Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 30eko 7/1981 LEGEA, "JAURLARITZAREN LEGEA"-ri buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 568
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 1981/06/30
  • Argitaratze-data: 1981/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • 1981/07

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    Ekainaren 30eko 7/1981 LEGEA, "JAURLARITZAREN LEGEA"-ri buruz. Jatorrizko Testua:

  • 1988/11-2005/03

    Lehendakaritza

    Urriaren 28ko 14/1988 LEGEA, Goren-Kargudunen Lansariei buruzkoa. Indargabetutakoa

  • 2005/03

    Lehendakaritza

    4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. (Hutsen zuzenketa, EHAA 88 ZK., 2005/05/12) Aldatutakoa

+ -

Testu legala

...Erakutsi textu osoa[+]
Aurkibidea erakutsi

Lehenengoa

Eusko Jaurlaritzari Lege hau egiteratzeko behar daitezen arauak emateko eskua ematen zaio.

Bigarrena

Jaurlaritzak, Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailaren saloz, Lege hau beteko deneko bermapide izango den ikerlaritzarako eta zigorrentzako arau-bilduma bat burutuko eta egingo du, Eusko Legebiltzarrak onar dezan.

Hirugarrena

Araudi hau egiteratzeko, hala behar dedinean Kondaira-Lurralde bakoitzak bere dituen eskubideak, edo Eusko Legebiltzarrak horretzaz ezarritakoaren ondorioz azken baten gerta daitezenak kontutan izango dira.

Euskal Herriko burujabetza-Erakundeak indarrean jartzeak zera eskatzen du, Autonomia-Estatutoan eta bereziki II Idazpuruko II Atalburuan aginduta dagoenaren arauera: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren politikazko ihardutze-erakunde eta Arduralaritza artezten duen erakunde denezko eratze eta aginteei, Jaurlaritzako Lehendakariaren hautapen eta aginteei, eta Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanei buruzko legeak onartzea.

Honako lege honek eskakizun hoiei erantzutea du helburu, honako funtsezko irizpide hauek oinarri dituela:

Lehenengo eta behin, legegintza-erosotasunaren aldetikako arrazoiek Jaurlaritzari, bere egitura, aginte eta Legebiltzarrarekingo harremanei buruzko arazo guztiak lege bakar baten erabiltzea komenigarri egiten dute. Horrela, gainera, barne-egokitasun eta lege-argitasun haundiagoak lortzen dira gai horretan.

Bigarrenez, Autonomia-Estatutoaren II Idazpuruan egon eta legebiltzarbidezko eta, beraz, Legebiltzarraren aurrean erantzukizuna duen Eusko Jaurlaritza-eredu bat gauzatzen duten politika-irizpideei erabat eusten zaie.

Alde horretarik, Jaurlaritzaren Legebiltzarrarekiko politikazko erantzukizuna eta haren beharrezko iraunkortasuna elkarri egokitzeko, gaitzespen eskea modu baikor batez araupetzen da, eske hori legebiltzarkideen seirenak egin eta Jaurlaritzako Lehendakarigai baten izena barne eraman dezala eskatuz, Legebiltzarrak, biltzarkideen erabateko gehiengoz gaitzespen-saloa onartzen badu Lehendakarigaia Lehendakari-izendatuta gelditzen dela.

Hirugarrenez, Legeak Lehendakariarekiko eta gainontzeko Jaurlaritzako eta Herri-Arduralaritzako goren karguekiko legebideak araupetzen ditu.

Horri buruz, Lehendakariari, Elkarte Autonomiadunaren goreneko ordezkari eta Eusko Jaurlaritzaren Buru denez zor zaion garrantzia ematen zaio, bere izendapena eta aginteak zehazki araupetuz eta bai, berarizkoetarako, bere egitekoez aldibaterako gabetu ahal izatea ere.

Gainontzeko Jaurlaritzakideei dagozkienetan, Legeak Jaurlaritzako Lehendakariorde bat edo bazuk egotea onartzen du, eta Sailburugoa ardatz agusitzat hartzen, Sailburuen izendapena, agineak eta erantzukizunak araupetuz.

Laugarrenez, Legeak Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren egituraren bide nagusiak ezartzen ditu.

Legeak, bukatzeko, berarizko legegintza ideak, aginte-eskuraketa eta arduralaritza erabakien egiterapena eta onarpena araupetzen ditu, egintza-agintaritzari dagozkionetan Legezko Erresumaren abiagune direnak legearen nagusitasuna eta Arduralaritzaren legearekiko, Zuzenarekiko eta epailaritzaren zaingoarekiko menpetasuna bera iz eta garbi aitortuz.

I ATALBURUA

LEHENDAKARIAREKIKO LEGEBIDEEZ

Lehenengo Atala

Lehendakariak, Elkarte Autonomiadun gisa eratutako Euskal Herriaren goren-ordezkotza du, eta bai Erresumaren Elkarte horren lurretango agizkoa ere, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritza eta artezkaritza bere ditu, Autonomia-Estatutoan, Lege honetan ohartemandakoaren eta lege-antolaketako gainontzekoen arauera.

