetarako aurreikuspenak.
11.– Inbertsioen finantzaketa-plana.
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
FINANTZA-LANKIDETZAKO HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUAREN ETA ZENBAIT FINANTZA-ENTITATEREN ARTEKOA, NEKAZARITZA, BASOGINTZA, ARRANTZA, ELIKAGAI ETA LANDA-GARAPENEKO SEKTOREETAN INBERTITZEKO FINANTZAKETA-LERRO BAT BIDERATZEKOA (SENDOTU PROGRAMA 2023-2024)
BILDU DIRA:
Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta, haren izenean, Maria Aranzazu Tapia Otaegui Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Pedro María Azpiazu Uriarte Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.
Beste alde batetik, Finantzen Euskal Institutua, eta haren izenean, Francisco Javier Arnaez Arrecigor zuzendari nagusia.
Beste alde batetik, 1. finantza-entitatea SA, eta haren izenean, zuzendari nagusia.
2. finantza-entitatea SA, eta haren izenean, zuzendari nagusia.
xxxxx kreditu sozietate kooperatiboa, eta, haren izenean, zuzendari nagusia.
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa.– Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan inbertsio-proiektuak finantzatzea sustatzeko, beharrezkotzat jo da sektore horietako inbertsioak finantzatzeko programa bat martxan jartzea (Sendotu Programa 2023-2024). Horretarako, hitzarmen honen c, maileguak esleitzeko eskema bat egituratzen da, honako xedapen hauen bidez gauzatzen dena: Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) hirugarren kapituluko hirugarren atala, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz; eta Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari dagokiona; horretan, zehazten da erregimen horren mende dauden laguntzak Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita geratzen direla eta barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direla; Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 Erregelamendua (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako minimis laguntzei aplikatzeari dagokiona; eta Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamendua (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari dagokiona, laguntza motaren arabera.
Bigarrena.– Lankidetza-hitzarmen honen ondorioetarako, zentzu honetan ulertu behar dira jarraian datozen definizioak:
1.– Nekazaritza: Kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.
2.– Dirulaguntzaren baliokide gordina (DBG): laguntza-neurriaren azken onuradunak ateratzen duen abantailaren edo onuraren bolumena. Kalkulatutako dirulaguntzaren baliokide gordinaren zenbatekoa aintzat hartuko da laguntzaren intentsitatea kalkulatzeko, eta, hala dagokionean, dagozkion minimis laguntzen gehienekoa aplikatzeko. Dirulaguntzaren baliokide gordina kalkulatzeko formula 964/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean dago jasota.
3.– Enpresa: Jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen entitate oro, haren izaera juridikoa eta finantzaketa modua ezein direla ere. Bereziki, enpresatzat hartzen dira banakako edo familiako eskulangintzan edo beste jarduera batzuetan aritzen direnak, pertsonen sozietateak eta erregulartasunez jarduera ekonomiko batean aritzen diren elkarteak.
4.– Nekazaritza-sektoreko enpresak: Nekazaritzan diharduten enpresak, hau da, Tratatuaren I. eranskinean aipatutako nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako produktuak lortzeko egin behar diren lanetan dihardutenak –arrantzakoak, akuikulturakoak eta basogintzakoak izan ezik–, haien eraldaketa, ontziratzea eta merkaturatzea barne hartuta, baldin eta azken horiek ustiategi baten barnean egiten badira.
5.– Arrantza-sektoreko enpresak: Arrantzako edo akuikulturako produktuak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinekoak) ekoizten, eraldatzen edo merkaturatzen diharduten enpresak.
6.– Elikagai-sektoreko enpresak: Nekazaritzatik, abeltzaintzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoizten, eraldatzen, ontziratzen eta merkaturatzen diharduten enpresak, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 2ko 17/2008 Legean xedatutakoaren arabera.
7.– Landa-garapenaren sektoreko enpresak: G1, G2 edo G3 landatartasun-maila duen landa-eremuren batean diharduen enpresa. (G4, G5 edo G6 maila dutenak ere sar daitezke).
8.– Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1. artikuluko 18. paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituen enpresa.
9.– Enpresa autonomoa: ezin dena kalifikatu ez 10. puntuan ezarritako definizioaren arabera enpresa elkartu gisa ez 11. puntuan ezarritako definizioaren arabera enpresa lotu gisa.
