Ikastetxe baten baimena aldatzea
Aldaketa hauek egiteko, baimena eskatu beharra dago:
- Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko.
- Ikastetxearen titulartasuna aldatzeko.
- Ikastetxearen egoitza aldatzeko.
- Instalazioak aldatzeko, baldin eta horrek berekin badakar guneen tamaina edo erabilera aldatzea.
- Eskola-unitateen edo ikaspostuen kopurua handitzeko edo murrizteko
- Irakaskuntzak zabaltzeko, murrizteko edo ordezteko.
Eskaera urteko edozein unetan aurkeztu ahal da.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Eskaera denboraz aurkeztu behar da; hau da, aldaketa zer ikasturterako eskatu den, hura hasi baino lehen ebatzi ahal izateko moduan (ikasturte hasieraren erreferentzia-data: irailak 1).
- Obrak egin behar badira, horiek bukatuta egon behar dira gutxienez ikasturtea hasi baino 2 hilabete lehenago, aldaketa eskatzen den ikasturterako.
- Irakaskuntza berriak edo unitate berriak eskatzen badira, horiek baimenduta egon beharko dira matrikula-epeak irekitzean.
Eskaera elektronikoa
- Eskaerak (Ikusi:Tramitazioa / Eskaera: Baimenaren aldaketa / Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea / Tramitazio elektronikoa / Dokumentazioa)
* Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak: baimena
(Eskaerak eta dokumentazioa. Ikusi: Tramitazioa)
Aurrez aurreko eskaera (pertsona fisikoentzat baino ez)
- Eskaerak (Ikusi: Tramitazioa / Eskaera: Baimenaren aldaketa / Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea / Aurrez aurre tramitazioa / Dokumentazioa)
- Dokumentuak aurkezteko lekuak:
- Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan
- Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetan
- Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko:
- Eskaerarekin batera ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Proposatutako izenak ezin du izan udalerri bereko beste ikastetxe baten berdina.
- Ikastetxearen titulartasuna aldatzeko:
- Entitate titular berriaren eta haren ordezkariaren egiaztagiria.
- Entitate berriaren IFZ.
- Titulartasun-aldaketa formalizatzeko, bi entitateek sinatu duten dokumentua.
- Titular berriaren adierazpena, non ziurtatuko baitu ez dagoela ikastetxearen titular izatea galarazten duen ezein kasutan.
- Ikastetxearen egoitza aldatzeko, kalea edo zenbakia aldatu delako:
- Aldaketa egiaztatzen duen dokumentua.
- Ikastetxearen egoitza aldatzeko, instalazioak lekuz aldatu direlako:
- Eraikin berria egin behar bada, nahitaez aurkeztu beharko da teknikari eskudunak egindako obra-proiektua*.
- Eraikitako higiezinen kasuan, instalazioen plano eguneratuak* aurkeztu beharko dira eta, behar izanez gero, egokitzapen-lanak egiteko obra-proiektua* aurkeztuko da, teknikari eskudunak egindakoa.
- Instalazio berriak erabiltzeko aukera egiaztatzen duen dokumentua: salerosketaren eskritura, alokairu-kontratua, erabileraren lagapena, eta abar.
- Instalazioak aldatzeko, baldin eta horrek berekin badakar espazioen tamaina edo erabilera aldatzea.
- Instalazioen plano eguneratuak* eta aldatutako instalazioen planoak*.
- Obrak egin behar badira, egokitzapen-lanak egiteko obra-proiektua* aurkeztuko da, teknikari eskudunak egindakoa.
- Eskola-unitateen edo ikaspostuen kopurua handitzeko edo murrizteko.
- Instalazioen plano eguneratuak* eta aldatutako instalazioen planoak*.
- Obrak egin behar badira, egokitzapen-lanak egiteko obra-proiektua* aurkeztuko da, teknikari eskudunak egindakoa.
- Unitate berrietan arituko diren irakasleen dokumentazioa** (titulazio akademikoa eta hizkuntza-gaitasuna).
- Irakaskuntzak zabaltzeko, murrizteko edo ordezteko.
- Instalazioen plano eguneratuak* eta aldatutako instalazioen planoak*.
- Obrak egin behar badira, egokitzapen-lanak egiteko obra-proiektua* aurkeztuko da, teknikari eskudunak egindakoa.
- Irakaskuntza berrietan arituko diren irakasleen dokumentazioa** (titulazio akademikoa eta hizkuntza-gaitasuna). Tituluen ordez, posible da konpromiso-agiri bat aurkeztea, non hitzemango baita aldaketa martxan jarriko den ikasturtea hasi baino lehen entregatuko direla tituluak.
OHARRAK
* Planoetan ikastetxearen gune guztiak azaldu beharko dira. Gune bakoitzaren azalera, erabilera eta destinoa adieraziko dira.
** Tituluen ordez, posible da konpromiso-agiri bat aurkeztea, non hitzemango baita aldaketa martxan jarriko den ikasturtea hasi baino lehen entregatuko direla tituluak.
- 3 hilabete, eskaera aurkezten den egunetik edo, hala badagokio, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia aurkezten den egunetik.
- Badira aldaketa batzuk bi fasetan ebatzi behar direnak, nahitaez obrak egitea eskatzen dutelako. Halakoetan:
- 1. faserako: proposatutako instalazioen balorazioa. Hilabete, eskaera aurkezten den egunetik edo eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia aurkezten den egunetik.
- 2. faserako: ebazpena. 2 hilabete, obrak bukatu direla jakinarazten den egunetik.
Ebazpena kontrakoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea zabalduko da.
Ebazteko epea amaitu eta interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez onartu dela joko da.