Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

LAA. LAAen LURRALDE EREDUA.


Hondakin Solidoak.

1. Interpretatzeko gakoak.

Ingurugiroaren etengabeko narriadurak eta honen emaitza guztiek piskanaka ezarri dute gure Autonomia Erkidegoan lurraldea erabiltzeko eta lurraldeaz gozatzeko dinamikan jarrera-aldaketa eragingo duen inflexio-puntua ezartzeko beharra.

Hondakin solidoei dagokienez, tratamendu puntualak edo zatikoak askiezak gertatu dira eta beharrezkoa izan da arazo honi orokorrean irtenbidea emango dion soluzioari ekitea.

Arazoari buruzko ezagutza hertsia eta xehekatua izateko eta soluzio alternatiboak emateko ondoko planak idatzi dira: Bizkairako (1979), Gipuzkoarako (1982) eta Arabarako (1984) Hiri Hondakin Solidoak Gida Planak, Hondakin Bereziak Kudeatzeko Plana (1993), Hondakin Inerteak Kudeatzeko Plana (1993) eta Araztegiko Lohietarako Gida Plana (1993).

Hondakinen kudeaketarako sistema desberdinei buruzko sistema desberdinak direla-eta, Artezpide hau ondoko ataletan banatu da:

  • Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketa
  • Osasun Hondakinen Kudeaketa
  • Hondakin Inerteen eta Inertizatuen Kudeaketa
  • Nekazaritza eta Baso Hondakinen Kudeaketa
  • Hondakin Berezien Kudeaketa
  • Hiriko hondakin-uren eta ur edangarrietako Araztegiko Lohien Kudeaketa

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Sortutako hondakinen hazkundeak hainbat erronka sortzen ditu etorkizunerako eta erronka hauei epe luzerako ikuspegi orokorretik ekin beharko zaie, betiere alderdi ekologikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak aintzat hartuta.
  • Etorkizunean, erabakiak arrazoizkoak izatea eta alternatibak hartzerakoan gardentasunaz jokatzea bermatuko duten hondakinak kudeatzeko politika egokia ezezik, beharrezkoa gertatuko da eragileen erakunde-mailakoak zein gizarte-mailakoak edo indibidualak kontzientziazioa, prestakuntza eta mobilizazioa handia.
  • Aurreikus daitekeen hondakinen gehikuntzak duela gutxi iragandako garaietan ezagutu den erritmoa lortuko ez badu ere, seguraski, berauen sorreran gerta-tzen den transformazioak jarraitu egingo du: organikoak ez diren produktu lehor gehiago azalduko dira (paperak, kartoiak, ehunak, plastikoak), bai eta nolabait toxikoak diren produktuak (pilak, sendagaiak eta abar). Hori dela eta, beharrezkoa izango da hondakinak bereiztea eta hauen tratamendu berezia garatzea.
  • Alderdi ekologikoak eta ekonomikoak bat egiteak, ingurugiro-mailako kostuak barne hartuz, eta portaera sozialetan eta kontsumo-azturetan aldaketak eragiteak alternatiba-kopurua zabaltzea ekarriko du.
  • Birziklatzea izan daiteke hondakinetarako soluzio integral garrantzitsua epe luzera begira. Horretarako gizartea eta kultura aldatu beharko dira, bai eta produktuak fabrikatzeko prozesuak ere: jatorrian, materialen erabileran, ontziratzeko eta enbalatzeko sistemetan eta prozesuaren tekniketan.oArlo honetan egin beharreko aldaketak eta mutazioak, batez ere hiri-hondakin solidoei dagokienez, ateak zabalduko dizkio aniztasunari, garapen teknologikoari eta iharduera berriak garatzeari eta honek enpresak eta giza-asentamenduak ingurugiroarekiko egokitzea ahalbidetuko du.

Eskualde Mailako Hiri-Hondakin Solidoen Kudaketa.

627 KB

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Helburuak.

