LAA. LAAen LURRALDE EREDUA.
Etxebizitzaren beharrizanak eta Egoitzarako Lur Berriaren Eskaintza Zenbatzea.1. Ikusmoldea.Euskal Herriko Lurraldea Antolatzeko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 6. artikuluak, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen zehaztapenei buruzkoa, zazpigarren atalean finkatzen duenaren arabera, lurraldearen area eta zona desberdinetan etxebizitzen beharrizana hauek ezarriko dute. Artezpide honen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bakoitzean beharrezko egoitza-lurzorua koantifikatzera zuzentzen den prozesu zaila bideratu nahi da, Lurraldea Antolatzeko Legeak berak aditzera ematen dituen proposamenekin loturik. LAAek Lurralde Eredua definitu behar dute eta planteatzen den Lurralde Ereduaren artezpidean aurrera pausoak ematea ahalbidetuko duten arloko iharduketarako funtsezko estrategiak adierazi beharko dituzte. Bestetik, LAA hauen denbora-mugak epe labur eta ertaineko esparrua gainditzen du, bai eta hertsiki koiunturalak gerta-tzen diren gaiak ere, eta berezko "Egitura" eta "Eredu" izaeretako alderdietan oinarritzen dira. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da izaera honetako dokumentu batek gai koiunturaletara egoki-tzeko ahalmena edukitzea, batez ere, plangintza abiapuntu izanda, egoitza-lurzoruaren eskaintza koantifikatzeko gai batean, kasu honetan gertatzen den bezalaxe. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri desberdinetan egoitza-lurzorua koantifika-tzea Lurralde Ereduaren definizioan bertan hartu behar du parte, koantifikazioari buruzko "Irizpideei" dagokienez bederen. Hala eta guztiz ere, udalerri jakin baterako eta denbora zehatz baterako kalkulu zehatzari buruzko alderdiak, izaera koiunturalagoa dutenez gero, hiri eta lurralde mailako errealitate demografiko eta ekonomiko oso aldakorrera etengabe egokitu beharko dira. 2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
3.1. Garrantzitsua izango da EAEko udalerri desberdinetako egoitza-hazkundea koantifikatzeko irizpideak egoera ekonomikoa eta demografikoan maiz gertatu ohi diren aldaketei eta etorkizuneko apostuei aurre egiteko bezain malguak izatea. 3.2. Honez gain, udalerri bakoitzari esleitutako egoitza-lurzoruak ahalbidetu beharko du udalerri bakoitzak LAA hauetan ezarritako Ereduak esleitzen dion egitekoa bete ahal izatea eta funtsezkoa izango da adierazitako irizpideek hori lortzeko mekanismoak barne har daitezen ahalbidetzea. 3.3. Era berean, egoitza-lurzoruaren koantifikazioak udalerri guztietan bigarren egoitza agertzea ahalbidetu beharko du; LAA hauetan udalerri bakoitzerako ezartzen den hitzetan. 3.4. Izaera orokorrez, udal-mailako egoitza-lurzorua koantifikatzeko ezar-tzen diren irizpideek udalerrian aurreikus daitekeen hazkunde demografikoarekin egon beharko dute loturik, turismoa garatzeko aukera duten udalerrien kasuan izan ezik, udalerri hauen tamainaren eta bertako populazioaren bilakaeraren ondoriozko eskaria gehigarria kontuan izan beharko dute-eta. 3.5. Bestalde, komenigarria izango litzateke ezarri beharreko irizpideek etxebizitza beharrizanak koantifikatzeko etxebizitzen erabileran gertatzen diren aldaketak ere barne hartzea. Horrenbestez, irizpide hauek Euskal Autonomia Erkidegoan azken urteetan antzematen ari den famili unitateetan batezbesteko tamaina etengabe murrizteko joera jaso beharko dute, joera hau Artezpide hau indarrean irauten duen aldian ere gertatzen jarraitzea aurreikusten da-eta. 3.6. Azkenik, ez da desiragarria lurzoruaren eskaintzaren eta aurreikus daitekeen eskariaren artean egokitzapen "zehatza", higiezinen merkatuak ez du lurzoruaren esleipen eraginkorra ahalbidetuko duen "konpetentzia ezin hobearen" sistema jarraitzen. Izan ere, itxurazko egoera orekatuko baldintza hauetan eskasia-egoerak eta espekulaziotirabirak gertatzen dira. Bestetik, zenbait udalerrik hirigintza-kudeaketa oso zaila gertatzen dutenez gero, ezereztu egiten da, maiz, eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapen matematikoa. Honez gain, udalerriak ez dira udalerri batetik bestera biztanleak lekualdatzea oztopatzen duten barrutiak. 