LAA. LAA APLIKATZEKO GAKO ETA ERREFERENTZIAK.
Udal Planeamenduen bateragarritasuna.1. Egungo egoeraren laburpena.Euskal Autonomia Erkidegoan, LAAen analisi eta diagnostikorako fasean, plangintza integratua eskatzen duten udalerri-talde desberdinak identifikatu ahal izan dira. Hauetan, udal-mugarteen mugapen administratibo zaharkituak ez dira batere egokiak beren hurrenez hurreneko udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak edo Plangintza Arau Subsidiarioak bananduta idazteko. Zenbait kasutan, mugakideak diren bi udal-mugartek beren hurrenez hurreneko hiriguneak ia erabat elkarturik dituzte eta, horren ondorioz, indarrean dauden oztopo administratiboak alde batera utziz era bateratuan funtzionatzen duen Hirialde Integratu bakarra osatzen dute. Beste kasu batzuetan, oso hiri garrantzi- tsuen hazkunde handiaren ondorioz, esate baterako Bilbo eta Donostiaren kasuan, beren hiri-ehuna piskanaka-piskanaka aldamenean aurkitzen ziren gune txikiagoak xurgatu edo bereganatzen joango da, eta udal-mugarte desberdinek osatzen dituzten eta argi eta garbi hirigintza-tratamendu integratua izan behar duten tamaina handiko Hirialde batzuk eratuko dituzte arian-arian. Azkenik, badaude zenbait kasu zeinetan udalerri baten bokazioak edo LAA hauetan planteatzen den lurralde-ereduan esleitzen zaien zereginak, dagokion plangintzaren bitartez hiri-garapenerako beharrezkoak diren estrategiei aurre egiteko beren egungo mugapenak desegoki bihurtzen duten. Egoera hauetan guztietan beharrezkoa da mekanismo desberdinak finkatzea, inplikatuta dauden udalerrien plangintza era koordinatuan idatzi eta garatuko dela garantizatzeko helburuarekin.
3.1. Udal-plangintzaren koordinazioa, mugakideak diren eta elkarrekin erlazionatuta dauden udalerrien Plan Orokorretako edo Arau Subsidiarioetako zehaztapenak era integratuan eta aipatzen duten errealitate funtzional eta morfologikoarekin bat etorriz eginda egon daitezen ahaleginduz. 3.2. Arazo jakin batzuek konpondu ahal izateko edo mugakideak diren udalerriak elkarrekin ukitzen dituzten aukera jakin batzuen burutzapenerako egokia izango den lurralde-eskalaren bilaketa. Problematika jakin batzuen kasuan, beren analisi, proposamen eta kudeaketarako eremuak udal-izaeraren esparru estua gainditu egiten du, eta horren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri jakin batzuen bateragarri egite hori ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. 3.3. Proposatzen den Lurralde Ereduaren aplikazioa bideragarri egitea. Hain zuzen ere, LAA hauek planteatzen dituzten estrategia eta iharduketa guztiak helburu hori lortzera bideratuta daude. Bereziki, udal-plangintzak bateragarri egiteko ezarrita dauden mekanismoek irizpide bati erantzuten diote, udal-mugarteen egungo mugapenak gainditzen dituen lurralde-esparrua beharrezkoa gertatzen den kasuetan plangintzaren bitartez programen aplikazioa edo problemen tratamendua bideragarri egitearen irizpideari, hain zuzen ere. 3.4. Kasu askotan, plangintzak bateragarri egiteko mekanismoaren martxan jartzea proposatzen deneko udalerrien identifikazioak, Euskal Autonomia Erkidegoaren hiri-sistemaren testuinguruan beraien indartze selektiboa bideragarri egitearen irizpideari erantzuten dio. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen zona batzuek ez daude behar bezala zerbitzatuta, hiri-sistemaren "Eremu Ahulak" deiturikoetan barne hartuta daudelako. Behar adina hurbil dauden gune jakin batzuen integrazio funtzionala eta morfologikoa, bateragarri egindako plangintza-estrategien bitartez, udalerri desberdinez osaturiko eta benetan integraturiko hirialdeak lortu ahal izateko funtsezko mekanismoa izan daiteke. Honako kasu hauetan, gaur egun hiri-sistematik "deskonektatuta" dauden lurraldeen gainean beren udalaz gaindiko fun-tzioak koherentziaz burutzeko behar adinako tamaina funtzionala lortzea posible da. 3.5. Hirigune jakin batzuen deskongestio-beharrak, bai eta beren zuzkidura-defizit nabarmenak ere kontuan izanik, ko- menigarria izan daiteke beren hirigintza-garapena beren hurrenez hurreneko udal-mugarteetatik kanpo kokatuta dauden zonetara orientatzea. Kasu hauetan, bateragarri egindako plangintzaren mekanismoak bete nahi diren helburuak lortzea errazten du. 3.6. Bata bestearengandik hurbil eta elkarrekin erlazionatuta dauden eta udalerri desberdinetakoak diren hiri-guneen multzo baten hiri-irudi integratua eta erakargarria lortzeak, era berean plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak eska ditzake. 