Lurralde Ereduaren eraginak Lurrari buruzko Politikan.
1. Ikusmoldea.
Enpresen ezarpen azkarra ahalbidetuko duen lurzoru-eskaintza zabal eta eskuragarriaren existentzia, bertako eta kanpoko enpresa-ekimenak erakartzeko funtsezko alderdi bat da. Sektore publikotik lurzorua prestatzera destinatutako iharduketak garatzea beharrezkotzat jotzen da, kokapenaren oinarrizko faktore honek Autonomia Erkidegotik kanpoko kokaleku alternatiboen aurrean izaera murriztailez ihardun dezan saihesteko.
Aldi berean, ekonomi ihardueretarako lurzoru-politika garapen neoindustrialeko politikari berari lotetsi behar zaio, Zamudioren adibideari jarraiki zona teknologikoen ezarpena eta "high-tech" eta batez ere "middle-tech" edo teknologia ertainetako enpresentzako nodoak eta Iharduera Berritzaileetako Parkeen sorkuntza sustatuz, beren I+G proiektuak garatzeko behar adinako eskalako ekonomiak ez dituzten enpresa ertain eta txiki ugari daudelako, eskualdeak baldin-tza onuragarrietan dagoen lurzoruaz zuzkituz, enpresentzako zerbitzuen sektoreari loturiko enpresa berrien agerpena edo ezarpena errazteko; CEI - Enpresa- eta Berrikuntza-Zentroak, Inkubategiak, Business Center deiturikoak...
Euskal aparatu produktiboaren birkoalifikazio eta birmoldaketaren erronkaren aurrean, lurzoru-politika adimenarekin eta industri sustapeneko beste politika batzuekin integratuta kudeatu behar da, berrikuntza eta iharduera lehiakor berrien garapena errazten ahaleginduz.
Bestalde, etxebizitza garestitzeak, kolektibo jakin batzuengan sortzen dituen gizarte-ondorioez gain, ekimen ekonomiko jakin batzuk erakartzeko gaitasunarengan eragin negatiboa du eta zerbitzu aurreratu jakin batzuen kokapenaren sustapena murrizten du.
Egoitza-lurzoruaren, ekonomi ihardueretarako lurzoruaren eta etxebizitza eta eraikin industrialen sustapen publikoko politika oso tresna garrantzitsutzat har-tzen da LAA hauetan lortu nahi diren lurralde-helburuak betetzeko, sistema produktiboaren lehiakortasuna hobetu eta bizi kalitatea handitzeko.7. kapituluan Lurralde Ereduaren konfiguraziorako diseinatutako oinarrizko iharduketak adierazten dira eta proposatzen diren iharduketa integratuen multzoaren ikuspegi zabal eta erlazionatua eskaintzen da. Honako kapitulu hau, ekonomi ihardueretarako lurzoruaren eta egoitza-lurzoruaren alorreko iharduketen orientabidean oinarritzen da espezifikoki. Bereziki, gai hauek hemen finkatutako irizpide eta orientabideekin xehetasun handiagoz garatuko dituzten bi Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan idaztea proposatzen da. LAAek egoitza eta industria-lurzoruko egitura orokorrak orientatzea ahalbidetuko duen ikuspegi globala ekarri behar dute, bere harrera-gaitasuna, berrorekatzeko ekintzak, azpiegitura eta ekipamenduen erabilgarritasuna eta abar integratuko dituen lurraldearen disziplina anitzeko ikuspegiaren testuinguruan eta, LAAPek arloko politika baten aplikaziorako oinarri desberdinak eskaintzen badituzte ere, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planetan burutu beharko da Lurralde-Ereduko hiri eta industri garapeneko areei dagozkien egoitza eta industria-lurzoru multzo handien dimentsionamendua eta antolamendu xehekatua.
Zentzu honetan, LAAek egoitza-lurzoruari loturiko esku-hartzerako bi mekanismo garrantzitsu eskaintzen dituzte, horretarako Euskadiko hirien sistemak eskaintzen dituen abantaila ezin hobeak aprobetxatuz, eta mota desberdineko beste zenbait ekimen koordinaturekin batera Lurralde Ereduaren helburu garrantzitsuak lortzea ahalbidetzen du, asentamendu-jarraibide berriak piztuz, dauden aukerak handituz eta egoitza-modu berrien sorkuntza ahalbidetzen duten zurruntasunak kenduz. Hazkunde Hautakorreko Hiri Eremu edo hirigune hauetarako modu naturalean espero dena baino hazkunde handiagoa proposatzen da, prozesu honek area tentsionatuen arintzean eta nolabaiteko beherakadan dauden guneen susperketan bete dezakeen zeregina dela medio. Habitat Alternatiboek antzeko zeregina betetzen dute baina, kasu honetan, biztanle gutxiagoko guneak dira eta hain konbentzionalak ez diren egoitza-tipologietara bideratzen dira eta bertan dentsitate txikia eta naturarekin dagoen harremana nabarmentzen da.Lurralde-ereduaren aldaketa-prozesuetako elementurik erabakiorrena ez da udal- plangintzatik egiten den lurzoru-eskaintza, erakunde eta agente publiko eta pribatuak garatzeko gai direneko ekintza zehatzak baizik. Testuinguru honetan, Artezpide honetan ezarrita dagoenaren garapenak eragin handia izango du lurralde-eremuaren eraketan, eta horregatik Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planetan eta udal-plangintzan gertatuko da LAAen eta LAAPen zehaztapenen bateratzea lurzoruaren alorrean.
2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak
Lurralde-antolamenduak eta, horrenbestez, datozen urteetan garatuko den lurzorua erabiltzeko eta antolatzeko politikak aurre egin behar duen erronkarik nagusiena ekonomiaren ziklo laburrak gizartearen ziklo luzeekin eta lurraldearen ziklo luzeagoekin bat egitea da.
Lurzorurako politika egokia planteatzeko beharrezkoa gertatzen da iraganetik jasotakoa eta etorkizuneko proiektua bat egitea. Honela, iragana zerbitzu eta industria-gizarte berriak eskatzen dituen beharrizanekin berrorekatu ahal izango da modu eraginkor eta koherentez.
Egoitza-lurzorua zein ekonomi ihardueretarako lurzorua erabiltzeari dagokionez, mugimendu eta eskari kontrajarriak ari dira gertatzen eta hala gertatuko dira etorkizunean.
Egoitza-erabilerarako lurzorua erabil-tzeari dagokionez, lurzoru-politikak dentsitate txikiko etxebizitzak eraikitzeko gizartearen eskaerak ezezik, hirien guneetan bizi nahi duen populazioaren zati batek luzatutako eskaerak ere erantzun beharko ditu eta azken eskaera hauei aurre egiteko beharrezkoa da ekipamenduak eta atsedenerako espazioak birgaitu eta zuzkitzeko ekintzak bilduko dituen hirigintza berria gauzatzea.
Lurzorua ekonomi ihardueretarako erabiltzeari dagokionez, produkzio-iharduerak kokatzeko faktore berriek metaketa urriko espazioetan kokatu behar dira eta area hauek tradizioz egoitzarekin lotu den morfologia (berdeguneak, zerbitzuak) baino gehiago industriekin lotzen den morfologiaren arabera eraiki beharko dira. Hori dela eta, ekonomi ihardueretarako eta azpiegitura-zuzkidurarako lurzoru beharrizan handiagoa dago.Hala eta guztiz ere, telekomunikabideek lurralde kableatu batean Euskal Autonomia Erkidegoa epe laburrean hala egongo baita izango dituzten aukerek lurraldearen edozein gunetan zerbitzu-eragiketak ager daitezen ahalbidetuko dute eta ez halabeharrez hiri-areetan edo metaketa handia duten areetan.
Euskal eskualdeak industriak kokatzeko eta iharduera berriak sortzeko eskari berriei erantzuteko iharduera-areaz zuzkitzeak industrietarako eta industriek behar dituzten zerbitzu erantsietarako, "Zerbitzualdeetarako" eta industri parkeetarako, espazioak antola daitezen exijitzen du. Era berean, batezbesteko hurbilerraztasunak (garraio publikoen joan-etorrien iraupena, maiztasun eta kalitate gisa ulertuta) gero eta garrantzi handiagoa du lurzoruen eskaintza eta eskuragarritasun alternatiboa hedatzeko eta, bestalde, erabilera anizteko garantia da.
Lurzoruari buruzko politika eraginkorra planteatzerakoan mugaketarik kritikoenetako bat lurzorua arrazoizko prezioan eskuratu ahal izatea da. Horrenbestez, espekulazioaren kontrola erronka handienetako bat bihurtzen da, izatez, lurzoruan gara daitezkeen erabilerak eraginkorrago gara daitezen baldintzatzen du eta, gainera, ekonomi ihardueren garapena eta populazioaren ongizatea hipotekatzen du.
3.1. EAEko udalerri desberdinetako plangintzan aurrikus daitekeen egoitza-lurzoruaren koantifikazioa LAA hauetako 21. kapituluko I Eranskinak honi dagokionez ezarritakoak arautzen du behin-behineko "Irizpideei" dagokienez eta dagokien LAZPak onartzen ez diren bitartean, Lurraldearen Antolamenduko Legearen 6.7. artikuluak ezartzen duenaren arabera.
3.2. Eskualde Egitura bakoitzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak udalerri bakoitzari dagokion egoitza-lurzoruaren eskaintza koantifikatuko du eta, horretarako, ondoko arrazoietan oinarrituko da: lurralde-ereduaren inplikazioak, aurreikus daitekeen hazkunde demografikoa, familiaren batezbesteko tamainaren aldaketak, eskaintzaren zurruntasunaren zuzenketa eta bigarren egoitza. 21. kapituluko I. Eraskinak "Hazkunde Hautakorreko Hiri Eremuak" eta "Habitat Alternatiboak" kategorietan barne hartzen diren udalerriak eta hiri-areak biltzen ditu, adierazitako garapen-plangintza idatzi bitarteko behin-behineko koantifikaziorako koefizienteak ekarpen gisa gaineratuz.
3.3. "Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzoruetarako Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana" idatziko da etxebizitza arloan egindako inbertsio publikoak orientatzeko xedez.
3.4. "Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzoruetarako Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak" ondoko alderdiak bilduko ditu:
Adierazitako etxebizitzak kokatzeko irizpideak eta udal-plangintzak kontuan izan beharreko parametroak ezartzea, helburu horretarako behar den lurzoruaren eskuragarritasuna bermatzeko xedez.
Beharrezko inbertsioen programazioa eta proposatutako eskuhartzeen ikuspegia eta bideragarritasuna aditzera emango duen azterlan ekonomikoa.
Lehenespenez hiritarrek etxebizitza duina edukitzeko duten eskubide konstituzionala gauzatu ahal izatea zuzendutako iharduketak.
Etxebizitzen sustapen publikorako iharduketak, euskal populazioaren beharrizanen eta LAA hauen bitartez lortu nahi den Lurralde-Ereduaren arabera.
Etxebizitzen sustapen publikorako iharduketak hautatzea egoitza-lurzoruaren eskaintzaren itomena arintzeko eta merkatua egonkortzea ahalbidetzeko, beti ere lurraldearen harrera-ahalmena kontuan izanik.
Arreta berezia eskainiko zaio etxebizitzen sustapen publikorako lurzorua sortzeko iharduketa hauek eta ekonomi ihardueren sustapen publikorako lurzorua sortzeko iharduketak koordinatzeari, honela sustapen publiko orokorraren bideragarritasuna lortzeko eta egoitzaren eta enpleguaren artean oreka handiagoa lortzeko.
4. Ekonomi iharduerak garatzeko lurzoru-politiketarako orientabideak.
4.1. Eskualde Egitura bakoitzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak definituko ditu ekonomi iharduerak garatzeko lurzoruaren beharrizanak. Ekonomi ihardueretarako lurzoru-eskariak, LAA hauen bidez lortu nahi den lurralde-eredua eta, industri iharduerari dagokionez, Industri Politikarako Plan Markoa hartuko dira aintzat.
4.2. Eskualde Egitura bakoitzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planen edukiak, ekonomi iharduerei dagokienez, ondoko alderdiak izango ditu aintzat, beronen gainerako estrategiekin koordinaturik:
Arean ekonomi iharduerak garatzeko lurzoru-eskarien analisi koalitatiboa eta koantitatiboa.
Eskualde Egituran ekonomi iharduerak garatzeko lurzoruaren analisi eta diagnosi xehekatua.
Lurzoru berrirako eskaintzaren eragiketa nagusien proposamena, beren kokapena eta ezaugarriak gutxi gorabehera adieraziz.
Gaur egun dagoen industria berkokatzeko aukerei buruzko analisia, hauen ezaugarriek hala aholkatzen badute.
Proposatutako ekonomi ihardueretarako areen tipologiei eta bestelako baldintzei buruzko gomendioak, udal-plangintzak zehaztu eta garatu beharrekoak.
4.3. Ekonomi iharduerak garatzeko lurzoru-areen hautaketak, eraginkorrak gertatzeko, modu koordinatuan barne hartu beharko lirateke hiri-berrikuntzarako estrategiekin, egoitza-lorzuruaren, oinarrizko azpiegituren, zuzkiduren eta abarren sorrerarekin, honela enpresak kokatzeko aukera erakargarriak eta lehiakorrak eskaini ahal izan daitezen, betiere beharrizan ekonomikoen eta lortu nahi den Lurralde-Ereduaren arabera.
4.4. Edonola ere ekonomi ihardueretarako lurzoru berriak sortzeko landa-ingurunearen bereizgarriekin eta honen harrera-ahalmenarekin bateragarriak diren areak bilatu beharko lirateke.
4.5. Lurraldea orekatzeko helburuen barruan interesgarria izango litzateke per capita errenta txikia eta langabezi maila handia duten zonetan eta ekonomiaren ikuspegitik isolatuago egon izan diren zonetan industri lurzorua garatzeko hainbat eragiketa publiko sustatzea.
4.6. Edozein kasutan, asentamendu produktiboen tipologia berriak sartu beharko lirateke, "Iharduera Ekonomikorako Parkeak" esate baterako, ekonomi garapena sustatzeko, gaur egungo industri irudia hobetzeko eta euskal ekonomiaren modernizazioa hobetzeko.
4.7. Udal-mugaketak ez dira egokiak gertatzen gaur egungo gizartean ekonomi ihardueretarako lurzoruari buruzko arazoak aztertzeko. Hori dela eta, udalaz gaindiko plangintza-tresnak funtsezkoak dira elementu honi dagokionez.
4.8. Irizpide nagusi gisa Lurraldearen Eskualde Egitura desberdinetako lurzoru-eskariari erantzun eman nahi zaio. Hala eta guztiz ere, LAAen Lurralde Eredua osatzeko helburua aurrekoari nagusituko zaio. Era berean, euskal lurraldearen berezitasunak eta bertan dagoen lorzoru-eskasia kontuan izanik, "eskaintzaren koherentziaren" irizpidea lurraldearen puntu bakoitzean eskariari erantzuna emateko irizpideari nagusituko zaio.
4.9. Arreta berezia eskaini beharko zaio ekonomi ihardueretarako lurzoru publikoa sortzeko iharduketak egoitza eta etxebizitza lurzoruaren sustapen publikorako pareko iharduketekin koordinatzeari. Honek lortu nahi den sustapen publikoaren bideragarritasun orokorra eta egoitza eta enpleguaren arteko oreka handiagoa lortzea ahalbidetuko du, honela populazioaren distantzia handiko mugimendu pendularrak saihestuz.
4.10. LAA hauetan irizpide nagusitzat zenbait ekipamendu jasotzen duten hirien eta beren lurralde-funtzionaltasunaren arteko lotura hartu da, EAEko hirien sistemaren egitura orekatsua sendotzeko xedez. Jakina da zenbait ekipamendu ez datorrela bat hiri-hierarkiaren ohiko eskemekin; alabaina, oro har, hirugarren sektoreko ekipamendua, ekipamendu administratiboa eta merkataritza-ekipamendua lurraldea modelatzeko tresna indartsua dira eta Ekonomi Ihardueraren Areetako berezko beharkizun eta lerrunak azalduko dituzte.
4.10.1. Aurreikus daitezkeen merkataritza-ekipamendu pribatuaren transformazio-prozesuen aurrean, hiri eta lurralde-plangintzak bateragarritasunak bilatzen saiatu beharko du merkataritza-tipologia berrien eta hiriburuetako eta lurraldearen Eskualde Egituretako burutzen guneetako hiribizitza eutsi eta indartzeko exijentzien artean.
4.10.2. Hiri-mailakoa ez den Merkataritza-Ekipamenduak hurbilerraztasun egokia duten eta egon daitekeen eskariari dagokionez edo zerbitzatuko duen populazioari dagokionez kokapen zentratua duten guneetan kokatu beharko du. Merkataritza-azalera handi hauek, maiz, azaltzen duten mota orotako azpiegitura-beharrizanak kontuan izanik, azalera handi hauek kokatzeko aukeratutako guneak azpiegitura-beharrizan hauek bete beharko ditu eta honek oinarrizko irizpidea behar du izan. Udal-plangintzak edo udalaz gaindikoak beharrezko lurzorua aurreikusi beharko du eta lurzorua espekulazioz gordetzea saihestuko duten mekanismoak bilatu beharko dituzte.
4.10.3. Lurzoru-azalera handia behar duten merkataritza-instalazioak baimenduko badira, merkataritza-instalazio hauek kokatzeko gunea aukeratzerakoan lurraldearen harrera-ahalmena hartu beharko du kontuan eta Natur Ingurunearen gainean eragina ahalik eta txikiena izan dadin saiatu beharko da. Era berean, Sarbideen azpiegituraren gaineko eragina zehatz-mehatz ebaluatu beharko da. Eskuhartze hauei dagokienez Herri Administrazioek, funtsean, lurralde-eragina aztertu beharko dute.
4.10.4. Artezpideek bere egin dute finantza-ekipamendua zein Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sisteman enpresei zerbitzu aurreratuak indartzen jarraitzeko irizpidea. Bereziki, Bilboko Burtsa eta Erakustazoka, garapen ekonomikoaren tresna gisa, garatzearen aldeko apostua egin beharko da.4.11. Lurralde Eredua osa dadin lortzeko, LAZP eta LAAP planek ondoko iharduketak hartuko dituzte beren gain, ekonomi ihardueretarako lurzorua antola-tzeari dagokionez:
Iharduera Berritzaileetarako Parkea
Zamudioko Teknologi Elkartegia
Bilbo Metropolitarreko Iharduera Berritzaileetarako Parkeen Sistema
Donostia-San Sebastiango inguruneko Iharduera Berritzaileetarako Parkeen Sistema
Vitoria-Gasteizko inguruneko Iharduera Berritzaileetarako Parkeen Sistema
Ekonomi Ihardueretarako Areak
Aiara (Nerbioi Garaiko Ardatzarekiko konexioa)
Amorebieta-Echano-Durango ardatza
Adunako Ibarra
Andoain-Astigarraga ardatza
N-I errepidearen ardatza Araban
Balmaseda-Guenes ardatza
Mungia-Derio ardatza
Zumarraga-Beasain ardatza
Igorre
Ebro ibaiaren iraganbidea Biasteri-Oion
Markina-Xemein (eskari endogenoa oinarritzat hartuta, Ondarroako lurzoru-defizita eta Eibar-Ermua ardatzak izan dezakeen hedapena)
Txorierriko harana
Donostia-San Sebastian-Baiona ardatza
4.12. Udal-plangintzak, eta hala badagokio arloko plangintzak, dagozkion LAZP planak idatzi artean, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordea ekonomi ihardueretarako lurzorua koantifikatzeari dagokionez aplikatzen ari den Irizpideak jarraituko ditu.
