Eguneratze data : 2023/11/24

batir


1 v.tr. [cocina] irabiatu

ha batido los huevos en el plato: arrautzak platerean irabiatu ditu

2 v.tr. [derrotar] garaitu, menderatu, menperatu

las tropas carlistas batieron al enemigo en Andoain: karlisten tropek etsaiak Andoainen garaitu zituzten

3 v.tr. (Dep.) [récord] hautsi, ondu

este mes ha batido todas las marcas: hil honetan marka guztiak hautsi ditu

4 v.tr. [las alas] astindu; [las palmas] txalotu, txalo jo

la paloma batió las alas y se marchó: usoa, hegoak astindu eta, joan egin zen
la gente al final del discurso comenzó a batir las palmas: jendea hitzaldiaren amaieran txalotzen hasi zen

5 v.tr. [registrar] miatu, ikuskatu, arakatu

los ertzainas batieron el bosque en busca del cargamento: ertzainek basoa arakatu zuten kargamentu bila

6 v.tr. [derribar] eraitsi, bota

batir un árbol: zuhaitza eraitsi

7 v.tr. [tirotear] -i tiro egin

los cañones de la artillería han batido la zona del río: artilleriako kanoiek ibai-aldeari tiro egin diote

8 v.tr. (Fin.) txanponak egin

el rey de Navarra batía moneda: Nafarroako erregeak txanponak egiten zituen

9 v.tr. (Tecnol.) mailukatu

está batiendo una pieza de metal: metalezko pieza mailukatzen dihardu


se batieron en duelo: dueluan elkarren aurka borrokatu ziren
los dos hombres se batieron en duelo: bi gizonak dueluan elkarren aurka borrokatu ziren