geoEuskadi Plataforma - Euskadiko Datu Espazialen Egitura
Xehetasunak
Sarrera
GeoEuskadi Datu Espazialen Euskadiko Azpiegitura da; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren plataforma korporatiboa informazio geografikorako, Europako INSPIRE zuzentarauan jasotzen den moduan.
2011ko irailaren 13an Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (Euskadiko DEA) abian jartzeko Jaurlaritzaren Erabakia onetsi zen, sailarteko proiektu gisa. GeoEuskadi proiektuko buru Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza da, Lurralde Informazioko Zerbitzuaren bidez. Proiektu korporatibo horretan ordezkaritza dute Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde guztiek. Honako hau da antolakuntza-egitura:
- Zuzendaritza Batzordea: Horren barruan honako hauek dira eragile nagusiak: Oinarrizko datuen arduradun diren Zuzendaritza eta Erakundeak (geu), Estatistika Erakundea, Informatikako Zuzendaritza eta bere sozietatea, EJIE, beste batzuen artean.
- Sailarteko Batzorde bat: Jarduketak koordinatzeko, informazioa konpartitzeko eta beharrizanak eskuratzeko.
Honako hauek dira Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (DEA) helburu nagusiak:
- Informazio geografikoa eta geozerbitzuak berrerabil daitezela sustatzea eta bermatzea.
- Informazio geografikoaren ekoizpen banatua koordinatzea datu geografiko bateratuak eta kalitatezkoak izateko; egungo eta etorkizuneko beharrak aztertu beharko dira horretarako.
- Kartografiaren eta informazio geografikoaren alorreko gidalerroak eta estandarrak betetzea.
- Beharrezko osagai teknologikoak jartzea Eusko Jaurlaritzaren esku, kalitatezko geografia-zerbitzuak modu eraginkorrean zabaldu eta ustiatu ahal izateko.
- Informazio Geografikoko Azpiegitura Nazionalean sartzea eskualde-lotura gisa, bai eta dagozkien tokiko loturetan ere.
www.geo.euskadi.eus Geoataria:
www.geo.euskadi.eus Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (DEA) geoatari publikoa da. Bertan eskuratu ahal dira DEAren baliabide nagusiak: datuen katalogoa, geozerbitzuak, geoEuskadiren bisorea eta garatzaileentzako APIa.
Izaera publikoa eduki arren, azpiegiturak bidea ematen du izaera murriztuko datu eta zerbitzuak kargatzeko eta erabiltzeko, zein izaera edo ezaugarri daukaten kontuan hartuta.
Datu-katalogoa:
Oinarrizko datu kartografikoak, erreferentziako informazio geografikoa eta erakunde batzuek eta besteek kargatutakoa, datu-katalogoan azalduta dago eta bertan eskuratu ahal da:
http://www.geo.euskadi.eus/s69-temas/eu
Datu berezien zerbitzuak
Eskuragarri dauden geozerbitzu publikoen katalogoa hemen eskuratu ahal da:
Mota hauetako geozerbitzuak erabiliko dira:
- Bistaratze zerbitzuak: WMS, WMTS
- Informazio geografikoa erakusten dute, kartografia gisa irudikatuta.
- Datu espazialen multzoak erakusten dituzte, datu horien gainjartze bisuala, eta datu horiei lotutako informazioa nahiz datuok irudikatzeko erabiltzen diren sinbolo konbentzionalak eskura jartzen dituzte.
- Deskarga zerbitzuak: WFS, WFST, WCS
- Datu espazialen multzoen edo multzo horien zatien kopiak deskargatzea ahalbidetzen dute.
- Datu-multzo horiek editatzeko aukera eskura jartzen dute.
- Lokalizazio zerbitzuak: CSW
- Datuen eta zerbitzuen metadatuen katalogoak dira.
- Datu espazialen multzoen bilaketa ahalbidetzen dute, euren metadatuen edukitik abiatuta.
- Metadatu horien edukia erakusten dute.
- Eraldatze zerbitzuak: WPS
- Datu espazialak eraldatzen dituzte.
- Hainbat funtzionaltasun-arlotan sailkatu ahal dira:
- datuen formatuen eraldaketa.
- koordenatuen erreferentzia-sistemen eraldaketa (CRS)
- datuen eskema logikoen eraldaketa.
Beste mota bateko geozerbitzua erabiltzeko, aurretiaz Eusko Jaurlaritzaren «Lurralde Informazioko Zerbitzua»ri kontsulta egin beharko zaio.
Datuen formatuak
Jarraian, maparen osagaiekin elkarreraginean aritzeko onartutako informazio geografikoko fitxategien formatuak zehaztuko dira:
SHP: Shapefile
- Estandarra da, de facto. Ez da OGC estandarra.
- ESRI konpainiak garatutako datu espazialen fitxategi-formatu jabeduna da.
- ESRI konpainiak garatutako datu espazialen fitxategi-formatu jabeduna da.
- Fitxategi anitzeko formatua da (hainbat fitxategik sortzen du):
.shp - objektuen entitate geometrikoak biltegiratzen dituen fitxategia da.
.shx - entitate geometrikoen indizea biltegiratzen duen fitxategia da.