  1. Atala

    Honako hauek zor zaizkio Euskadiko Lehendakariari, bere karguaren indarrez:

  1. Jaun Gorena esan dakionekoa.

  2. Ezaugarri gisa Euskadiko ikurriña erabiltzekoa.

  3. Ofizialki jarri dedin egoitzan bere mailari dagozkion lanari, zerbitzu eta eskuarteekin bizi izatekoa.

  4. Bere goi-aginteari dagozkion sariak eta xahupideen ordainak Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diru-Egitamuen pentzutan eskuratzekoa.

  5. Horretan indarrean egon edo Elkarte Autonomiadunak gero ezarri dezanaren arauera bere agintearen duintasunaren indarrez zor zaizkion ohoreak egin dakizkionekoa.

  1. Atala

    Euskadiko Lehendakaritza herri nahiz norbanako-alorreko beste ezein kargurekin batera-ezina da, eta baita karrerazko ogibide eta merkataritza eta industria-lanekin ere, Eusko-Legebiltzarreko biltzarkidegoaz salbu.

    II ATALBURUA

    LEHENDAKARIAREN HAUTAPEN ETA IZENDAPENAZ

  2. Atala

    Lehendakaria Legebiltzarrak hautatutako du legebilzarkideen artetik eta Erregek izendatuko, "Boletín Oficial del Estado"n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Dekretoz.

    Lehendakaria izendatzezko Errege-Dekretoa Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak sendetsiko du.

  3. Atala

  1. Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldi bakoitzaren hasieran, eta Lege honek ohartemandako guztietan, Legebiltzarreko Lehendakariak Lehendakaria izendatzeko deia egingo dio Legebiltzarrari, Legebiltzarraren Araudian horretarako jarri dedin moduan.

  2. Legebiltzarrean ordezkariak dituzten Politika-Taldeen salozko hautagaiak edo hautagaiek, bilkura berean, bere jaurtze-egitasmo berezien guztizko bideak adierazi beharko dituzte Legebiltzarraren aurrean, hoietazko eztabaidaketari ekiten zaiola.

  3. Botoen erabateko gehiengoa izan dezan hautagaia Lehendakari izendatuta geldituko da.

  4. Lehenengo boto-emanketan inork erabateko gehiengoa lortuko ez balu, beste boto-emanketa bat egingo da, eta hautagaietan boto gehien leukakena izendatuko Lehendakari.

  5. Legebiltzarrak Lehendakaria aukeratu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Erregeri jakinaraziko dio izendapena egin dezan.

  6. Atala

    Legebiltzarrari Lehendakaria hautatzeko deia egin ondoren hirurogei eguneko epea hautapen hori egin gabe igaro ondoren, Lehendakaritzan ari denak, zioen adierazpena egin dezan Dekretoaren bidez Legebiltzarraren ezabapena aldarrikatuko du, eta Elkarte Autonomiaduneko lur-eremu osoango hauteskunde nagusietarako deia egingo.

    III ATALBURUA

    LEHENDAKARIAREN AGINTE ETA ESKUBIDEEZ

  7. Atala

    Lehendakariak, Euskadiren goreneko ordezkotza duenez:

    1. Euskal Herriaren ordezkotza du Erresumarekingo, gainontzeko Elkarte Autonomiadun edo Aurreautonomiadunekingo, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Kondaira Lurralde eta Udalekingo harremanetan.

    2. Eusko Legebiltzarraren legeak aldarrikatzen ditu, eta bai Legegintza-Dekretoak ere, onartu eta gehienezko hamabost eguneko epearen barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta "Boletín Oficial del Estado"-n argitaratzeko aginduz.

    3. Legebiltzarra ezabatzen du, Jaurlaritzak eztabaidaketatu ondoren.

  8. Atala

    Lehendakariak, Jaurlaritzaren iharduna artezten du, eta horren ekintzak antolakidetzen, Sailburu bakoitzari bere ihardunean dagozkion esku eta artezko erantzukizunaren kaltetan gabe. Honako hauek dagozkio horretarako:

    1. Jaurtze-Egitamua finkatzea.

    2. Sailburuak izendatzea eta kentzea.

    3. Jaurlaritza-Sailak sortzea edo ezabatzea dakarten Dekretoak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa ere.

    4. Legebiltzarrari, Jaurlaritzari eskatu diezaizkion argipide eta laguntzak ematea.

    5. Legebiltzarrari, Jaurlaritzak aztertu ondoren, uste onaren adierazpenaren eskea egitea.

    6. Aginte-eremuekiko Sailen arteko auziei aterapidea ematea, Sailburuek zuzenean elkar hartuta lortu ez denean.

    7. Jaurlaritzaren bilkuretarako deia egitea, gai zerrenda ezartzea, bilkura-buru izan eta eztabaidaketak arteztea.

    8. Jaurlaritzako Batzorde eskudunen bilkuretarako deia egin eta, hala behar izanez gero, hoien buru izan eta hoiek arteztea.

    9. Jaurlaritzaren legegintza-egitamua antolakidetzea.

    10. Jaurlaritzaren lanak egoki eratzeko eta erabakikizunak tajuz gertatzeko behar daitezen barne-arauak.

    11. Jaurlaritzaren eta Jaurlaritzako Batzordeen erabakiak egiteratu, eta hala behar izanez gero argitaratu daitezenaz arduratzea.

    12. Kanpoan edo eri gertatutako Jaurlaritzakideen ordezkaketa erabakitzea.

    1. Dekretoak izenpetzea, eta argitaratu daitezela agintzea.

    2. Legeen arauera dagozkion beste ahalmen eta eskuak egiteratzea.

      IV ATALBURUA

      LEHENDAKARIAREN ALDIBATERAKO EDO ERABATEKO UZTE ETA ALDATZEAZ

      I ZATIA

      LEHENDAKARIAK ALDIBATERAKO UZTEAZ

  9. Atala

  1. Jaurlaritzak, batzarkideen lau bostenak horretan bat datozela, bere nahiz Lehendakariaren arioz, hau behin-behingoan edo aldi baterako bere egitekoak betetzeko ezinean dagoela uste badu, Legebiltzarreko Lehendakariari jakinaraziko dio.

  2. Legebiltzarrari bere Lehendakariaren bidez egindako adierazpenak Jaurlaritzaren erabakia eramango du aldean, honek berebaitan, Lehendakari-baiteangoaren izena daramala, 14garren Atalaren lehenengo zenbakian ohartemandako jarraikeraz, eta horren oinarri izan daitezen zio guztiak.

  3. Legebiltzarreko Lehendakariak, Atal hau hartaz ari deneko Jaurlaritzaren erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du, horren zio izandako zernolakoak egiaztatu ondoren.

  4. Lehendakariak Atal honetan aipatzen den erabakiaren zio izandako zernolakoak bukatu direla uste izanez gero, Jaurlaritzari jakinaraziko dio, eta horrek berrogeita zortzi orduko epearen barruan bildu beharko du horretzaz ihardutzeko.

    Jaurlaritzak Jaurlaritzakideen gehiengoz sendetsi ahal izango du Lehendakariaren sendakuntza. Hala gertatuz gero, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, argitalpen-egunetikako indarra duela.

  1. Atala

    Aurreko Atalean aipatzen diren Bilkura-agirian edo agirietan honako hauek berariz erasoko dira: Bilkurakide guztiak, boto-emanketan edo emanketetan atera dena, eta bai hartu dedin erabakiaren oinarri diren zioak ere.

  2. Atala

  1. Lehendakaritzaren behin-behingotasunezko egoerak ezingo du, inola ere, lau hilabete baino gehiago iraun.

  2. Behin-behingoko Lehendakari-baitean ihardutzea dagokion Lehendakariordeak, edo hala egokituz gero Sailbumak, Lehendakariaren egitekoak izango ditu, 7garren Ataleko c) zatian eta 8garren Ataleko a), b) eta c) zatietan zehaztutakoak salbu. Lehendakari-baiteangoa gaitzespenadierazpenaren gai izan ahal izango da, eta hori aurrera atereaz gero berak Jaurlaritza utzi beharra ekarriko du, baina ez gainantzeko Sailburuak berez eta besterik gabe kentzerik.

  3. Lehendakari-baiteango berria l4. 1 Atalean ezarritako moduan aukeratuko da.

    II ZATIA

    LEHENDAKERIAREN ERABATEKO UZTEAZ ETA ALDATZEAZ

  1. Atala

    Aurreko Atalean jarritako etengabeko lau hilabeteko epea igaro eta Lege honen 9garren Atalak aipatzen dituen zioak iraun badiraute, ezindutako Lehendakariak bere tokia berehala utziko du.

  2. Atala

  1. Lehendakariak, aurreko atalean ohartemandakoaz gainera, Legebiltzarrerako hauteskunde nagusiak egin ondoren, Lege honetan ohartemanda bezala Legebiltzarraren uste-ona galdu izanagatik, bere tokia utzi izanagatik edo hilda bukatuko du bere Lehendakaritza-aldia.

  2. Lehendakariaren Lehendakaritzaaldia bukatzeak, 5garren Atalak dionez Lehendakari berria hautatzeko aldia hasiaraziko du.

  3. Aurreko zatian agindutakoa hala izanik ere, uzten duen Jaurlaritzak bere ihardunean jarraituko du, berria bere aginteaz jabetu dedinerarte, Arduralaritzaren behar bezalako lana eta aginte-eskuraketa egokia bermatzeko, utzaldia Lehendakariaren heriotzak edo ezinak balekar izan ezik, orduan hurrengo Atalean ohartematen den ordezkaketa egingo bait-da.

