Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Araudia. Eginkinzunak.Osaera

Araudia

  • 7/2008 Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzkoa.
  • 169/2011 Dekretua, uztailaren 19koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko Dekretua aldatzeko dena.
  • 170/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzeko dena

Kontzeptua

Lurralde Politikarako Aholku Batzordea Lurralde Antolamenduaren arloan eskumena duen Sailari atxikita dago, eta Jaurlaritzaren lurraldepolitikaren beharrezko koordinazioa bermatzeaz gain, gizartea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-antolamenduan inplika dadin ziurtatzen du.

Eginkizunak

Honakoa dagokio Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari:

  1. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen Aurrerapenaren txostena egitea, lurralde mailako Administrazio publiko guztiei eta horretan interesa izan dezaketen gainontzeko erakunde publiko eta pribatuei bidali baino lehen.
  2. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak eratzeko dokumentuaren txostena egitea, Lurralde Antolamenduaren arloan eskumena duen Sailak hasierako eta behin behineko onarpena eman baino lehen.
  3. Eusko Jaurlaritzak edo Lurraldea Antolamenduaren arloan eskumena duen Sailak, legezko edo araubidezko xedapenez, eska diezazkiokeen beste txosten edo funtzio batzuk, betiere haren egitekoen eta izaeraren arabera.

Osaera

Lurralde Politikarako Aholku Batzordea honako hauek osotuko dute: Eusko Jaurlaritako sail bakoitzeko ordezkari bat; eta lurralde-antolaketan eskumenak dituen sailburuak izendatuko besta hainbeste pertsona egoki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearekin bat etorriaz.

Lurralde-antolaketaren arloan eskumenak dituen sailburua izango da batzordeburua.

Lurralde-antolaketan eskumenak dituen sailburuordeak parte hartuko du bileretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin, eta, beharrezkoa bada, batzordeburua ordeztuko du, eta kasu horretan ere izango du botoa emateko eskubidea.

Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen kideak.

Azken aldaketako data: