Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

183/1982 DEKRETUA, urriaren 4koa (Dekretu horren bidez, portuen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1982ko apirilaren 6an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1982
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

1.- Gernikako Estatutuaren 10. artikuluko 32. zenbakiaren babesean, EAEk bere gain hartzea Estatuaren portuen eta portu-instalazio guztien titulartasuna, baldin eta horiek EAEko lurraldean badaude eta honi erantsitako 1 zenbakiko zerrendan jasotakoak badira, betiere Obra Publikoetako eta Hirigintzako Ministerioak dituen eskumen kalterik gabe. Dena dela, horrek ez die inolako kalterik egingo Estatuak, Konstituzioaren 132. artikuluko 2. puntuaren arabera, bere jabari publikoko ondasunak babesteko eta administratzeko esleiturik dituen eskumen hauei: 

a) Estatuak, Obra Publikoetako eta Hirigintzako Ministerioaren bidez, txosten nahitaezkoak eta lotesleak egin beharko ditu, EAEk onesten dituen eta Konstituzioaren 132.2 artikuluan zehaztutako Estatuko jabari publikoko ondasunak ukitzen dituzten proiektuen gainean; hain zuzen, portuak eta portuetako instalazio berriak eraikitzeari, lehendik dauden portuak, instalazioak eta haien zerbitzu-guneak zabaltzeari, edota haien kanpoko konfigurazioa aldatzeari buruzkoak diren proiektuen gainean, betiere, proiektu horiek akordio honen C.1. idatz-zatian aipatzen diren aktetan zehazten den jabari publikoaren esparrutik kanpo badaude. 

Obra Publikoetako eta Hirigintzako Ministerioak sei hileko epean egin beharko du txosten hori, proiektua aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan txostena jaso ezik, txostena proiektuaren aldekoa dela ulertu beharko da.  

Proiektuak onetsiz gero, portuko zerbitzu-gune berria EAEri atxikiko zaio, eta, beharrezkoa izanez gero, jabari publikoa okupatzeko behar den administrazio-emakida emango da. 

b) EAEri atxikitako itsas jabari publikoko ondasunak Estatuaren eskuetara itzuliko dira berriro, baldin eta, EAEk berak ebatzita, ondasunok ez badira aurrerantzean beharrezko izango berariazko zituzten portu-eginkizunetarako. Ondoren, Estatuak egoki deritzon xederako erabiliko ditu. 

2. Portuko zerbitzu publikoa hobeto eman ahal izateko, portuaren barruan itsasoari tartea jatea dakarten obrak egiteko baimenak eman ditzake EAEk. Tarte horiek, nolanahi ere, jabari publikokoak izango dira. 

3. Eskualdatutako ondasunak ustiatzeko eta erabiltzeko administrazio-baimenak eta emakidak emateko eskumena EAEri dagokio. 

4. «Comisión Periférica de Puertos del País Vasco» izenekoa, «Comisión Administrativa de Grupos de Puertos» delako erakunde autonomoaren menpekoa, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaio. 

5. Eskualdatutako portuei buruzko hainbat datu estatistiko emango dio EAEk Estatuko Administrazioari, Estatuko portuek urtero prestatzen dituzten txostenen edukiei buruzkoak, hain zuzen. EAEk eta Estatuko Administrazioak elkarrekin zehaztuko dute datu horiek noiz eman.