Hondakinen alorrean, hondakinen ikuspegi berria sustatzea proposatzen da, oro har, arazo gisa soilik hartu beharrean, gure komunitateak hauen tratamendu eta kudeaketarako baliabide eta aukera garrantzitsuak sortzeko gai den aktibo gisa ere hartuko da.

Ondoko helburuak bete beharko dira:

  1. Hondakinen produkzioa jatorrian murriztea (minimizatzea).
  2. Berreskuratu, berrerabili eta birziklatzea.
  3. Hondakinen kudeaketa zuzena, ondorio honetarako azpiegiturak garatuz.
  4. Hondakin solidoak kudeatzeko bideragarria izan behar duen esparru administratiboa eta legala garatzea.

Orri honen hastapenara bueltatu

4. Iharduketa artezpide orokorrak.

Ondoko Artezpideak hartu beharko dira kontuan:

4.1. Hondakinen eta baliabideen dimen-tsioa eta denboran duten bilakaera eguneratzea ahalbidetuko duten hondakin eta baliabideetarako politika lantzea.

4.2. Industri prozesuak ezar daitezen eta lehengaiak eta energia erabiltzerakoan produktu eraginkorragoak diseina daitezen bultzatzea.

4.3. Hondakinen kudeaketa eta tratamendua bultzatzea, birsortzean, birziklatzean eta berrerabiltzean oinarritutako politiketarako baliabide eta oinarri gisa aintzat hartuta, betiere ingurune eta baliabide naturalen narriadura minimizatzeko asmoz.

4.4. Industri iharduerak sortutako hondakinen kudeaketa eta tratamendua sustatzea, botere publikoek zuzenean eskuhartu, sustatu eta bultzatuta eta, era berean, industrien beren ekimenek lagunduta.

4.5. Hondakinen karakterizazioaren eta hauek aprobetxagarriak diren edo ez diren kalifikazioaren etengabeko azterketa egitea.

4.6. Administrazioen arteko lankidetza eta Administrazioen eta gai honek ukitzen dituen sektore pribatuen arteko lankidetza indartzea, erabakien ardura elkarrekin banatuz arauen exijentziak lehenbailehen bete daitezen.

4.7. Inplikaturik dauden eragileen prestakuntzarako, informaziorako eta dibulgaziorako programak planteatzea.

4.8. Lege-mailako hutsak identifikatzea eta beharrezko arauak proposatzea.

4.9. Degradatutako inguruez baliatzea hondakinen kudeaketarako azpiegitura jakin batzuk ezartzeko.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Artezpide partikularrak. Hiri hondakin solidoen kudeaketa.

5.1. Hiri-hondakin solidotzat (HHS) hiri-hondakin oro hartzen da, bai eta erregulazio espezikoren menpe ez dauden merkataritza eta industria-hondakin asimilagarriak ere.

5.2. Hiri-hondakin solidoei dagokienez (HHS) eta zabortegi eta transferentzi estazioen politika epe labur eta ertainera jarraipena emanez, hondakin hauek kudeatzeko espazio berriak irekitzea planteatzen da eta zaborbilketa hautakorra, berrerabilketa eta bestelako baloratzeko moduak bultzatuko da.

5.3. Artezpide honetan aurreikusten diren lurraldearen guneetan kokatzen diren azpiegiturek eskaintzen dituzten HHSak eskualde-mailan kudeatzeko sistema finkatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinen arazoari bi fasetan ekingo zaio. Lehen fase batean soluzio azkar eta eraginkorra eta, aldi berean, kostu ekonomiko txikiko ezarpena eta mantenimendua duena gaineratu nahi da. Bigarren fase baterako utzi dira hondakinak aprobe-txatu eta berreskuratzeko sistema sofistikatuak. Ondokoak dira eraskin gisa gaineratutako planoan formulatu eta biltzen diren hasiera bateko proposamenak:

  • Vitoria-Gasteiz (zabortegi kontrolatua)
  • Gordexola (zabortegi kontrolatua)
  • Mungia (zabortegi kontrolatua)
  • Bilbo (zabortegi kontrolatua)
  • Amoroto (zabortegi kontrolatua)
  • Durango (transferentzi estazioa)
  • Igorre (zabortegi kontrolatua)
  • Arrasate (errausketa)
  • Mutriku, Eibar (transferentzi estazioak)
  • Azpeitia (zabortegi kontrolatua)
  • Zarautz (zabortegi kontrolatua)
  • Beasain (zabortegi kontrolatua)
  • Donostia-San sebastian (zabortegi kontrolatua)
  • Getxo (transferentzi estazioa)
  • Llodio (transferentzi estazioa)
  • Errigoitia (transferentzi estazioa)

5.4. Ondoko eremuetan tratamendu-sistema egokiak eratuko dira:

  • Arabako Errioxako Eskualde Egitura
  • Bilbo Metropolitarra (ezkerraldea)
  • Donostia-Beterriko Eskualde Egitura (Bidasoa Behera)
  • Toloserriko Eskualde Egitura

5.5. Artezpide honetan azaltzen diren irizpideak garatzeko Lurraldearen Eskualde Egituren zerbitzurako eta, bereziki, Bilbo Metropolitarreko Eskualde Egituraren zerbitzurako tratamendu integrala egiteko plantak planifikatu eta egingo dira (errausketa, birziklatzea edo beste batzuk), bai gaur egungo azpiegituren berraintzatespen gisa, bai ezarpen berri gisa.

5.6. Hiri-hondakin solidoen antzinako zabortegiak berreskuratu eta planifikatuko dira, batez ere antzinako udal-zabortegiak.

5.7. Hiri-hondakin solidoen zabortegietako biogasa ustiatzeko sistemak instalatzea indartuko da.

Orri honen hastapenara bueltatu

6. Artezpide partikularrak. Hondakin solido inerteak eta inertizatuak

6.1. Hiri-hondakin solido inertea zabortegi batean utzi eta transformazio fisiko-kimiko edo biologiko esanguratsurik jasaten ez duen hondakina da, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera toxikoa edo arriskutsua bada.

6.2. Hiri-hondakin solido inertizatua indarrean dagoen legeriaren arabera hondakin toxikoak toxikoak ez diren hondakinetan bihurtzeko prozesuetan sortutako hondakinak dira.

6.3. Hondakin hauek erabat ezabatzeko sistemak antolatzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana idatziko da.

6.4. Hondakin Solido Inerteak Kudeatzeko Planean barne hartzen den ekintza-plana garatuko da.

6.5. Hondakin-mota hau birziklatu eta aprobetxatzeko azpiegiturak exekutatzea ahalbidetuko da.

6.6. Hondakin inerteen antzinako zabortegiak eta bertan behera utzitako harrobiak berreskuratu eta planifikatuko dira, xede honetarako herri-lanetako soberakinak erabil daitezen indartuz.

Orri honen hastapenara bueltatu

7. Artezpide partikularrak. Osasun hondakinak.

7.1. Osasun-hondakinak medikuntza eta albaitaritza-ihardueraren ondorioz sortutako hondakinak dira.

7.2. Osasun-hondakinen kudeaketan jatorrian egindako aukeraketan eta tratamendurako instalazio zentralizatuetan oinarritzen diren soluzioak bilatzea bul-tzatuko da.

7.3. Lurralde Historikoetako bakoitzean hondakin-mota honen tratamendurako instalazio zentralizatu bat eraikiko da.

Orri honen hastapenara bueltatu

8. Artezpide partikularrak. Nekazaritza eta baso hondakinak.

8.1. Nekazaritza eta baso-hondakinak nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ihardueren ondoriozko hondakinak dira.

8.2. Aprobetxamendu energetikoaren, berrerabilpen-aprobetxamenduaren eta bestelako aprobetxamenduen alorrean eskualde-mailako soluzioak bilatzea indartuko da.

Orri honen hastapenara bueltatu

9. Artezpide partikularrak. Araztegiko lohiak.

9.1. Araztegiko lohiak hiriko hondakin-uren eta ur edangarrien Araztegietan sortzen diren hondakinak dira.

9.2. Saneamendu Plan desberdinak abiaraztearen ondoriozko lohiak araztea ahalbidetuko duten azpiegiturak sortzea bultzatuko da, lohien aprobetxamenduak izango du lehenespena.