3.7. Azkenik, eta soilik kasu jakin ba-tzuetan, mugakideak diren udalerrietako lurzoruaren erabilerei dagokienez komenigarria den osagarritasuna eta espezia- lizazioa lortzeak, era berean udal-plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak eska ditzake. 4. Ukitutako udalerriak.Gorago aipatu diren udal-plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak, Euskal Autonomia Erkidegoko ondorengo udalerri-talde hauetan aplikatuko dira:
5.1. Bilboko Hirialde Integratua
5.2. Aretxabaleta-Eskoriatza
5.3. Azkoitia-Azpeitia
5.4. Balmaseda-Zalla
5.5. Beasain-Ordizia-Lazkao
5.6. Busturia-Sukarrieta
5.7. Deba-Mutriku
5.8. Durango-Abadiño-Izurtza-Iurreta
5.9. Eibar-Ermua-Zaldibar-Elgeta
5.10. Gorliz-Plentzia-Barrika
5.11. Irun-Hondarribia
5.12. Lekeitio-Ipazter-Mendexa
5.13. Markina-Xemein-Etxebarria
5.14. Donostia-Pasaia-Errenteria-Lezo-Oiartzun-Hernani-Astigarraga
5.15. Tolosa-Ibarra
5.16. Urretxu-Zumarraga
5.17. Billabona-Zizurkil
5.18. Lasarte-Oria-Usurbil
5.19. Aurreko idazatietan adierazi diren udalerri-taldeez gain, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek berren hurrenez hurreneko iharduketako lurralde-esparruen barruan beste udalerri-talde batzuek proposatu ahal izango dituzte, beren lurralde-estrategia espezifikoak kontuan izanik beren plangintzak era bateratuan garatzea komenigarria denean. 6. Plangintzak bateragarri egiteko sistema alternatiboak.Udal-plangintzak bateragarri egin ahal izateko, jarraian zerrendatzen diren mekanismo alternatibo hauek finkatzen dira: 6.1. Inplikatuta dauden udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorren edo Plangintza Arau Subsidiarioen Aurrelaburpen Fasearen idazkuntza elkarrekin egitea. 6.2. Dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak inplikatuta dauden udalerrietako plangintza orokorrean beren hirigintza-estrategien integrazio eraginkorra lortzeko jarraitu behar diren irizpideei buruzko proposamena egitea. 6.3. Bateragarri Egiteko Proiektu baten idazkuntza, ukitutako udalerrietako bakoitzaren plangintza orokorrean lortu nahi den bateragarri egite hori garantizatzeko barne hartu beharko diren galdakizun espezifikoak barne hartuko dituena. Bateragarri Egiteko Proiektu honen formulazioari ekiteko ekimena ukitutako udalerriei edo subsidiarioki eskuduntza duen Administrazioari egokituko zaie. Ukitutako Udalek proiektu hau onetsi eta gero, Proiektua plangintzaren aldaketa edo berrikuspenerako espediente batean jasoko da. 6.4. Bilbo Metropolitarrean eta Donostia-Pasaia-Errenteria-Lezo-Oiartzun-Hernani eta Astigarragan, plangintzen bateragarri egite hori dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planaren idazkuntzaren bitartez burutuko da. Gainontzeko udalerri-multzoetan, LAAetako idazati honetan ezarritako hiru sistemetatik edozein aukeratu ahal izango da. 7. Bateragarri egin beharreko elementuak.Hartzen den plangintzak bateragarri egiteko sistema alternatiboetako edozeinek ondoren adierazten den eduki orienta-tzailea eduki beharko luke, ukitutako udalerrietako bakoitzean bateragarri egin beharreko elementuen definizioari dagokionez: 7.1. Erreferentzi esparruaren bereizketa
7.2. Edukiak eta irizpideak Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek beren iharduketa-esparruaren barruan plangintzak bateragarri egiteko edukia eta aplikatu beharreko irizpideak finkatuko dituzte. Behin-behineko izaeraz, lurralde-plangintzak hauek behin-betikoz finkatzen dituen bitartean, ondorengo alderdi hauek kontuan izatea gomendatzen da:
|
1. Egungo egoeraren laburpena. 2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak. 5. Composición y características de cada grupo de municipios afectados. 6. Plangintzak bateragarri egiteko sistema alternatiboak. 7. Bateragarri egin beharreko elementuak. |