LAA. ONGIZATE ETA BERRIKUNTZARAKO LURRALDE EKIMENAK.
Kultur Ondarearen Antolamendua.
1. Artezpide honen ikusmoldea.
Gaur egun, iraganarekiko errespetua herri baten garapen-ideiari ezinbestean loturik doan elementua da. Guztion pentsamenduan bizirik dago Kultur Ondarea kontserbatu, balioa berriz harrarazi eta dokumentatzeko gogoa.
Lurraldearen Antolamendua gauzatzerakoan oso garrantzitsua da Arkitektura Ondarearen eta Arkeologi Ondarearen arteko bereizketa egitea. Izan ere, lehendabizikoak bere arte eta historia-balioak eta, zenbaitetan, hirigintza-balioak ditu bereizgarritzat eta bigarrenak, azalera-tzen dena barne, berariazko metodologia eskatzen du babesteko.
Tradizionalki, historiaurreko aztarnategiak eta erromatarren garaikoak eta labar-pinturak eta grabatuak dituzten kobazuloak hartu izan dira Arkeologi Ondarearen elementutzat. Gaur egun, ordea, kontzeptua zabaldu egin da. Erdi Aroak, Aro Modernoak eta Aro Garaikideak zorupean zein lurrazalean utzi dituzten adierazgarriak ulertu ahal izateko, argeologi metodologia egoki bati jarraituz interpretatu behar dira.
Narriatu edo hondatzeko arrisku etengabean dauden balio handiko ondasunak dira eta, horrenbestez, arreta eta babes iraunkorra behar dute. Aldi berean, beren inguruak positiboki transformatzeko potentzial ikaragarria daukaten ondasunak dira, aberastasuna sortzen duten agente bihur daitezkeen mugimendu exogeno zein endogenoak sorrarazten baitituzte sarritan.
Kultur Ondarearen defentsa aktiboa ez da bateraezina espazioa antolatu eta egokitzera zuzendutako proiektuak etengabe eskatzen dituen bizitza moderno baten garapen normalarekin. Horrela, arkitektura-elementuen eta arkeologi eremuen babesak malgua izan beharko du ezinbestean eta lurralde bakoitzeko problematika zehatz edo konkretura moldatu behar- ko du. Ez da kontserbadorismo porrokatuetan erori behar, udalerrien garapena geldiarazi baizik ez baitute egiten. Baina tradizio historikoaren eta aurrerabidearen artean dagoen kontuzko oreka ez da hautsi behar.
Zentzu honetan, interes bereziko eraikin edo aztarnategi batzuk, garrantzi handiko arrastoak dituztelako edo iraganeko une jakin bateko adierazgarri bakarrak direlako, bertan eta beren inguruetan baimendutako erabilerak mugatuz kon-tserba daitezke eta beste batzuk, aitzitik, dokumentatu, aztertu eta erregistratu egin beharko dira beren desagerpena ekar dezakeen edozein lani hasiera eman baino lehen.
Azkenik, Ondarea babesteko neurri egokiak ezartzerakoan, oso garrantzitsua da zein kokaleku topografikotan dauden eta horrek dakartzan arrisku desberdinak aintzat hartzea. Mendeetan zehar, gizakiak luzaroan edo aldi baterako ezartzeko aukeratu dituen lekuak aldatu egin dira lurraldea ustiatzeko garatutako iharduera desberdinen arabera.
Ondareari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomi bilakaerak kontuan hartzekoak diren ezaugarriak ditu. Desagertu den edo denbora labur samarrean desager daitekeen industri iharduera garrantzitsuaren ondorioz, arkitektura-ezaugarri bereizgarrienetako batzuk iraganekoak izan litezke denbora gutxiren buruan.
Jatorria industrian duten eta gaur egun erabiltzen ez diren instalazio askok Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur eta Histori Ondarearen osagai izan behar dute.
Lurralde-antolamenduarekin zuzeneko erlazioa duen eta, hortaz, arreta eman behar zaion arkitektura-motako kultur ondarea alde batera utzita, bada, halaber, biztanleen bizimoduetan inplizitu dagoen kultur ondarea. Puntu honetan, adierazi beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoak dimentsio txikiak dituen arren, bere barnean kultur kontraste handiak daudela, bai tradizio historiko bereizien eraginagatik (Kantaurialdeko Euskal Herria eta Euskal Herri Kontinentala), bai kasuan-kasuan ezagututako garapen-ereduengatik; esate baterako, industrializazio-prozesuaren aurrean hain irekiak izan ez diren inguruetan tradizio eta ohitura batzuek oso errotuta iraun dute eta, hortaz, inguru horiek industrializazioarekin zerikusia duten eboluzio jakin batzuetatik kanpo geratu dira eta beste batzuetan, ostera, berezitasuna ez da hain nabarmena. Hala ere, moduak globalizatzeko joerak eta joerak berak orokortzeak badu eraginik inguru hauetan ere, inolako zalantzarik gabe, eta gero eta desberdintasun gutxiago dute hurbilean duten inguruekin, eta homogeneizaziorako joera nabarmena dute, komunikabide handien eraginez batik bat.
Aurreko puntuarekin loturik, baina pisu espezifiko handiagoarekin, hizkuntzaren gaia aipatu beharra dago. Euskal idiosinkrasiaren funtsezko gotorlekua da. Kasu honetan, euskararen presentziak heterogeneotasun handia azaltzen du lurraldean zehar: inguru batzuetan ia ez da azaltzen eta beste batzuetan hizkuntza nagusia da. Inolako zalantzarik gabe, lurraldearen antolamenduko elementu ba-tzuek, telekomunikazioen edo garraio-sareen garapenak esate baterako, funtsezko garrantzia izango dute hizkuntzaren eta ezagutzen transmisio-pro- zesuetan, inguru desberdinetako pertsonen artean sortzen dituzten erlazioen ondorioz. Lurraldearen antolamenduak, arazo honetan funtsezko elementua edo behin-betikoa ez izan arren, ezaugarri hauek kontuan hartuta ihardun beharko du, proposatzen diren iharduketek horien gainean izan ditzaketen eragina aintzat hartuz beti.
2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
Kultur ondarea herrien nortasuna eta idiosinkrasia identifikatzen duen elementua da. Ondare hau iraunarazi eta eguneratzea, zenbaitetan kostu handia duen arren, kultur ondarearen aprobetxamenduarekin loturik dauden iharduera berriak sortzeko aukera ere izan daiteke.
Kultur ondarea, halaber, Europaren aberastasuna eta aniztasuna konfigura-tzen duten elementuetako bat da, eta honek helmuga erakargarri bihurtzen du munduko beste lekuentzat. Euskadik kontinentearen jatorri preindoeuroparrei lotzen zaien kulturarik zaharrenaren arkeologi eta kultur ondarearen ekarpena egiten dio Europako kultur aniztasunari.
Belaunaldi gazteek ondarearen eta honen ezagutzaren bitartez jasotzen dute baloreen eta kulturaren zati baten transmisioa. Horregatik, behar-beharrezkoa da ondarea gazteei sustatu eta irekitzea.
Gorako bidean dagoen gizartean, kapitala eta lana ez dira ekonomi garapenaren eragile bakarrak. Hirugarren faktore bat indar handiz azaleratzen ari da: kultura. Kultur balioak ezagutu eta bereganatzeko, behar-beharrezkoa da kultur ondarea berreskuratu eta iraunaraztea.
Kultur ondarea ezinbesteko elementua da kultur turismoaren berezko eta berariazko turismo eskaintza antolatzeko.
3. Helburuak eta iharduketa lerroak.
3.1. Euskal Kultur Ondarea babestu eta defendatzea. Babes-kategoriak eta mailak ezarriko dira honako hauek oinarri-tzat hartuta:
3.2. Bizitza modernoaren garapena kultur balioei zor zaien errespetuarekin bateragarri egingo duen babes-programa bat diseinatzea.
3.3. Arkeologi Parkeen sorrera susta-tzea.
3.4. Kultur Ondarea aberastasuna sor-tzeko agente dinamizatzaile gisa bultza-tzea.
3.5. Kultur industria propio eta espezifikoaren garapena sustatzea.
4. Kultur ondare higiezina.
Kultur Ondare Higiezinaren definiziopean, antolamenduaren ondorioetarako bi kategoria handitan sailkatzen diren ondasunak biltzen dira:
Arkitektura Ondarea, industri ondarea eta landa-ondarea barne har-tzen dituena.
Arkeologi Ondarea.
4.1. Irizpide eta Orientabide Orokorrak.
4.1.1. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana landuko du.
4.1.2. Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera, Ondarea honako kategoria hauen arabera sailkatzen da:
Monumentuak, halakotzat ulertuz indibidualki kontuan hartuta kultur interesa duten ondasun higiezinak.
Monumentu-multzoak, halakotzat ulertuz kultur unitate bat osatzen duten ondasun higiezinen taldeak.
Kultur espazioak, halakotzat ulertuz euskal herriaren kultura eta bizimoduen adierazpide aipagarriei loturiko iraganeko leku, iharduera, kreazio, sinesmen, tradizio edo gertakariek osatzen dituztenak.
Hauen babes eta kontserbazioa lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnen bitartez programatuko da, Eusko Jaurlari-tzak onartutako mugaketaren arabera, eta Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak indarrean dagoen legearen araberako txostena eman ondoren.
4.1.3. Kultur ondasunak zaharberritzeko lehentasunak: Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak monumentu indibidualak zaharberritzeko lehentasun-ordena adieraziko du Eskualde Egitura bakoitzerako, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak kultur ondasun kalifikatuen eta kultur ondasun inbentariatuen artean ezartzen duen hautatze-ordena abiapuntutzat hartuta.
4.1.4. Eraisteak: Kultur elementu edo ondasun kalifikatu edo inbentariatuetan eragina duen LAAak garatzeko lurralde- eta udal-plangintzak Euskal Kultur Ondareari buruzko Legearen aginduei jarraituko die arazo honi dagokionez. LAAak garatzeko plangintza horretan, lehendik zeuden kultur ondasunekiko errespetuaren eta egungo eta etorkizuneko beharren arteko orekan datzan kultur normalizazioko printzipioa errespetatu egingo da, batez ere Monumentu Multzoetan, ondasun bakoitza bereiz ez baita garrantzitsua, Multzoa osatzen duen heinean baizik.
4.1.5. Plangintzak kultur ondareari emango dion tratamenduak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
Ondasunaren eta bere inguruko lurraldearen arteko erlazioa isladatu beharra, hala kultur ondasuna babesterakoan, nola honen inguruko espazioan erabilerak antolatu eta programatzerakoan.
Ezinbesteko arrazoirik eta gizarte-interesik ezean, ondasuna bere jatorrizko kokalekuan iraunaraztearen komenientzia.
Kultur ondasun higiezina osorik babestearen garrantzia, eta ez bere kanpoaldeko zatiak soilik.
4.2. Arkitektura Ondarerako irizpide eta orientabideak.
4.2.1. Kultur ondasun arkitektonikoei emango zaizkien babes-mailak Euskal Kultur Ondareari buruzko Legean ezarritakoak izango dira: kultur ondasun kalifikatuak eta kultur ondasun inbentariatuak. Hala eta guztiz ere, Legeak aurreikusten duen babes-maila oraindik lortu ez duten kultur balio aintzatetsia duten ondasunen kasuan, hirigintza-plangintzak Lege horrek maila horietarako adierazten duenari eta Kultur On- dareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak horri buruz ezartzen duenari jarraituko dio.
4.2.2. Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak ezarriko ditu plangintzak eta, bereziki, Plan Bereziek, monumentu-multzo arkitektonikoei dagokienez kontuan hartu behar dituzten irizpide eta orientabideak, eta bere aginpide-eremurako zehaztuko ditu.
4.2.3. Monumentu-multzoen babes-mailak. Monumentu Multzoen mugaketan barne hartutako kultur ondarea jarraian adierazitako kategorien arabera sailkatuko da:
Babes bereziko elementuak: Kultur Ondasun Kalifikatutzat aitortutako edo beren balio arkitektoniko, artistiko, historiko edo kulturalengatik halakotzat aitor daitezkeen higiezin eta elementu hiritarrak dira.
Erdi-mailako babeseko elementuak: Ondasun Inbentariatutzak aitortutako higiezinak edo kategoria horretara asimilatzeko moduko balioak dituztenak.
Oinarrizko babeseko elementuak: balio nabarmenik izan gabe, tipologiaren edo ingurugiroaren ikuspegitik ondare-interesa dutenak.
Elementu ordezkagarriak: baliorik ez dutelako ordezka daitezkeenak, beti ere eraikuntza berria lehendik zegoen multzoan integratu eta batera-tzen bada, 1992ko Lurzoruaren Legearen Testu Bategineko 138. atalak ezartzen duen eran.
Bat ez datozen elementuak: bere inguruneari egokitzen ez zaizkionak eta, horrenbestez, 1992ko Lurzoruaren Legearen Testu Bategineko 138. a. atala betetzen ez dutenak.
Hiri-espazioak: Espazio eraiki gabeak, herritarren erabilerakoak nahiz ez, Hirigune Historiko baten hiri-egitura osatzen dutenak, eta ondokoak direnak: kaleak eta kantoiak, plazak eta parkeak, patioak eta karkabak.
4.2.4. Monumentu Multzo Arkitektonikoei buruzko Kultur Ondasunak kalifika-tzeko espedienteek dagozkien plan bere- ziak Ondasun hauek babesteko oinarrizko tresna gisa idatzi edo aldatzeko beharrezkoak diren lanen hasiera ekarriko dute, udal-instantziak zein foru eta autonomia-instantziak koordinatuko dituen behin-betiko babes-erregimena zehaztuko duten iharduketa bakarrak lortzearren.
4.2.5. Monumentu Multzo Arkitektonikoak babesteko hirigintza-tresnek, Plan Bereziek batik bat, eskuhartze-kategoria tasatuak ezarriko dituzte, hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuan aurreikusitako sailkapenaren arabera.
4.2.6. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek garatu beharreko Multzo Paisajistiko Industrialetako definizio eta eskuhartze-ekimenek, hala badagokie, Kultur Ondasun gisa babesteko moduko elementurik izan daitekeela eta hauek "in situ" iraunarazi beharra kontuan hartuko dute.
4.3. Arkeologi Ondarerako irizpide eta orientabideak.
4.3.1. Kultur ondasun arkeologikoei emango zaizkien babes-mailak Euskal Kultur Ondareari buruzko Legean ezarritakoak izango dira: kultur ondasun kalifikatuak, kultur ondasun inbentariatuak eta ustezko arkeologi eremuak. Hala eta guztiz ere, Legeak aurreikusten duen babes-maila oraindik lortu ez duten kultur balio aintzatetsia duten ondasunen kasuan, hirigintza-plangintzak Lege horrek maila horietarako adierazten duenari eta Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak horri buruz ezartzen duenari jarraituko dio.
4.3.2. Antolamendu Kategoriak: Arkeologi Ondarearen babesa arkeologi eremu batzuetan oinarrituz egituratzen da; eremu horien barruan honako talde hauek sartzen dira, berariazko ezaugarrien arabera:
Kobazuloetako historiaurreko santutegiak.
