229. zk., 2020ko azaroaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4963
IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntza bat ukatzeko dena (luzaroko langabeentzako 2019ko laguntza-deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2020ko otsailaren 6an, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko 2019ko laguntza-deialdiaren babesean eskatutako dirulaguntza ukatzeko ebazpena eman zuen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko irailaren 3ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (2019-09-12ko EHAA).
Ezinezkoa izan denez ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako https:// euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Ebazpen hori eskuragarri dago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako eskatzaile interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.