5. Ekonomi ihardueretarako lurzoru publikoa sortzeko lurraldearen antolamendurako arloko planerako orientabideak.
5.1. Ekonomi Ihardueretarako Lurzoru Publikoa Sortzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana idatziko da eta Plan honek Artezpide hauetan honi dagokionez ezartzen diren zehaztapenak garatuko ditu. Plan honen lurralde-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen osotasuna hartuko du.
5.2. Ekonomi Ihardueretarako Lurzoru Publikoa Sortzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak ondokoa ezarri beharko du lurzoruaren sustapen pu- blikorako iharduketa zuzenei dagokienez:
Ekonomi ihardueretarako lurzoru publikoa sortzeko eragiketak zein kokapenetan gauzatuko diren identifikatuko du.
Adierazitako iharduketak lurraldearen gune jakin bakoitzean hartuko duen lurzoru-gainazalaren koantifikazioa eta iharduketa bakoitzak bete beharko dituen ezaugarrien zehaztapena.
Beharrezko inbertsioen programazioa eta proposatutako eskuhartze publikoen ikuspegia eta bideragarritasuna aditzera emango dituen azterlan ekonomikoa.
6. Lurraldearen antolamendurako zatiko planetarako orientabideak eta laa-ak garatzeko plangintza.
6.1. Ekonomi ihardueretarako lurzoru-kopuru handien dimentsionamendu eta antolamendu xehekatuaren gaineko erantzukizuna Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek izango dute. LAAak garatzeko plangintzak ondoko orientabide orokorrak izango ditu kontuan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban ekonomi ihardueretarako lurzoruaren eskain-tzari dagokionez.
6.2. Bizkaian, industri birmoldaketaren ondorioz, espazio-kopuru handiak ari dira hutsik geratzen, batik bat, Bilbo Metropolitarrean, eta honek aukera ezin hobea eskaintzen du Itsasadarraren ondoan hiri-berrikuntzarako eragiketak gauzatzeko eta Ekonomi Ihardueretarako Areak sortzeko. Industri area handi berriak hurbileko iraganbideetan kokatu ahal izango dira eta oso gainazal handiak behar direnean Arabako Erdiguneko Eskualde Egituretara jo beharko da.
6.3. Gipuzkoako Lurralde Historikoan eta hutsik dagoen iraganbide handirik ez dagoenez, LAA hauetan aurreikusten direnak izan ezik, gaur egun dauden Industri Areak berritu eta eraberrituko dira. Garapenerako plangintzak eskuhartzeko area zehatzak identifikatuko dira, identifikatutako eskariarekin eta lurraldearen harrera-ahalmenarekin loturik.
6.4. Araban, Arabako Erdiguneko Eskualde Egituran bereziki, Ekonomi Ihardueretarako Area berrien harrera-ahalmen handia dago, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan antzematen den eskasiarekin alderatuta. Prozesu honek, bestalde, Ebro ibaiaren ardatzean presentzia handiagoa izan dadin lagun dezake.
6.5. LAA hauetan ezartzen diren eta Euskal Herrian Ekonomi Ihardueretarako Lurzoru Publikoa Sortzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak aditzera ematen dituen erreferentzia orokorrez gain, udalerri bakoitzak, behar adinako harrera-ahalmena izanez gero, 3 ha. aurreikusi ahal izango du gehienez, beti ere natur ingurunearen gainean eragin esanguratsurik sorrarazi gabe.