Historiaurrean zehar garatutako animalien irudien eta zeinu desberdinen errepresentazio pintatuak eta grabatuak, "Labar-arte" izena eman ohi zaienak, barnealdean dituzten kobazuloak dira.
Hiribilduak.
Erdi Aroan, zegokien Foruaren bitartez, "Hiribilduen" kategoria eman zieten herriguneak dira. Kasu batzuetan, fundazio juridikoa gertatu baino lehen populazio bat bazen eremu hauetan asentatuta, beste batzuetan, berriz, asentamendu sortu berriak dira.
Beste hainbat aztarnategi eta elementu interesgarri.
Multzo hau arkeologi interesa duten aztarnategi eta elementu batzuek osatzen dute, honako tipologia honen barruan sailkatuta:
Bizitzeko leku edo elementuak edota izaera zibilekoak.
Defentsarako edo izaera militarreko leku edo elementuak.
Erlijio-izaerako leku edo elementuak.
Hileta-izaerako leku edo elementuak.
Merkatzaritza edo industria-erabilerarako leku edo elementuak.
Azpiegiturak.
Leku edo elementu ez oso definituak.
4.3.3. Babes-mailak. 4.3.2. idazatian definitutako arkeologi kategoria desberdinei esleitu beharreko babes-mailak ondokoak dira:
Arekeologi erreserba.
Maila hau emango zaie bertan eskuhar-tzerik egin behar ez den eta indusketarik egin gabe kontserbatu behar diren arkeologi aztarnategiei. Izan ere, etorkizunean bidezkotzat jotzen denean egingo da indusketa.
Babes zorrotza.
Maila hau Kultur Ondarearen testuinguruan bakarrak diren eta kasu jakin ba-tzuetan desagertzeko arrisku handia duten adierazgarriei aplikatuko zaie batik bat. Babes-maila hau ematen zaien Ondarearen elementuen kokaera alda dezakeen edozein giza iharduera ia erabat murriztuta geratzen da. Ikerketa-iharduerak eta zientzi izaerako beste erabilera batzuk baino ez dira baimenduko. Programa zehatzak diseinatuko dira elementu hauek babesteko.
Kontserbazioa.
Arrasto nabarmen samarrak dituzten edo Euskal Autonomia Erkidegoko arkeologi panoramaren barruan adierazgarri esanguratsuak diren interes bereziko aztarnategi edo elementuei emango zaie maila hau. Ez da baimenduko kontserbatu beharreko elementua narria dezakeen iharduerarik, egiturak finkatu eta zaharberritzera zuzendutakoak izan ezik. Ahal denean, arrasto hauek kokaturik dauden hiri edo landa-egituran integra-tzeko ahaleginak egingo dira, beti ere integrazio horrek kontserbatu beharreko kultur ondasunaren funtsezko aldaketarik ez badakar. Kultura, turismo eta a-tseden-iharduerekin zerikusia duten erabilerak bultzatuko dira.
Babesik gabekoak.
Babesik gabe geratzen dira balio nabarmenik ez duten ondare-elementuak, baldin eta arkeologi iharduketak kontrakorik adierazten ez badu. Maila hau eman baino lehen, elementu hauetan arkeologi iharduketak egin beharko dira (indusketa, zundaketa eta abar), desagertu egin daitezkeen adierazgarri hauek zehatz-mehatz erregistratu eta dokumentatzeko. Azkenik, aztertutako elementuari buruzko Txosten xehatua aurkeztuko da.
4.3.4. Arkeologi iharduketak.
Aztarnategien eta osatzen dituzten elementuen egungo kokaera nahasi edo aldatzen dituzten obra-proiektu, azpiegitura, eraikuntza-iharduketa isolatu eta hirigintza-garapen guztiek lanen eragina ebaluatuko duen eta Euskal Kultur Ondareari buruzko Legean definitutakoaren arabera arkeologi iharduketa egokienak zehaztuko dituen txosten bat barne hartu beharko dute. Bertan egin beharreko eskuhartzea edo eskuhartzeak burutu ondoren, agerian jarritako adierazgarriei 4.3.3. idazatian definitutako babes-mailetako bat emango zaie.