10.– Enpresa elkartuak: 13. puntuan ezarritako definizioaren arabera enpresa lotutzat kalifikatu ezin den enpresa oro, baldin eta enpresa horien artean honako zerrenda hau badago: enpresa batek (enpresa parte-hartzaileak) beste enpresa baten (enpresa parte-hartzaileak) kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiago dauka, bere kabuz edo lotutako enpresa batekin edo gehiagorekin batera, 3. paragrafoaren arabera.
Enpresa batek, hala ere, autonomo kalifikazioa jaso ahal izango du, enpresa elkarturik gabe, nahiz eta % 25eko gehieneko mugara iritsi edo gainditu, hurrengo inbertitzaileen kategoriak daudenean, baldin eta horien artean, banaka edo batera, eta dena delako enpresaren artean 13. puntuan deskribatutako loturarik ez badago.
11.– Enpresa lotuak: enpresa horien artean hauetako harreman bat dago:
a) Enpresa batek beste enpresa baten akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.
b) Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du.
c) Enpresa batek beste baten gainean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.
d) Enpresa batek, beste baten akzioduna edo bazkide izanik, bakarrik kontrolatzen ditu haren akziodunen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.
Ulertuko da ez dagoela eragin nagusirik enpresa elkartuen definizioaren bigarren lerrokadan zerrendatutako inbertitzaileek ez dutenean enpresa horren kudeaketan zuzeneko edo zeharkako inplikaziorik, hargatik eragotzi gabe akziodun gisa dagozkien eskubideak.
Lotutako enpresatzat hartuko dira, halaber, beste enpresa baten edo batzuen bidez edo 2. paragrafoan aipatutako inbertitzaileekin lehen paragrafoan jasotako harremanetako bat duten enpresak.
Era berean, enpresa lotutzat hartuko dira harreman horietako bat pertsona fisiko baten edo pertsona fisikoen talde baten bidez duten enpresak, baldin eta enpresa horiek beren jarduera edo jardueraren zati bat erreferentziako merkatu berean edo elkarren ondoko merkatuetan egiten badute.
«Ondoko merkatua» izango da dena delako merkatuaren aurretik edo ostetik ondoz ondo dagoen produktu edo zerbitzu baten merkatua.
12.– Bermea: idatzizko konpromiso oro, hirugarren baten mailegu-eragiketa guztien edo zati baten erantzukizuna norberaren gain hartzen duena, berriki eginiko zor-tresnen, errentamenduaren edo kuasikapital-tresnen eran.
13.– Laguntzaren intentsitatea: Laguntzaren zenbateko gordina, proiektuan diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru guztiak zergetakoak edota bestelakoak diren kenkarien aurretikotzat hartuko dira.
14.– Inbertitzaile pribatu independentea: bere inbertsioaren xede den eta diruz lagun daitekeen enpresaren akziodun ez den inbertitzaile pribatu oro. Bereziki, probidentziazko inbertitzaileak (business angels) eta finantza-entitateak, ezein dela ere haien titulartasuna, bere inbertsioei dagokienez arrisku osoa bere gain hartzen duen neurrian. Enpresa berri bat sortzen denetik aurrera, inbertitzaile pribatuak, fundatzaileak barne, enpresa horretatik independentetzat jotzen dira.
15.– Arrisku-finantzaketako inbertsioa: Diruz lagun daitezkeen enpresentzako maileguak, finantza-errentamenduak, bermeak eta modalitate horien konbinazioak barne, inbertsio berriak egiteko helburua dutenak.
16.– Lehenengo merkataritza-salmenta: enpresa batek produktu- edo zerbitzu-merkatu batean egindako lehen salmenta, merkatua zundatzeko egindako salmenta mugatuak izan ezik.
17.– Enpresa txiki eta ertainak (ETEak): Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako irizpideak betetzen dituzten enpresak.
18.– Kotizatu gabeko ETE: balore-burtsa batean ofizialki kotizatzeko onartu ez den ETE oro, negoziazio-plataforma alternatiboak izan ezik.
19.– Hasierako inbertsioa: a) establezimendu berri bat sortzeari, lehendik dagoen establezimendu baten ahalmena handitzeari, establezimendu batean lehenago ekoizten ez ziren produktuetara establezimendu horren ekoizpena dibertsifikatzeari edo lehendik zegoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu globala eraldatzeari lotutako aktibo material eta immaterialetako inbertsioa; edo b) itxi den edo bestek erosi izan ez balute itxita legokeen eta saltzaileari lotuta ez dagoen inbertitzaile batek erosi duen establezimendu batenak diren aktiboak erostea; enpresa baten akzioak eroste hutsa ez da hasierako inbertsiotzat hartuko.
20.– Mailegua: mailegu-emaileak mailegu-hartzailearen esku, hitzartutako epe baterako, hitzartutako diru kopuru bat jartzen duen hitzarmen oro. Akordio horrek mailegu-hartzailea kopuru hori hitzartutako aldian itzultzera behartzen du. Maileguaren edo beste finantzatze-tresna baten forma har dezake, baita finantza-errentamendu batena ere, mailegu-emaileari gutxieneko etekineko osagai nagusi bat eskaintzen diona. Lehendik dauden maileguak birfinantzatzea ez da diruz lagun daitekeen mailegua izango.
21.– Itzulketa: Laguntza jasotzeko eskubidea galtzea, eta, hala egokituz gero, jasotako laguntza itzultzea, pertsona edo entitate onuradunak bere betebeharrak bete ez izanaren ondorioz.
22.– Berme-tasa: dagokion estatu-laguntzaren neurriari jarraituz diruz lagun daitekeen eragiketa bakoitzaren inbertitzaile publiko batek duen galeren estalduraren ehunekoa.
23.– Enpresa bakarra: halakotzat hartuko dira beren artean gutxienez lotura hauetako bat duten enpresak:
a) Enpresa batek beste enpresa baten akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.
b) Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du.
c) Enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.
d) Enpresa bat bestearen akzioduna edo bazkidea da, eta berak bakarrik kontrolatzen ditu haren akziodunen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.
Enpresa bakartzat hartuko dira, halaber, beste enpresa baten edo beste enpresa batzuen bidez paragrafo honen a), b), c) eta d) letretan ezarritako harremanetariko ezein duten enpresak.
Hirugarrena.– Horregatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez), Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate laguntzaileen arteko finantza-loturak egoki egituratzearren, esku-hartzaileek finantza-izaerako lankidetza-hitzarmena formalizatzea erabaki dute. Hona hemen
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honek definitzen ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, Ekonomia eta Ogasun Sailaren (biak ere EAEko administrazio orokorrekoak), finantza-entitate sinatzaileen eta Finantzen Euskal Institutuaren arteko lankidetza-baldintzak, 2023ko eta 2024ko ekitaldietarako, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako inbertsio-proiektuei laguntzeko programa bat (Sendotu Programa 2023-2024) garatzeko. Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapenaren sektoreetako kide diren inbertsio-finantzaketaren eskatzaileei maileguak ematean datza programa horrek.
Bigarrena.– Parte-hartzaileak.
1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzaren bidez, hitzarmen honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitutako eginkizunak izango ditu, hargatik eragotzi gabe bermeak emateari dagokionez Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskumenak.
2.– Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko entitate publikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren finantza-politikako eta kreditu publikoko tresnatzat jardutea du helburu. Finantzen Euskal Institutuak egingo ditu koordinazio- eta artekaritza-lanak, Sendotu Programa 2023-2024 aplikatu eta garatzeko ardura duen entitatea baita, maileguak izapidetzeari eta bermeak emateari dagokionez, hitzarmen honetan ezarritako baldintzetan. Finantzen Euskal Institutuak pari-passu baldintzetan kreditu-arriskua partekatuko du parte hartzen duten finantza-entitateekin.
3.– Hitzarmen honetan parte hartzen duten finantza-entitateek indarreko araudiak ematen dien gaitasuna dela bide eta inbertitzaile pribatu independente gisa jarduten dute.
Hirugarrena.– Sinatzaileen betebeharrak.
A) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak konpromisoa hartzen du, kobraezinak estaltzeko berme-funtsa eratzeko beharrezko ekarpenak egiteko, hamabigarren klausulan ezarritakoari jarraituz.
Konpromisoa hartzen du, orobat, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu Programa 2023-2024) laguntza-programa bat ezartzeko eta dagokion deialdia egiteko.
B) Finantzen Euskal Institutuaren konpromisoak.
Finantzen Euskal Institutuak konpromisoa hartzen du, hitzarmen honen indarraldian, honekin batera doan eranskineko «Maileguen ezaugarriak» apartatuan markatutako baldintzetan onuradunei maileguak emateko, baita Hamargarren Klausulan ezarritakoari jarraituz kobraezinak estaltzeko ere.