Orri honen hastapenara bueltatu

10. Artezpide partikularrak. Hondakin bereziak.

10.1. Hondakin bereziak indarrean dagoen legeriaren arabera toxiko edo arriskutsuak diren hondakin guztiak izango dira, hauen jatorria edozein izanik ere, bai eta aurreko kategoriatan barnebiltzen ez den eta arriskutsua izan daitekeen beste edozein hondakin ere.

10.2. Hondakin hauen arazoari irtenbidea emateko soluzio zentralizatua bertan behera utzita, berauek hurbiltasun-irizpideari jarraituz araztea indartuko da. Honek kudeatzeko alternatiba anitzen artean hautatzea ekarriko du, hauei dagokien azpiegiturekin batera.

10.3. Hondakin berezien kudeaketarako azpiegiturak, segurtasun-gordailuak izan ezik, industri lurzoruan kokatu beharko dira.

10.4. Inertizatzeko instalazioak industri lurzoruan zein inertizatuen gordailuen ondoko lurzoruetan kokatu ahal izango dira.

10.5. Hondakin hauen ezaugarriak kontuan hartuta, ondoko alderdiak hartzen dira, lehenespenez, aintzat, hiri eta lurralde-plangintzaren ikuspegitik:

  • Hurbilerraztasuna
  • Ingurunearen beste iharduerekiko bateragarritasuna

Orri honen hastapenara bueltatu

11. Lurzoru poluituei buruzko artezpideak

Lurzoru poluituen arazoak, hasiera batean bederen EAEren barruan dagoen esparrua bada ere, gure lurraldearen antolamenduan inolako zalantzarik gabe eragin nabarmena duen alderdia da. Izan ere, eta ideia hau indartzeko gogoan izan behar dugu, Europako Batasuneko gainerako elkartekideek derrigorrezko legeria espezifikoak aplikatzeko joera dutela.

Lurzoru poluituen arazoa eta lurzoru hauetan poluzioa ezabatzeko funtsezkoa izango da lurralde antolamendua eta, horretarako, garrantzitsua izango da lurzoru horiek hirigintza eta eraikuntza-erabileretarako berriz erabili ahal izatea, landa-lurzoru berriak kolonizatzea saihestuz. Hau guztia funtsezkoa izango da EAE bezalako lurralde batean, bertan, eta bereziki Kantauriko isurialdean, lurzorua ondasun urria delako.

Ildo honetan, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila Gida Plan bat ari da idazten, Gida Plan honek ondokoa ezarriko du: lurzoruak karakterizatzeko laginketa-metodologia, lurzorua poluituta dagoen ala ez dagoen tipifikatzeko baliagarria izango den araudia eta lurzoruan poluzioa ezabatzearen maila argitzeko metodologia, lurzoru horretan ezarri beharreko erabilera berriaren arabera.

Lurzoruetan poluzioa ezabatzeko teknologia ez dago oraindik landuegia eta, horrenbestez, lurzoru poluitu guztiak erabili ahal izateko aukera (behar adinako finantza-erabilgarritasuna izanez gero) mugatua da epe ertain-luzera eta helburu hau lortzeko oso epe luzeak hartu behar dira aintzat.


1. Interpretatzeko gakoak.

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

3. Helburuak.

4. Iharduketa artezpide orokorrak.

5. Artezpide partikularrak. Hiri hondakin solidoen kudeaketa. urbanos

6. Artezpide partikularrak. Hondakin solido inerteak eta inertizatuak.

7. Artezpide partikularrak. Osasun hondakinak.

8. Artezpide partikularrak. Nekazaritza eta baso hondakinak.

9. Artezpide partikularrak. Araztegiko lohiak.

10. Artezpide partikularrak. Hondakin bereziak.

11. Lurzoru poluituei buruzko artezpideak


























































































fabrica









































































































cantera




Orri honen hastapenara bueltatu