Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

325/1987 ERREGE DEKRETUA, otsailaren 6koa (Errege Dekretu horren bidez, ondare arkitektonikoaren, eraikuntzaren eta etxebizitzaren arloan EAEri eskualdatutako ondasunak, eskubideak eta betebeharrak gehitu egin ziren).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1987
  • Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Lurraldearen Antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jardun-eremua: Etxebizitza
Xedea:

1. Instituto Nacional de la Vivienda delakoak (INV), Instituto Nacional de Urbanización delakoak (INUR) eta Administración del Patrimonio Solar Urbano delakoak (APSU) lur-zatiak besterendu izanagatik Estatuko Administrazioak dituen eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da EAE, baldin eta lur-zatiok azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren aurretik besterendu baziren (Errege Dekretu hori betetze aldera egindako funtzio eta zerbitzuen eskualdatzearen aurretik, esan nahi da); alabaina, ez dira subrogazio horretan sartuko Estatuko Administrazioaren menpeko erakundeei egindako besterentzeak. 

2. Era berean, EAE subrogatuko da, honekin batera doan zerrendan sartutako etxebizitzen espedienteen ondorioz Estatuko Administrazioak dituen eskubide eta betebehar guztietan. 

3. Horrenbestez, honako hau hitzartzen da: jadanik azkenduta dauden Instituto Nacional de la Vivienda delakoak (INV), Instituto Nacional de Urbanización delakoak (INUR) eta Administración del Patrimonio Solar y Urbano delakoak (APSU) EAEn zituzten lur-zati guztiak, azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuak aipatzen duen Bitariko Batzordearen erabakiaren 4. eranskineko zerrendan jasotzen ez zirenak, EAEri eskualdatzea.

Eskumenen konfigurazioa