4. Udal plangintzan egoitza-lurzoru berriaren eskaintza koantifikatzea.4.1. Artezpide hau Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako plangintzek egoitza-lurzoruaren eskaintza koantifika dezaten irizpideak ezartzera zuzentzen da. Honela bada, funtsean irizpideak ezartzen ditu. Udalerri bakoitzerako eta denbora jakin baterako kalkulu zehatzak behin-behinekoak eta orientagarriak izango dira, unean une eskura dagoen estatistika-oinarriaren eta 21. kapituluko I. Eraskinean ezartzen diren koefizienteen bitartez. 4.2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bakoitzerako egoitza-lurzorua koantifikatzeko adierazitako lurzoruak hartu beharreko etxebizitza-kopurua eta udal-plangintzak proposatzen duen egoitza-dentsitatearen mailak kalkulatu beharko da, abiapuntu gisa. 4.3. Egoitza-lurzorua koantifikatzeko proiekzioak populazioa kontuan izanik egin badira, biztanle-kopuruaren eta e-txebizitza-kopuruaren arteko korrespondentzia udalerri bakoitzeko "Famili Unitatearen Batezbesteko Tamainaren" arabera ezarriko da. 4.4. Udalerri bakoitzeko egoitza-lurzoruaren gainazala kalkulatzea ahalbidetuko duen etxebizitza-kopurua koantifikatzeko, honako bost osagai hauek ezarri dira:
4.5. Udalerri bakoitzeko plangintzaren egoitza-lurzoruaren eskaintza dimentsionatzeko aintzat hartuko den guztizko etxebizitza-kopurua koantifikatzeko, oro har, aurreko artikuluan adierazitako osagaietako bakoitzaren ondoriozko etxebizitza-kopurua gehituko dira, beti ere osagai hauetako bakoitzaren berezko bereizgarritasun tipologikoak kontuan izanik. 4.6. Elkarbanatutako plangintzak hazkundeak gauzatu behar dueneko zona zehatzak zein behar duten izan erabaki beharko luke, udal-mugarte batekoak edo bestekoak izan kontuan izan gabe. 4.7. Edonola ere, hemen aditzera ematen diren irizpideen arabera udalerri bakoi-tzerako ezarritako guztizko etxebizitza-kopuruaren koantifikazioa gehienezko muga izango da. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak eta udalerri bakoitzeko Plangintza Arau Subsidiarioak murriztaileagoak izan daitezke, ez dute, dena den, LAAek ezartzen dituzten irizpideen arabera kalkulatutako lurzoruaren gehienezko eskaintza gaindituko. 4.8. Artezpide honetan proposatutako kalkulatzeko metodoa behin-behineko erabiliko da, Eskualde Egitura bakoitzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazten diren bitartean. Plan hauek LAAetan lortutako koantifikazioez bestelako koantifikazioak ezarri ahal izango dituzte, udalerri bakoitzak hazteko duen ahalmenaren azterketa xehekatuagoaren arabera eta, beti ere, LAA hauetan ezartzen den Lurralde Ereduaren aukerak errespetatuz. 4.9. LAA hauek EAEko udalerri desberdinetako egoitza-lurzorua kalkulatzeko metodo generikoa proposatzen dutela aintzat hartuta, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek, edo hala badagokio, udal-plangintzak, arrazoizko lurraldearen harrera-ahalmenera eta udalerriko hiri-egituraren inplikazioetara egokituko dute LAA hauetako zehaztapenen arabera egindako egoitza-koantifikazioa. 4.10. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldea oso urria da eta oso elkarrerlazio estuak ditu eta mota honetako lurralde batean aintzat hartzen denaren arabera, maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezartzen duen lurraldea antolatzeko sistema berriaren garapenaren bitartez lurralde-kultura berria hedatu ahala, egoitza ihardueretarako eta ekonomi ihardueretarako lurzorua koantifikatzeko funtsezko mekanismoak Lurralde Planek identifikatzen duten "eskaintza koherentearen" ondoriozkoak behar dute izan. Joerak oinarri izanda udalerri bakoitzeko lurzorua koantifikatzeko erabili ohi diren metodoak ez dira metodo osoak; izatez, lurralde-ikuspegi zabalago batetik antzeman daitezkeen oso aukera baliagarriak ez dira, maiz, udal-ikuspegitik antzematen. Hau guztia erreferen-tziatzat hartuta, LAAetan proposatzen diren koantifikatzeko irizpideek hazkundearen osagaiak analitikoki bakantzea eta, aldi berean, garapenerako lurralde-plangintzari Hazkunde Hautakorraren, Habitat Alternatiboen eta Bigarren Egoitzaren koantifikazio xehekatua igortzea hartzen dute aintzat. 4.11. Hala eta guztiz ere, tamaina txikiko udalerrien kasuan eta gune anitzeko udalerrien kasuan (batik bat, Arabako Lurralde Historikoko udalerriak, udalerri hauek bizi duten atzerakako dinamika gogoan izanda), arau orokorraren ordez, guneetako bakoitzean gaur egun dagoen etxebizitza-kopurua gaindituko ez duen etxebizitza-kopurua gehitzea ahalbidetuko duen araua nagusituko da. 5. Egoitza hazkundearen osagaiak.5.1. Lurralde Ereduaren inplikazioak (C1) Zenbait udalerritan, eta izaera hautakorrez, LAA hauek bokazio zehatza adie-razten dute, esplizituki, egoitza-lurzoruari dagokionez. Kasu hauetan, planteatutako Lurralde Egituraren inplikazioen arabera, etxebizitza-kopuru jakin bat iradokitzen da eta kopuru hau, oro har, berez espero zitekeena baino handiagoa da eta berau lortzeko LAA proposatzen diren mota anitzeko zenbait iharduketa koordinatutan oinarritu beharko da. Lurralde Ereduaren inplikazioak abiapuntu izanda, Eraskinetan egoitza-lurzoruko behin-behineko koantifikazioak proposatzen dira. Orientagarriak dira eta dagokien Eskualde Egiturako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana indarrean jartzen den bitartean erreferentzia gisa baliagarri izateko helburua baizik ez dute, Plan hau baita LAA hauetan planteatzen diren estrategiak dimentsionatzeko tresna. Izan ere, Hazkunde Hautakorra eta Habitat Alternatiboak eredu-osagai honetan barne hartzen dira. 5.2. Hazkunde Demografikoa (C2) Kalkulu hau egiteko udalerrian bertan identifikatutako joera demografikoak estrapolatu edo bilakaera demografikoan zehazki eta benetan eragin dezaketen faktore exogeno egiaztagarrietan oinarrituko gara. Osagai hau ebaluatzeko osagaia, ondoren azalduko den mekanismo xehekatuaren bitartez, hazkunde begetatiboan eta migrazio-hazkundean banatzea proposatzen da. 5.2.1. Hazkunde begetatiboa
5.2.2. Migrazio-hazkundea
5.2.3. Behin-behineko kalkulu sinplifikatua
5.3. Aldaketa famili egituran (C3) Famili egituran aurreikus daitezkeen aldaketen arabera etxebizitza-kopurua kalkulatzeko ondoko irizpideak hartuko dira kontuan:
5.4. Eskaintzaren zurruntasunaren zuzenketa (C4) "Eskaintzaren Zurruntasuna Zuzentzeko Faktorea" aplikatzeari dagozkion etxebizitza-kopurua kalkulatzeko, honako kontzeptu, irizpide eta aintzatespenak hartu beharko dira kontuan:
5.5. Bigarren Egoitza Udalerri bakoitzeko Bigarren Egoitzari dagokion etxebizitza-kopurua kalkula-tzeko ondoko irizpideei jarraituko zaie:
|
2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak. 4. Udal plangintzan egoitza-lurzoru berriaren eskaintza koantifikatzea. 5. Egoitza hazkundearen osagaiak. |