Baimena edukiz gero, finantzaketa Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duen finantza-entitate laguntzaile batek edo gehiagok gauzatuko dute, arrisku eta zenbateko berdinetan.
Eragiketa bakoitza formalizatzeko, Finantzen Euskal Institutuak bere balantzeko edo finantzaketa-iturri arruntetako funtsak erabiliko ditu.
C) Finantza-entitateen konpromisoak.
Akordio hau izenpetzen duten finantza-etitateek konpromisoa hartzen dute, hala onartuz gero, hitzarmen honen indarraldian, honekin batera doan eranskineko «Maileguen ezaugarriak» apartatuan markatutako baldintzetan entitate onuradunei maileguak emateko, baita hamargarren klausulan ezarritakoari jarraituz kobraezinak estaltzeko ere.
Baimena edukiz gero, finantzaketa Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duen finantza-entitate laguntzaile batek edo gehiagok gauzatuko dute, arrisku eta zenbateko berdinetan.
Laugarrena.– Hartzaileak.
Hitzarmen honetan aurreikusten den finantzaketaren hartzaileak izan daitezke,
1.– Arrisku-finantzaketako laguntzei dagokienez, bermeak mailegatzearen bidez, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren hirugarren kapituluko hirugarren atalaren esparruan kokatuak (erregelamendu horrek laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen ditu Tratatuko 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).
Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak zein juridikoak, kotizatu gabeko ETEen kategoria dutenak, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta inbertsioaren unean honako baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:
– Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana.
– Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik ezein merkatutan zazpi urte baino gutxiago igaro izana eragiketak egiten.
– Arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.
Arrisku-finantzaketako laguntzek jarraitutasun-inbertsioak ere finantzatu ahal izango dituzte diruz lagundu daitezkeen enpresetan, baita 5. apartatuko b) letran aipatutako zazpi urteko aldia igaro eta gero ere, baldin eta, betiere, baldintza hauek guztiak betetzen badira:
a) Ez gainditzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 19ko Aginduaren 14. oinarrian aipatutako arrisku-finantzaketaren guztizko zenbatekoa. Agindu horren bidez ezartzen dira finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu Programa 2023-2024).
b) Jatorrizko negozio-planean, jarraipeneko inbertsioak egiteko aukera jasota egotea.
c) Europako Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskineko 3. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoari jarraituz, jarraipeneko inbertsioen onuradun den enpresa lotuta geratu ez izana neurriaren esparruan arrisku-finantzaketa ematen duen finantza-artekaria edo inbertitzaile pribatu independentea ez den beste enpresa bati, non eta entitate berriak ez dituen betetzen ETEaren definizioko baldintza guztiak.
2.– Arrisku-finantzaketako laguntzei dagokienez, bermeak mailegatzearen bidez, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren esparruan kokatuak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan diharduten pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak.
Bosgarrena.– Finantzatuko diren proiektu motak.
1.– Onargarriak izango dira kapital finkoa finantzatzeko premiak estaltzea xede duten finantzaketa-eragiketak, aktibo finkoak eskuratzea dakartenak (Kontabilitate Plan Orokorraren 2. taldekoak), helburu bera lortzera atxikiak.
2.– Eskatzaileak eskuragai duen finantzaketaren hazkunde garbia ekarri beharko du finantzaketak, eta, beraz, ezin izango da erabili bizirik dauden mailegu edo kredituak amortizatzeko.
3.– Inbertsioak ezingo dira egon erabat amaituta edo guztiz gauzatuta eskaera egiten den datan.
Seigarrena.– Gastu hautagarriak.
1.– Gastu hautagarriak inbertsio-izaerakoak izan beharko dira, Kontabilitate Plan Orokorreko 2. taldekoak, eta, horrenbestez, era horretan kontabilizatuko dira enpresaren urteko kontuetan. Aplikagarriak dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritako diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko zehaztapen guztiak.
2.– Hauek izan daitezke inbertsio motak:
• Eraikinak, obra zibila eta proiektu-ordainsariak eta obra-zuzendaritza.
• Makineria eta instalazioak.
• Ekipamendua, altzariak eta erremintak.
3.– Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
• Zorren interesak, interes-hobarien motako dirulaguntzei lotuak izan ezik.
• Lurzoru eraikiak eta eraiki gabeak eskuratzea diruz lagundu daitekeen gastu osoaren % 10 baino gehiagoren truke. Bermeen kasuan, ehuneko hori mailegu lotuaren zenbatekoari aplikatuko zaio. Lurzoruaren balioa egiaztatu beharko du aditu independente kualifikatu edo entitate ofizial behar bezala baimendu batek.
