Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4757

EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, administrazio eta zerbitzuetako funtzionario eta lan kontratuko langileentzako 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzei dagozkien oinarri orokorrak bai eta funtzionarioen barne-sustapenekoak ere argitaratzekoa.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.). UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, 2020. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez (2021eko abenduaren 24ko EHAA, 265. zk.), 2021. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen, eta Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.), administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza onartu eta 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzak aldatu ziren.

Deialdi espezifikoen kudeaketan ekonomia, eraginkortasuna eta efizientzia ezartze aldera, eskaintza guztiak prozesu bakar baten barruan sartu dira eta prozesu horren oinarri orokorrak onartuta daude UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2022ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez.

UPV/EHUren Estatutuen 59., 60. eta 61. artikuluek ezarri bezala, kontuan izanik Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. eta 24. artikuluak eta II. tituluaren IV. kapitulua (langileak hautatzeari buruzkoa), Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren IV. tituluaren I. kapitulua, 2022ko ekainaren 30eko Akordio bateratua, AZPko lan kontratudun eta AZPko funtzionarioen negoziazio mahaiena (LEPetako sarrera prozesuetako deialdiak arautzeko gutxieneko irizpideei buruzkoa), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak deialdi hau behin onartuta 2022ko urriaren 20ko bileran,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko administrazio eta zerbitzuetako funtzionario eta lan kontratuko langileentzako 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko lan eskaintza publikoei dagozkien oinarri orokorrak bai eta funtzionarioen barne-sustapenekoak ere, honetara banatuta:

– Lan kontratudun langileen deialdiaren oinarri orokorrak (I. eranskina)

– Funtzionarioen deialdiaren oinarri orokorrak (II. eranskina)

– Funtzionarioen barne sustapenerako deialdiaren oinarri orokorrak (III. eranskina)

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko errektoreari hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, erabakia argitaratzen denetik bi hilabeteko epean, Bilboko administrazio auzietarako epaitegietan/Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari jarraituz (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 123. artikulua) eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzeko Legea betez (29/1998 Legea, uztailaren 13koa). Kontuan har bedi aukerako berraztertze errekurtsoa jarriz gero, ezin izango dela administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri harik eta hura modu espresuan ebatzi arte, edo haren presuntziozko ezespena gertatu arte.

Leioa, 2022ko urriaren 20a.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala