GIS zerbitzariak
Xehetasunak
Zerbitzari horrek erreferentziazio geografikoa daukaten datuak eta datu alfanumerikoak integratzen ditu. Halaber, mapa osoak sortzeko aukera ematen du, bai irudikapen grafikoa egiteko, bai modu intuitiboan aztertzeko. Hala, informazio geografiko guztia zerbitzari bakar batean biltzen da; datuak zerbitzari horretatik ateratzen dira, eta ustiatu egiten dira; ustiatzeko, mahaigaineko GIS tradizionalak, Web nabigatzaileak, gailu mugikorrak, neurrira egindako aplikazioak eta abar erabiltzen dira.
Beraz, GIS zerbitzari bat honetarako erabiliko da:
- GIS datu-base handien mantentze-lana egiteko
- Interneten informazio geografikoa entregatzeko
- Erakundeko erabiltzaileek eskuratu ahal dituzten GIS datuak gordetzeko
- Informazioa modu intuitiboan aztertzeko
- GIS datuak «BackOffice» sistemetan prozesatzeko.
Ez da aplikatzen
ISO 19115-1:2014 - Geographic information Metadata - (https://www.iso.org/standard/53798.html)
Produktua | Bertsio zaharkituta | Bertsio eguneratua | Fabrikatzailea | Aukera librea |
ESRI ArcGIS | ESRI | gvSIG |
- geoEuskadi Plataforma - Euskadiko datu espazialen Egitura Zerbitzuak (Teknologikoak) - geoEuskadi Plataforma - Euskadiko datu espazialen Egitura
- Garapenerako gidalerroak Metodologiak (eta Arau teknikoa) - Aplikazioen garapena
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)