• Balio erantsiaren gaineko zerga, BEZari buruzko Espainiako legeriaren arabera berreskuragarria ez denean izan ezik.
• Garraio-elementuak ez dira gastu hautagarritzat hartuko, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.
Zazpigarrena.– Eskakizunak.
Hitzarmen honen xedeetarako, Sendotu Programa 2023-2024ren finantzaketa hartuko duten pertsonek Klausula honetan ezarritako eskakizunak bete behar dituzte, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen direnak; honako hauek dira:
1.– Inbertsio osoaren gutxienez % 20 finantzaketa pribatuaren bidez estali beharko da, agindu honen eranskinean argitaratzen den lankidetza-hitzarmenari loturiko finantzaketak kanpo. Suteak, hondamendi naturalak eta katastrofeak badira inbertsioaren kausa, ez da eskakizun hau aplikatuko.
2.– Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. apartatuko b) letran xedatzen den laguntza-lerroan, arau hauetan ezarritako eskakizunak betetzea: Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua, eta Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua.
3.– Inbertsioa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
4.– Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
5.– Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez izatea krisian den enpresatzat hartua, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
6.– Eskatzaileek jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo entitate publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere, orobat, hala dagokionean, azken bi urteetan zer minimis laguntza jaso dituzten.
7.– Eskatzaileek jakinaraztea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako ezein itzulketa- edo zigor-prozeduratan.
8.– Itzulketa-prozedura ororen ordainketa-betebeharrak beteta izatea.
9.– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin.
10.– Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, ezein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
11.– Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetako bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
12.– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, ez ebatzita izatea Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmorik.
13.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
14.– Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
15.– Elkarteen kasuan, ez nahasita egotea horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Administrazio-prozedura ez da eten ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
16.– Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Zortzigarrena.– Gehieneko muga.
1.– Lankidetza-hitzarmen honen babesean Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate laguntzaileen artean formalizatutako maileguen zenbateko osoa ez da izango hamazazpi milioi bostehun eta berrogeita hamar mila (17.550.000,00) euro baino handiagoa.
Bederatzigarrena.– Eskaerak aurkezteko eta izapidetzeko epea eta modua.
1.– Eskaerak aurkezteko epea eta modua, baita aurkeztu beharreko dokumentuak ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ematen duen deialdiko aginduan ezarriko dira.
2.– Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean finantzaketa-eskaerak aurkeztu ondoren eta, deialdiari dagokion aginduan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldeko azterketa lortzen duten eskaeretarako, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantzaketa-eragiketan parte hartzeko interesa duten finantza-entitateen eskura jarriko dira entitate horien arabera beharrezko diren dokumentu teknikoak, finantzaketa-proiektuaren bana-banako azterketa egitearren.
3.– Tartean diren entitateetako bakoitzak aurkeztu diren eskaerak aztertu eta gero, hamargarren klausulan zehaztutako balorazio- eta jarraipen-batzordea batzartuko da, eskaera bakoitza onartzeko edo ukatzeko.
Hamargarrena.– Balorazio- eta jarraipen-batzordea.
1.– Aurkeztutako eskaerak elkarrekin ebaluatuko ditu balorazio- eta jarraipen-batzordeak. Batzorde hori eragiketa bakoitzean esku hartzen duten alderdietako bakoitzak eratuko du. Beraz, kide hauek izango ditu:
– Finantzen Euskal Institutuaren ordezkari bat.
– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkari bat, titularraren aginduz izendatua, idazkari gisa jarduteko.
– Finantzaketa-proiektuan parte hartzen duen finantza-entitate laguntzaile bakoitzaren ordezkari bat.
Balorazio- eta jarraipen-batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu, bere kideen artean informazioa albait modu eraginkorrenean bideratzeko.
Hamaikagarrena.– Mailegu-eragiketak onartzea.
1.– Behin eskaeran dokumentu guztiak biltzen direnean eta proiektuari dagokion arloko zuzendaritzaren titularrak izenpetu duen txosten teknikoa aldekoa bada, balorazio- eta jarraipen-batzordeen bileren aurretik, honako dokumentu hauek bidaliko dizkie kide guztiei Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendaritzak:
a) Eskaera eta espedienteko dokumentuak.
b) Aldeko txosten teknikoa; aurkeztutako proiektuen arloaren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako zerbitzu teknikoek egingo dute, eta titularrak sinatu; titularrak, era berean, deialdiaren aginduan xedatutakoa betetzen dela egiaztatu behar du, baita proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa ere.
2.– Balorazio- eta jarraipen-batzorde bakoitzeko ordezkariek aho batez onartu beharko dute eragiketa.
3.– Eskaera bati atxikitako finantza-entitate batek eskatu den eragiketan parte hartzeari uko egin ahalko dio. Hala, interesa duten beste finantza-entitate batek esku hartzeko bidea emango du. Finantza-entitate laguntzaile batek ere ez badu eragiketari buruzko interesik erakusten, balorazio- eta jarraipen-batzordeak eskaera ukatu duela jakinaraziko dio interesdunari Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendariak ebazpen baten bidez.
4.– Behin finantzaketa-eragiketa onartutakoan, balorazio- eta jarraipen-batzordeak Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendariari jakinaraziko dio finantzaketa-eragiketa onartzearen alde emandako txostena, eta Finantzen Euskal Institutuaren eta dagokion finantza-entitate laguntzailearen artean mailegu-eragiketa bana formalizatuko da (zenbateko nominal berekoak), aipatu balorazio- eta jarraipen-batzordeak onartutako baldintzetan. Edonola ere, hori formalizatu baino lehen, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak laguntzak onartzeko ebazpena emango du, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak xedatutako laguntza-aginduan ezarritako eran jakinaraziko du. Halaber, Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendariak lehen aipatutako ebazpena jakinaraziko die finantza-entitateei eta Finantzen Euskal Institutuari.
5.– Sei hilean behin, Finantzen Euskal Institutuak jarraipen-txosten bat egingo du. Txostenaren edukia hau izango da:
A) Eragiketa hauen balantzea, erregistro-datarekin:
1) Maileguen onuradunei ordainketak.
2) Onuradunen diru-itzulketen kobrantzak.
3) Aurreko eragiketetako bakoitzaren osteko saldoa.
B) Onuradun bakoitzeko, erregistro bat eramango da, ordainketa-datekin, itzulketekin, atzerapenekin eta gorabeherekin (batez ere, mailegu-hartzaileek muga-egunaren ondoren amortizatu gabeko zenbatekoei buruzkoak).
6.– Eragiketa bakoitza onartzeaz gainera, balorazio- eta jarraipen-batzordeak onartutako eragiketen jarraipen-lanak egingo ditu. Horretarako, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitate laguntzaileek informazioa emango dute maileguen kudeaketari buruz egoki iritzitako xehetasun guztiei buruz, datu nabarmenenak bidalita.
Hamabigarrena.– Arriskuaren estaldura. Berme-funtsa.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, finantzaketa-lerroa bultzatu duen organismoa denez, finantzaketa-lerroaren arriskua estaltzen parte hartuko du, kobraezinak estaltzeko berme-funts bat eratuz, hirugarren klausulan adierazita dagoen moduan.
Bermearen zenbatekoa bi milioi zortziehun eta zortzi mila (2.808.000) euro izango da. Finantza-lerroko gehieneko zenbatekoa, aldiz, hamazazpi milioi bostehun eta berrogeita hamar mila (17.550.000) euro.
Bermean sartuta egongo dira kapitala, interesak eta mailegu kobraezin bakoitzetik eratorritako gastuak.
Orobat, finantza-bermeez hornitutako mailegu-eragiketarako laguntza beste dirulaguntza batzuekin bateragarri egitearren, eragiketa bakoitzaren dirulaguntzako baliokide gordina (DBG) kalkulatuko du Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendaritzak.
2.– Behin lankidetza-hitzarmen hau sinatuta, goian aipatutako zenbatekoa ordainduko dio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Finantzen Euskal Institutuari, berme-funtsa eratzearren.
