Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 27koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez, Euskadiko barne-arroetako uren kudeaketa-arloko gai garrantzitsuen eskemaren onespena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 3125
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/27
  • Argitaratze-data: 2010/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuak Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onartu eta hori lantzeko prozedura ezarri zuen.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, berriz, Euskadiko Barne Arroen Plangintza Hidrologikoa arautu zuen, IV. kapituluan.

Administrazio Kontseiluaren abenduaren 4ko 221/2007 Dekretuko 1. artikuluak, berriz, 1/2006 Lege horretara jotzen du, eta 13.a) artikuluan, besteak beste, honako eginkizun hauek esleitzen dizkio gobernu-organo honi: «Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoaren proposamena egitea, baita plangintza horren aldaketena ere».

Euskadiko Uraren Kontseiluari buruzko 222/2007 Dekretuko 2. artikuluak, dagozkion eginkizunei buruzkoak, 1/2006 Legearen 14. artikulura jotzen du. Artikulu horren b) atalak, besteak beste, honako eginkizun hau ezartzen dio organo aholku-emaile honi: «Plangintza eta programazio hidrologikoen eta horiek berrikustearen inguruko txostenak egitea, nahitaez».

Euskadiko Barne Arroetako Uren Kudeaketa Arloko Gai Garrantzitsuen Eskema, aipatutako lege-testuetan xedatutakoari jarraiki izapidetu da, eta aplikagarri dituen gainerako arau guztien arabera. Eskema, Uraren Euskal Agentziaren web orrian dago kontsultagai: www.uragentzia.euskadi.net/u810003/es/contenidos/informe_estudio/diagnostico_agua/es_doc/indice.html.

Horren arabera, Uraren Euskal Agentziaren 2009ko azaroaren 18ko Administrazio Kontseiluan agiria onartu ostean, Euskadiko Uraren Kontseiluak hori aztertu eta aldeko txostena eman eta 2010eko maiatzaren 19an izandako bileran honakoa,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.