  1. Atala

  1. Lehendakariaren ordezkaketza egin behar dedinetan, honako lehentasun-arau hauen ariora egingo da:

  1. Lehenengo Lehendakariordea, hala egokituz gero.

  2. Lehendakariordea, eta bat baino gehiago balego Jaurlaritzan etengabeango aldi luzeena daramana, eta alde horretatikako berdintasuna gertatuz gero zaharrena.

  3. Hoien ezean Sailburuak, aurreko zatian jarritako lehentasun-arauekin heurekin.

  1. Lehendakari-baiteangoak ezingo du uste onaren adierazpenaren eskerik egin ahal izan, ez gaitzespen-adierazpenaren gai izan ere, behin-behingo Lehendakariarentzat 11garren Ataleko 2garrenean ohartemandakoa salbu.

    Lehendakari-baiteangoak Lehendakariaren gainontzeko esku eta aginteak izango ditu, eta Eusko Legebiltzarrak izendatu dezan Lehendakari berria bere aginteaz jabetu dedinerarte jarraituko du bere ihardunean.

  1. Atala

    Lehendakariaren hilabete baino gehiagoko aldirako utzialdietarako, Legebiltzarrak aurrez baimena ematea beharrezkoa izango da.

I ATALBURUA

JAURLARITZAREN OSATZE-MODUA ETA AGINTEPIDEAK

  1. Atala

    Jaurlaritza, bere Lehendakariaren buruzagitzapean guztizko politika-helburuak ezarri eta Euskal Herriko Arduralaritza artezten duen bateango ihardutze-erakundea da: Horretarako legegintza-arioa, egiterapen-iharduna eta arauak emateko ahalmena darabiltza, Autonomia-Estatutoak eta Legeak diotenez.

  2. Atala

  1. Jaurlaritza Lehendakariak eta Lehendakariak izendatutako Sailburuek osatzen dute; hoietatik, egoki eritziz gero, lehenengo Lehendakariorde bat eta Lehendakariorde bat edo batzuk izendatu ahal izango ditu.

  2. Jaurlaritzan bi sexuek %40ko ordezkaritza izango dute, gutxienez.

  1. Atala

    Honako hauek dagozkio Jaurlaritzari:

    1. Legebiltzarrera bidaltzeko Lege-Egitamuak onartzea edo hoiei atzera eragitea, Legebiltzarraren Araudiak ezarri ditzan modutan.

    2. Legegintzarako eskua Legegintza-Dekretoen bidez egiteratzea, Lege honek ezarritako modu eta neurritan.

    3. Eusko Legebiltzarretikako Legeak eginbideratzeko eta egiteratzeko Araudiak Dekretoz onartzea, eta baita Erresuma-Legeei dagozkienak ere Autonomia-Estatutoaren, eskuematearen edo aginte-eskuraketaren ondorioz agintea egiteratzea Elkarte Autonomiadunari dagokionean.

    4. Herri-itaunketetarako deietarako baimena ematea, Autonomia-Estatutoak eskatutako bide guztiak egin ondoren.

    5. Elkarte Autonomiadunak Kondaira-Lurralde Forudunekin edo beste Elkarte Autonomiadunekin hoien berarizko agintepeko zerbitzuak eraentzeko eta emateko egin ditzan hitzarmenetarako baimena ematea, edo hala badagokio onartzea. Hitzarmen hoiek Legebiltzarrari ezagutarazi beharko zaizkio, eta horrek hogei eguneko epearen barruan aurka egin ahal izango die.

    6. Beste Elkarte Autonomiadun batzuekin lankidetza-ituneak egitea; hoiek Legebiltzarrak sendetsi beharko ditu.

    7. Jaurlaritzako Lehendakariak Legebiltzarrari aurrean jartzeko asmoa izan dezan Legebiltzarraren ezabapena edo usteon-adierazpenaren eskea eztabaidaketatzea.

    8. Guztizko Diru-egitamuak egin eta Legebiltzarrari bidaltzea, aztertu eta hala baderitza onartu ditzan.

    9. Erresumaren Segurantza-indar eta Erakundeek eskuhartu dezateneko eta eskuhartzea bukatu dezateneko eskea egitea, Autonomia-Estatutoaren 17.6 a) atalak dion modu eta neurritan.

    10. Euskal Herriko Arduralaritzako goi-mailako kargutarakoak izendatzea eta kentzea, dagokion Sailburuaren saloz, eta bai aukeran egiteko kargu-izendapenak ere, Lege honek hori eska dezanean.

    11. Legearen arauera bere aurrera joan daitezen goradeiak erabakitzea.

    12. Bere garrantzia edo zer-nolakoa dela eta Jaurlaritzak ezagutzea edo aztertzea eska dezaten arazo guztiez, eta Autonomia-Estatutoak eta Legeek eskuratzen dizkietenez arduratzea.