3.– Finantzen Euskal Institutuak kudeatuko du berme-funtsa, eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:
a) Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate laguntzaile sinatzaile bakoitzaren mailegu-zorroari banakatuta aplikatuko zaio funtsa. Finantza-entitate baten zorroko zenbateko erabiligabeak ezingo zaizkio aplikatu xede bererako zenbateko osoa dagoeneko agortu edo aplikatu dioten beste bati.
b) Finantzen Euskal Institutuak euroguneko likidezia bermatua duten finantza-entitateen edo jaulkitzaileen diru-gordailuetan edo zor publikoan izango du kobraezinak estaltzera aplikatu ez den berme-funtseko saldoa.
c) Kobraezinak metatzearen ondorioz berme-funtsak onartutako galeren gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, bai Finantzen Euskal Institutuarentzat edo bai parte hartzen duen finantza-entitate laguntzaile batentzat, horietako bakoitza izango da hitzarmen honi lotutako bere mailegu-zorrotik eratorritako kobraezin erantsien zenbatekoari aurre egin beharko diona.
d) Gehienez sei hilean behin, Finantzen Euskal Institutuak, finantza-entitate laguntzaileen informazioa jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari haien zorroei lotuta dauden eta ez ordaintzeengatik edo hornidurak eratzeagatik gorabeherak dituzten maileguei buruzko informazioa bidaliko dio.
4.– Finantzaketa-eragiketa bat kobraezintzat jotzeko, honako baldintza hauetako bat bete beharko da gutxienez:
a) % 100ean erabat hornituta egotea.
b) Haien saldoa kobraezintzat kontabilizatuta egotea agindu-kontuetan, eta arriskua baja emanda egotea, osorik edo partez.
c) Errekuperatzeko egindako esfortzuak egiaztatzea eta justifikatzea.
Ildo horretan, eta aurreko baldintzak egiaztatzen badira, ulertuko da mailegu-hartzaileak hartzekodunen konkurtsoa deklaratzen badu edo konkurtsoa zuzenean likidazio-fasean sartzen bada, huts egindakotzat deklaratuko direla entitate horien finantzaketa-eragiketak.
Eragiketa bat kobraezintzat jo ondoren, Finantzen Euskal Institutuak, saldo erabilgarririk badago, berme-funtsaren zati bat haren kontabilitate-estaldurarako erabili ahal izango du, eta, era berean, eragiketa kobraezin horrek eragindako finantza-entitate laguntzaileari dagokion zenbatekoa transferitu ahal izango dio, agiri bidez behar den bezala justifikatu ondoren. Zenbateko hori berme-funtsaren kargura aplikatzeko, argi dagoenez, kontuan hartuko da klausula honen 1. apartatuan finkatutako estaldura noraino heltzen den.
5.– Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitate laguntzaileek, betiere, zor zaizkion kopuruak kobratzeko egoki iritzitako ekintza guztiak egingo dituzte, hala auzibidetik kanpo nola auzibidean. Bermeak gauzatzearen bidez edo beste bitarteko batzuez berreskuratutako kopuruak, erasandako alderdien artean banatu beharko ditu, bakoitzaren arrisku-ehunekoaren arabera.
Berme-funtsa aplikatu ondoren, Finantzen Euskal Institutuak edo finantza-entitate laguntzaileek, bermeak gauzatzearen bidez edo beste bitarteko batzuen bidez, Finantzen Euskal Institutuak eta entitate laguntzaileek berek kobraezintzat onartutako zenbatekoa gainditzen duten zenbatekoak berreskuratzen badituzte, gaindikin hori berme-funtsari itzuliko zaio.
6.– Aurreko apartatuetan xedatutakoaz gainera, azken onuradunak Sendotu mailegutik zor duen kopuruak ordaintzen ez badu, finantza-entitateak, egoki iritziz gero, Finantzen Euskal Institutuari eskatu ahalko dio onuradun horrek duen kreditua laga diezaiola, haren eskubide eta bermeekin batera (direla pertsonalak zein errealak). Hala egiten bada, Finantzen Euskal Institutuak hogeita hamar egun naturaleko gehieneko epean laga ahal izango du, eskatzen zitzaionetik aurrera.
7.– Sendotu Programa 2023-2024 bukatzean, eta haren babesean emandako maileguak mugaeguneratuta, Finantzen Euskal Institutuak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari aurkeztu beharko dio berme-funtsaren kudeaketako azken balantze bat, hala egokituz gero soberako zenbatekoen likidazio eta guzti.
Hamahirugarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen hau izenpetzen denetik 2024ko abenduaren 31ra arte izango da aplikagarri, edo, hala egokituz gero, hitzarmen honetan ezarritakoari jarraituz ematekoa den maileguen gehieneko bolumena agortu arte, data hori baino lehen hala gertatuz gero.