4.3.5. Babesaren antolamendua.
Kobazuloetako historiaurreko santutegiak.
"Babes zorrotzeko" maila aplikatzen zaie. Hauen inguruari dagokionez, bertan iharduteko maila Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak horietako bakoitzari ematen dion mugaketaren araberakoa izango da. Mugaketa horren barruan, hiru kontserbazio-azpieremu barne hartuko dira:
Eremua. Erabilera guztietatik baztertua. Zientzi izaerako iharduerak baino ez dira onartuko.
Eremua. Santutegia aldatzen ez duten eskuhartzeak onartuko dira (nekazaritzako laboreak, belardiak eta abar).
Eremua. Ez da inolako erabilera bateraezinik ezartzen, erauzketa-ihardueren kontrola izan ezik.
Hiribilduak.
Plan Berezien idazkuntzaren testuinguruan, ingurua bost iharduketa-eremutan sailkatuko duen Historia eta ArkeologiaAzterlanak egingo dira:
Arkeologi indusketa. Erdi Aroko harresia edo hiribilduaren dinamika barruko eraikin bereziak dauden eremuei dagokie batik bat.
Arkeologi zundaketa. Zorupearen arkeologi potentziala baloratzera eta aztarnategia mugatzera zuzendua.
Arkeologi kontrola. Aztarnategi baten existentzia posiblearen adierazgarri urriak eta ez oso adierazkorrak dituzten ustezko zonetan burutuko da.
Eraikin interesgarritan azalera-tzen diren unitate estratigrafikoen azterketa.
Iharduketa-salbuespena. Berriki egindako eraikuntza-obren ondorioz arkeologi potentziala erabat galdu duten inguruei aplikatuko zaie. Salbuespen hau justifikatuko duen dokumentazioa barne hartuko da.
Erreserbako aztarnategiak: Historiaren ezagutzarako garrantzi berezia dutelako eta oso urriak direlako, etorkizuneko ikerketetarako erreserbatu behar diren aztarnategien zerrenda egingo du dagokion Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak, eta egoera hori alda dezaketen arkeologi eskuhartzeak ez dira baimenduko.
Arkeologi interesa duten bestelako aztarnategi eta elementuak.
Idazati honetan barne hartzen diren elementuen babesa jarraian adierazitako irizpideen arabera burutuko da:
Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak definituko ditu arkeologi parke- ak, arkeologi eremuak, antolamendu-kategoriak, babes-mailak eta Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planetan eta Udal Plangin-tzan Arkeologi Ondarea tratatzeko orientabideak.
Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek eta udalerri bakoitzeko plangintza orokorrak historia eta arkeologia-ondarearen tratamenduari buruzko berariazko azpiatal bat barne hartuko dute, Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planean seinalatutako adierazpenei jarraiki. Azpiatal honetan, adierazitako ondarea antolatu eta babesteko helburuak eta estrategiak adieraziko dira.
4.3.6. Mugaketak: Arkeologi Ondarearen antolamendu-kategorien behin-betiko mugaketak, arkeologi eremu bakoitzerako, dagozkien udal-plangintzako figuretan ezarriko dira, honako irizpide hauek oinarritzat hartuz:
Kultura Sailak egindako Kultur Ondareari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planean ezarritako irizpideak.
Plangintza hori idazten ari diren bitartean burutzen diren historia eta arkeologia-azterlanak.
4.3.7. Gelditzea: Edozein obra edo iharduera burutzen ari den bitartean arkeologi interesa duen ustekabeko aurkikun-tzaren bat egiten bada, berehala eman beharko zaio aditzera dagokion Toki-Erakundeari edo Foru Aldundiari. Honek obrak gelditzeko agindua eman dezake, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeko 48.2. atalean ezarritakoaren arabera.