    1. Lehendakariaren bitartez egiteratuko duen Autonomia-Hertzaingoaren goren-agintaritza.

    2. Legebiltzarraren erabakiak egiteratuaraztea, hori beharrezko izan dedinean.

    3. Autonomia-Elkartearen agintepeko herri-zerbitzuen eta Herri-erakunde eta enpresen eraentza zaintzea.

    4. Autonomia-Elkartearen Ogasuntzaren Arduralaritza, Legeak jarritako mugen barruan.

    5. Konstituziotasunik ezezko eta agintepide-auziei buruzko goradeiak aztertzea eta erabakitzea, doazkionean.

      II ATALBURUA

      JAURLARITZAREN IHARDUNAZ

  2. Atala

    Lehendakariak Sailburu bat Jaurlaritzako idazkari izendatuko du. Halaber, bere egitekoak betetzeko egiturak eta eskuarteak zehaztuko ditu.

  3. Atala

  1. Jaurlaritzaren bilkuretarako deiak, Lehendakariaren oharpideen arauera moldatu eta Jaurlaritzako Idazkariak izenpetutako Gai-zerrenda eramango du aldean.

  2. Jaurlaritzaren bilkurek, baliozko izateko, Lehendakaria edo bere ordezkoa eta Jaurlaritzakideen erdiak gutxienez bertan izatea beharrezko izango dute.

  3. Bilkuran aurkeztu daitezen agiripaperak gordetzekoak eta isilpekoak izango dira, Jaurlaritzak berak agiriko egitea erabaki dezanerarte. Orobat Jaurlaritzaren bilkuretako eztabaidaketak ere, eta bertako kideek, nahiz eta jaurlaritzako izateari utzi, horri eutsi egin beharko diote.

  4. Jaurlaritzaren erabakiak, Idazkariak egingo duen bilkura-agirian erasoko dira.

  1. Atala

    Jaurlaritzaren bilkuretara, Lehendakariak bertan izatea eska dezan aituek joan ahal izango dute. Hoien egitekoa, joan izanaren zio izandako gaiei buruzko argipideak ematera mugatuko da, emandako argipideak isilpean gordetzera behartuta daudela.

  2. Atala

  1. Jaurlaritzak Dekretoz, egiterapideen eta erabakien gertatze-lanak antolakidetzeko, alor-politika egitamutzeko, Sail batzuei doazkien arazoak aztertzeko eta Jaurlaritzaren bilkurak prestatzeko Batzorde eskudunak sortarazi ahal izango ditu.

  2. Jaurlaritzako Batzorde eskudun bat sortarazteko Dekretoa zio eta guztizkoa izango da. Honako xehetasun hauek izan beharko ditu barne, gutxienez:

    1. Jaurlaritzako Lehendakariaren ordezkotza egin ahal izango duen Lehendakariorde edo Sailburua.

    2. Gaia dela eta Batzordean ordezkariak dituzten Sailak.

    3. Batzordearen egiteko eta lan-eremua, eta bai horren erabakiak lege-arauzteko modua ere.

  3. Lehendakariak edo, hala behar izanez gero ordezko Lehendakariak egingo die B atzordeei bilkuretarako deia.

I ATALBURUA

GUZTIZKO AGINTZAK

  1. Atala

  1. Sailburuak bere tokiaz jabetu daitezen egunean ekiten zaizkio Elkarte Autonomiadunarekingo zerbitzu-harremanei.

  2. Izendapen-Dekretoan, zein Sailen Burugoa ematen zaion jarri beharko da, edo, Lehendakariorde bat edo aginte-alor berezirik gabeko Sailburu bat denean, oro har zer egiteko izango duenaren izendapena.

  1. Atala

  1. Honako hauetan bukatzen dute Sailburuek bere ihardutze-aldia:

    1. Lehendakariak bere tokia uztea gertatutakoan.

    2. Legebiltzarraren usteona galdu izanaren indarrez, 49garren Atalean zehazten denaren arauera.

    3. Sailburuak bere tokia utziaz.

    4. Lehendakariak haren izendapena baliogabetzea erabakitakoan.

    5. Sailburua hilda.

  2. Nolanahi ere, Autonomia-Elkartearekingo zerbitzu-harremana, dagokion Dekretoa agertu dedin egunaz gero bukatzen da.

    II ATALBURUA

    LEHENDAKARIORDEEZ

  1. Atala

  1. Lehendakariak, Jaurlaritzaburu denez dagokion erantzukizunaren kaltetan gabe, Lege honen 8garren Atalaren d), f), h), i), j) eta k) zatien gai diren egitekoetarako eskua eman ahal izango dio lehen Lehendakariari, Dekretoz.

  2. Gainontzeko Lehendakari-ordeei buruz, izendapen-Dekretroak flnkatuko ditu bakoitzaren egiteko eta ihardutze-eremuak.

    III ATALBURUA

    SAILBURUEZ

  1. Atala

    Batzordekide gisa dagozkien aginteen kaltetan gabe Sailburuek, bere Sailetako Buru direnez, honako eskubide hauek izango dituzte:

  1. Buru direneko Saileko ordezkotza, artezpena, iharduna eta ikerpena, legez emanda euki dezaten aginte-eremuan.

  2. Jaurlaritzako Lehendakariari bere Sailaren egitura eta erakundetzaren saloa egitea, onarpena eman diezaion.

  3. Jaurlaritzari bere Sailari dagozkion gaiei buruzko Dekretoen saloak egitea, onartu ditzan.

  4. Bere Sailari dagozkion gaietan guztizko arduralaritza-aginduak eta erabakiak ematea.

  5. Bere Saileko ihardutze-sail edo agintarien erabakien aurka arduralaritzabidetik sar daitezen goradeiak erabakitzea, legeek besterik agindutakoetan salbu, eta bai bere Saileko ihardutze-erakunde eta agintarien eskubideen artean sor daitezen auziei aterapidea ematea ere.

