Tratamendu-Jardueren Erregistroa Sariak eta kondekorazioak Tratamendu-arduraduna Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Segurtasun Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Larrialdien aurrean esku hartzeko zerbitzuetako langileen jarduera aipagarriak publikoki aintzatesteko sarien kudeaketa, bai eta arrisku kolektibo larriko, hondamendiko eta lazeria publikoko egoeretan pertsonak eta haien ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko funtsezko zereginean herritarren inplikazioa eta zerbitzu horiekiko lankidetza aintzatesteko ere Euskadiko Segurtasun Pribatuaren eremuan ohorezko aipamenak kudeatzea Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. 1/2017 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. 5/2014 LEGEA, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Herritarrak Beste talde batzuk Segurtasun pribatuko langileak Langileen enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuk Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1306