.dbf - objektuen atributuen informazioa biltegiratzen duen datu-basea da.
.prj - koordenatuen sistemari buruzko informazioa WKT formatuan gordetzen duen fitxategia da.
GML: Geography Markup Language
- Informazio geografikoa modelizatu, garraiatu eta biltegiratzeko definitutako XMLa da.
- Gai da entitateak, koordenatuen sistemak, geometria, topologia, denbora, neurketa-unitateak eta abar integratzeko.
KML: Keyhole Markup Language
- Bistaratze geografikoa xede duen XML formatua da, mapen eta irudien oharrak barnean dituena.
- GMLren antz handia dauka.
- Honako hauek biltzen ditu: izenburua, lekuaren oinarrizko deskribapena, koordenatuak (latitudea eta longitudea) eta bestelako informazioren bat.
- KML fitxategiak sarritan KMZ fitxategi gisa konprimituta banatzen dira; fitxategi horien barruan, gainera, irudi-fitxategiak eta mapari lotutako beste baliabide batzuk egon ahal dira.
WKT: Well Known Text
- ASCII formatuko kodeketa estandarizatua da, modu bektorialean adierazitako objektu espezialak deskribatzeko diseinatua.
- WKTn erreferentzia espazialeko sistemak ere zehaztu ahal dira.
GeoJSON
- Ezaugarri geografiko sinpleak eta espazialak ez diren atributuak kodetzeko estandar irekia, JavaScript Object Notation (JSON) erabiltzen duena.
- Ezaugarri horien artean daude puntuak, lineak, poligonoak eta mota horretako hainbat zatiko bildumak.
- Ez du mantentzen estandar formalen antolakuntza batek; aitzitik, garatzaileen talde batek idatzi zuen eta talde horrek mantentzen du.
SLD: Style Layer Descriptor
- Estaldura eta geometria geografikoak sinbolizatzeko eta koloreztatzeko tresnak eskura jartzen ditu.
- Orokorrean Web Map Services izenekoei estiloak aplikatzeko erabiltzen da, edo Web Feature Services izenekoak eskura jarritako GML baten estiloak aplikatzeko.
- Estilo horiek definitzeko estiloen lengoaia berezia behar da, bezero-atalak zein zerbitzari-atalak ulertu ahal dutena.
Raster informazioa :
- Formatu hauetan entregatu ahalko da: TIFF/TFW, JPG/JGW, ECW, ESRI Grid edo ERDAS Imagine (IMG), RAW, ASC.
Beste mota bateko formatua erabiltzeko, aurretiaz Eusko Jaurlaritzaren «Lurralde Informazioko Zerbitzua»ri kontsulta egin beharko zaio.
Datuak kargatzeko prozedura
Eusko Jaurlaritzako sailek edo erakundeek informazioa kargatzeko edo bideratutako zerbitzuak sortzeko, honako prozedura honi jarraitzen zaio:
Zerbitzu espezifikoetarako konfigurazioak
Aplikazio edo soluzio espezifikoak ezartzean beharrezkoak izan daitezkeen bistaratze, deskarga edo prozesatze zerbitzuak konfiguratzeko, kontuan hartu beharko da plataforma ArcGIS Server dela (ESRIren gaur egungo bertsioa, 10.5)
Hala, bistaratze eta deskarga zerbitzuak aurretiaz konfiguratu beharko dira MXD formatuko proiektu-fitxategiekin, hain zuzen ere azpiegitura horren bertsioarekin bat datozen fitxategiekin.
GeoEuskadiren APIa
Aplikazio batzuetan eta besteetan informazio geografikoa daukan bisore bat sartzeko, geoEuskadiren APIa erabili beharko da.
http://www.geo.euskadi.eus/geoeuskadi-api-bisorearen-adibideak/s69-geocont/eu/
API horrek bidea ematen du Eusko Jaurlaritzaren kartografiari eta ortoargazki ofizialei buruzko informazio geografikoa bistaratzeko edo interrelazionatzeko.
GeoEuskadiren bisorea
Bisore kartografiko orokor bat inplementatzeko, Geoeuskadiren bisorearen konfigurazio espezifikoak ebazten dira; hala, sailetako webguneetan integratu ahal da, informazio edo funtzionaltasun zehatzekin.
Azpiegitura:
Geoataria - (http://www.geo.euskadi.eus/s69-15375/eu/)
Datuen katalogoa - (http://www.geo.euskadi.eus/s69-temas/eu)
Geozerbitzuen katalogoa - (http://www.geo.euskadi.eus/s69-geoser/eu/contenidos/informacion/servicios_estandares/eu_81/servicios_estandares.html)
GeoEuskadiren APIa - (http://www.geo.euskadi.eus/geoeuskadi-api-bisorearen-adibideak/s69-geocont/eu/)
Ez da aplikatzen
Produktua | Bertsio zaharkituta | Bertsio eguneratua |
Fabrikatzailea | Aukera librea |
ESRI ArcGIS | 10.2 | ESRI | gvSIG v1.1 |
- GIS zerbitzariak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Plataforma-zerbitzuak - Hardware eta Software produktu eta arkitekturen erabilera
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)