  6. Dekretoz izendatu beharreko bere Saileko karguetarako izendapenen eta kentzeen saloa Jaurlaritzari egitea.

  7. Indarrean dauden legeek emaen dizkioten eskubide guztiak egiteratzea eta, bereziki, haietarako izendapena izan dueneko Jaurlaritzako Batzordeetan berenez eskuhartzea.

  8. Bere aginte-eremuko gaiei dagozkion Lege-Saloak Jaurlaritzari egitea.

  1. Atala

  1. Sailburuez gainera, Sail berezirik gabeko Kontseilariak ere izendatu ahal izango dira.

  2. Sailik gabeko Kontseilari bat izendatu dedinean, Lehendakaritzak horren egitekoak eta egiteko horrek betetzeko laguntza-sailak zehazuko ditu.

  3. Sailik gabeko Kontseilariak bere tokia uzteak karguaren deuseztapena ekarriko du.

    IV ATALBURUA

    ARDURALARITZAKO GOREN-KARGUEZ

  1. Atala

  1. Sailburuek, Diru-egitamuan horretarako dauden diru-izendapenen barruan, bere konfiantzazko lanariak izendatzeko eskua dute.

  2. Konfiantzazko lanari hoiek, Sailburuak bere tokia utzitzeaz batera eta besterik gabe tokia utzita geldituko dira.

  1. Atala

    Dekretoz izendatu eta Elkarte Autonomiadunari zerbitzu-harremanez atxikita dauden Sailburuorde eta Artezkariak dira Arduralaritzako gorenkargu. Harreman hori izendapen-Dekretoaz hasten da, eta dagokion Dekretoa argitaratu dedin egunetikako indarra duen kentze edo uzteaz bukatzen.

  2. Atala

    Sailburuordeak, dagokion Saileko-Sailburuaren Artezkaritzapean, Sailaren sortarazte edo ihardutze-egiturapenerako Dekretoak eman eta Sailburuak eskura diezaizkion egiteko eta aginteen artezkaritza eta egiterapena beretzakotzen ditu.

  3. Atala

  1. Artezkariek Ihardutze-Atal baten artezkaritza beretzakotzen dute, Sailaren Ihardutze-Erakundetza finkatu dezan Dekretoak ezarritako modu eta neurritan.

  2. Halaber, eta Legeak dionaren arauera, Ihardutze-Erakunde Burujabe bateko lehendakaritza edo Artezkaritza beretzakotu ahal izango dute.

    V ATALBURUA

    JAURLARITZAKIDEEKIKO ETA ARDURALARITZAKO GOREN KARGUEKIKO LEGEBIDEAK

  1. Atala

    Euskal Herriko Arduralaritzako goren-kargu direnez, Sailburu, Sailburuorde eta Artezkari izatea honako hauekin bateraezinekoa da:

  1. Gorte Nagusietan parlamentan gisa edo Erresumako Gobernu edo Arduralaritzako ihardutze-sail edo erakundetan herri-egitekoetan ihardutzearekin eta Ahaldun Nagusi, Foru-Diputadu eta Autonomia-Elkartearen barruko berrogeita hamar mila biztanletik gorako hiriren bateko alkate izatearekin. Sailburuordegoa edo Artezkarigoa ezingo dira Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera egin.

  2. Sindikaritza-erakunde, lanbide-elkarte eta gainontzeko ogipide-erakunde, bazkun, iraskunde eta horrelako ezein erakundetan aholkularitza, urgazlaritza, artezkaritza eta arduralaritza-lanetan aritzearekin.

    Elkartuezin honek ez ditu hartzen atal hau doakienek bere kargua dela eta egin beharreko egitekoak, ez esandako erakunde-moeta hoietako baten, ez ihardutze sail burujabeetan, hoien eratze-modua dena dela, ez herri-ogasuntzak eskuhartzen dueneko merkataritza-bazkunetan ere. Elkartuezineko ez direnetan kargua dela eta egin beharreko egitekoa irabazpide balitz, saria ordaintzen duenak Elkarte, Autonomiadunaren herri ogasunean sartuko du, artez eta oso-osorik.

    Bakoitzean gertatzen diren xehetasunez jabetu ondoren, Jaurlaritzak erabakiko du, bakoitzean, zati honetan ohartemandako elkartuezinaren menpe dagoen ala ez.

  3. Herri edo merkataritza-alorreko norbanako legepeko ezein enpresa, erakunde eta bazku-motetango azterkaritza, ordezkatze, urgazlaritza edo lanbide hutsezko egitekoak betetzearekin.

  4. Ezein ogibide nahiz merkataritzalanekin, saririk gabekoa bada ere.

    (...)

  1. Atala

  1. Jaurlaritzak, izendatu daitezenean Gizarte Segurantzan sartu gabe dauden Sailburu, Sailburuorde eta Artezkarientzat, eta bai hoietan sartuta egotea edo bazkide izatea zekarkien lana utzi dutenentzat ere dagokien Gizarte-Segurantzako Arartekaritza-Erakundearekin edo bidezko den Lagunaroarekingo hitzarmena egingo du, Gizarte Segurantzan eta bakoitzaren Lagunaroan bazkide izaten jarraitu ahal dezaten.

  2. Orobat egingo du Jaurlaritzak kargu hoiek bateraezinagatik lana aldi baterako uztea eskatu behar duten herri-lanariek hartu ditzatenean ere.

  3. Itunezko eraentzapidez zor eta Sailburuei, Sailburuordeei eta Artezkariei dagozkien bazkide-sariak heurek berenez ordainduko dituzte, eta bere lansariak ordaindu dakizkienean kenduko zaizkie.

    (...)

  1. Atala

    Jaurlaritzakideek eta Arduralaritzako gorenkarguek ezingo dute bere kargua dela eta heurei, bere emazteei edo bigarren mailarainoko ahaideei egindako erregaliarik hartu.

    (...)

  1. Atala

  1. Honako hauek izango dute bizisari baten eskubidea:

    1. Mila bederatzirehun eta hogeita hamaseigarreneko urritik 1979garreneko Abenduaren 15erarte Euzkadiko Jaurlaritzako izandako Lehendakari eta Sailburuek.

    2. Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakari eta Kontseilariek.

    3. Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko oraingo eta aurrerantzeko Jaurlaritzen Lehendakari, Sailburu eta Sailburuordeek.

    4. Aurreko zatietan aipatutako hoien alarguntsa edo alargun, umezurtz eta gurasoek.

  2. Aurreko 1 zenbakiko a) eta b) zatietan sartzen direnek bizi diren arteko bizisari bat eskuratzeko eskubidea izango dute, hirurogeita bost urte bete izanaren baldintzapean; c) zatiak hartzen dituenek, baldintza horretzaz gainera Autonomia-Elkartearen zerbitzuan bi urte gutxienez ihardun izanarena izango dute.

  3. Halaber, lehengo lehenengo zenbakiko a), b) eta c) zatietan aipatutakoek ere bizi diren arteko bizisari bat eskuratzeko eskubidea izango dute, bere zerbitzualdia dena dela, zerbitzu egiten edo zerbitzuaren ondorioz, karguari berari datxekon arriskuz gorputzez edo buruz ezinduta gelditutakoek, nahiz eta hirurogeita bost urte ez bete izan.

  4. Bizisarien zenbatekoak honako hauek izango dira:

    1. Aurreko 2garrenean ohartemandakoetan, bizisaria, eskubidearen iturri zenaren karguari dagokion lansarien alderdi guztiak sartutakoaren erdia izango da.

    2. Aurreko hirugarrenean ohartemandakoan, bizisaria, ezina gerta dedin unean esandako kargu hoiei ematen zaien urteko lansaria adinakoa izango da. Horrelakoetan, alargunsaria ere ehunetik ehunekoa izango da.

    3. Atal honen "lehenengoaren" a), b) eta c) zatietan izendatutakoen heriotza lanean ari direla gertatuz gero, bizisarirako eskubidea honako hauek izango dute, hurrenez hurren: Lehenengo alarguntsa edo alargunek, eta gero gara-adinera gabeko seme-alabek, edo adineko ezinduek. Gurasoak, ekonomiaz seme-alaben menpe egon eta beste irabazpiderik ez badute eskubide horretzaz jabetuko dira. Irizpide horixe bera erabiliko da heriotza Atal honen "bigarrenean" ohartemandako bizi-saria jasotzen ari dela gertatutakoan ere.

  5. Atal honen bigarren eta hirugarrenean ohartemandako egoeretan eskura daitezkeen bizisariak, legebiltzar-izendapenezko ezein ihardunen, Jaurlaritzakide edo Erresumako nahiz Elkarte Autonomiaduneko Herri-Arduralaritzazko goren-kargu izatearen, edo Kondaira-Lurralde Forudunetan nahiz Udaletan saritutako beste ezein herri-kargu, politikazko edo aukerako izendapenezko izatearen ondoriozko ezein dirubiderekin bateraezineko izango dira. Horrelakoren bat gerta dedinetan, doakionak saririk haundiena aukeratu ahal izango du.

  6. Atal honen gai diren bizisarien eskubidedunek Gizarte-Segurantzaren pentzutango beste bizisariren baterako eskubidea izan dezatenean, Elkarte Autonomiadunaren guztizko diruegitamuen pentzutan bien arteko aldea baino ezingo dute jaso Gizarte-Segurantzaregandiko bizisaria zenbatekoz txikiagoa baldin bada.