Finantzaketarako bermeak eskaintzeko behar adinako zuzkidura ekonomikoa badago, hitzarmen hau urteko aldietan luzatu ahalko da, bi urtera arte gehienez, amaitzen den unetik aurrera. Alderdiek aho batez onartu behar dute luzapena eta idatziz formalizatu behar da, amaitu baino lehen.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta hitzarmena sinatu duten finantza-entitateen konpromisoek iraun egingo dute haren babesean emandako maileguen epemugaraino.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.
Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia.
Kred. Koop. Soz. Mug.
1 SA Finantza Entitatea.
2 SA Finantza Entitatea.
...........................................
Maileguen ezaugarriak.
– Baliabidea: mailegu amortizagarria.
Finantzatzeko zenbatekoa: Eskaeran aurreikusitako inbertsioaren % 80ko maileguko mugarekin, kasuan kasu, honako hau izango da finantzaketa-eragiketen gehieneko zenbatekoa, aukeratutako eta eskatutako laguntza-lerroaren arabera:
1.– Bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntzak: Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren hirugarren kapituluko hirugarren apartatuetakoetan, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluko 9. apartatuan ezarritakoa, alegia, arrisku-finantzaketaren guztizko zenbatekoak ez duela 15 milioi euro gaindituko diruz lagundu daitekeen enpresa bakoitzeko.
2.– Bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntzak: minimis erregelamenduetakoetan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluan ezarritakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz; edota abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, nekazaritzako minimis laguntzei buruzkoa; edota Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, arrantza eta akuikultura minimis laguntzei buruzkoa; betiere, proiektu edo onuradun motaren arabera.
– Interes-tasaren modalitatea: Interes-tasa aldakorra, proiektu bakoitzaren arrisku-ebaluazioaren arabera zehaztekoa, urtebetera gehienez Euriborra gehi % 2,00ko diferentzialeko kostuarekin, bost urtetik gorako epea duten eragiketetarako, eta gehienez Euriborra gehi % 1,75eko diferentzialeko kostuarekin, zazpi urteko epea baino txikiagoa duten eragiketetarako.
Interesa urtero berrikusiko da. Interesak egunero sortuko dira maileguaren printzipal biziaren gainean, eta hiruhilekoz hiruhileko likidatuko dira.
Ondorio horietarako, Euribor gisa ulertu behar da Reuter-en Euribor= pantailaren bidez (oinarria: Act/360) edo, aurrekoa desagertuz gero, informazio bera eman dezakeen beste pantaila baten bidez lortutako bankuen arteko interes-tasa. Tasa hori hamabi hilabeterako gordailuetarako da, eta eragiketa formalizatu den egunaren aurreko bigarren egun baliodunean kalkulatzen da. Ez da biribiltzerik onartuko. Finkatzeko egunean Euriborra % 0tik beherakoa bada, interes-tasa kalkulatzeko, % 0koa dela ulertuko da.
– Epea: 7 edo 10 urte.
– Gabealdia: 2 urtera arte.
– Amortizazio-sistema: Sei hilean behingo epemugak.
– Komisioak eta gastuak. Ez da komisiorik aplikatuko maileguaren nominalaren gainean, ez irekitzeagatik eta ez aldez aurretik amortizatzeagatik. Mailegu-hartzailearentzako gastu gehigarri bakarra fede-emaile publikoen edota jabetza-erregistroaren (hala egokituz gero) esku hartzetik datorrena izango da.
– Bermeak. Ekarritako bermeei eta proposatutako eragiketari buruz egiten den ebaluazioaren arabera, Finantzen Euskal Institutuak berme osagarriak –direla pertsonalak, direla errealak– eskatu ahalko dizkie bazkideei, beste sozietate batzuei edo elkar bermatzeko sozietateei. Berme horiek maila eta ehuneko beretan banatuko dituzte eragiketa bakoitzean parte hartzen duten finantza-entitateek eta mailegu-entitate bakoitzak. Bestalde, parte hartzen duten finantza-entitateek ezingo dute eskatzailearengandik berme gehigarririk hartu, Finantzen Euskal Institutuak eskatutakoez gainera.
– Kredituen hurrenkera. Mailegu-hartzailea derrigortuta dago, mailegu honen indarraldian, bere aktiboetako ezeinen gainean eskubide errealik, kargarik edo zerga nahiz pribilegiorik ez sortzera, aurrez Finantzen Euskal Institutuaren baimena izan ezean. Era berean, onuradunak maileguaren indarraldi osoan ez-pribilegiatuak eta ez-mendekoak diren bere beste hartzekodunen maila bera mantenduko du.