  7. Atal honen gai diren bizisariek, Jaurlaritzakideen eta goren-kargudunen lansariek izan ditzaten gorakoen hein berekoak izango dituzte.

    IV IDAZPURUA

    AGINTEEKIKO ESKUEMATEEZ

  1. Atala

  1. 7garren Ataleko c) eta d) zatietan, 9garreneko a), b) c), e), g), l) eta m)-tan eta 18garrenean aitortutako agintzak inori utzi ezinekoak dira, arduralaritza-maila soil soilekoak salbu. Hala ere Lehendakariak, gaisorik edo kanpoan gertatuz gero, 8garren Ataleko g) eta m) zatietan aitortzen zaizkion agintepideekiko esku-ematea egin ahal izango du.

  2. Eusko Jaurlaritzak bere Arduralaritza-aginteak Jaurtze-Batzordeei utzi ahal izango dizkie.

  3. Jaurlaritzako Lehendakariaren arduralaritzazko aginteak Lehendakaritza Sailburuari utzi dakizkioke.

  4. Sailburuek, aginte-mailaz menpeko zaizkien ihardutze-sailen edo bere Sailaren menpeko ihardutze-erakundeen esku utzi ahal izango dute bere aginteen egiterapena. Jaurlaritzakide direnez Sailburuei aitortutako egitekoak eta 26garren Ataleko 2, 3, 4, 5 (aginte-eremuekiko berebaitango auziak erabakitzekoa salbu), 6 eta 8 idazataletan ezarritakoak inori utzi ezinezkoak izango dira.

  1. Atala

  1. Esku-ematea, gertakari ofizialetan ordezkotza egitekoa denean salbu, Dekretoz edo Aginduz egin beharko da, aldian aldikoari dagokionez eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedineko egunaz gero izango du indarra. Indargabetzea modu berdinean egin beharko da.

  2. Esku-ematearen gai izandako agintearen egiterapenak ardurapekoekiko artezko eragina izan dezanean, Dekreto edo Aginduak eskuemate hori zehazten duen arauaren edo arauen berarizko izendapena egin beharko da.

  3. Ezingo da esku-ematearen gai izandako agintea bigarrenezko esku-emate baten gai izan.

  4. Eskua emandakoen egintzak, ihardutze-sail esku-emaileak berenez egindakotzak joko dira.

  1. Atala

    Lehendakariaren aginteen esku-ematea beti aldi baterakoa izango da, lehendakariak esku-emate hori noiz-nahi indargabetu dezakela.

  2. Atala

    Sailburuen aginteen esku-emateak beti ere gehienera hamabi hilabeteko aldi baterako izango dira, noiznahi indargabetu daitezkeela.

    Nolanahi ere, epe hori bukatu ondoren eskuematearen zio izandakoek iraun baliraute, Sailaren ihardutze-atal eta ihardutze-moduak antolatzen dituen araua aldatu egin beharko da, agintea ordurarte ordezko gisa zerabilen ihardutze-sailari beretzat emanaz.

I ATALBURUA

GUZTIZKO AGINTZAK

  1. Atala

    Legebiltzarraren urteko agizko lehenengo bilkuraldietatik lehenbiziko Osoko Bilkuran Jaurlaritzak, Lehendakariaren bitartez, bere guztizko politikaren adierazpen bat egingo du; ondoren eztabaidaketa bat izango da, inolako boto-ematerik gabe.

  2. Atala

    Jaurlaritzak eta Jaurlaritzakideek, Legebiltzarreko Araudiak honetzaz agindu dezanaren kaltetan gabe, honako hauek egin beharko dituzte:

  1. Legebiltzarrak eska dezanean bertan agertzea.

  2. Legebiltzarraren Araudiak ezarri dezan moduan, Legebiltzarrak egin diezaizkion eskabideei, erantzun-eskeei, itaunei eta adierazpenei erantzutea.

  3. Legebiltzarrari Jaurlaritzagandik, Jaurlaritzakideegandik, eta Ihardutze-Sail Burujabeen eta Herri-enpresen erantzukizuna duen Autonomia-Elkarteko ezein Agintari edo Herrilanarigandik behar ditzan argipideak eta laguntzak ematea.

  4. Jaurlaritzakideek, Legebiltzarraren bilkuretara joateko eta bertan hitza egiteko eskubidea dute. Bere Sailetako goren-kargu eta Herrilanariek Legebiltzar-Batzordeei argipideak eman diezazkieteneko eskea egin ahal izango dute.

    II ATALBURUA

    JAURLARITZAREN ERANTZUKIZUNAK

  1. Atala

    Jaurlaritzak, Sailburu bakoitzak bere ihardunagatik duen artezko erantzukizunaren kaltetan gabe, Legebiltzarraren aurrean batean erantzuten du, Autonomia-Estatutoak eta Lege honek ezarritako modutan.

  2. Atala

    Lehendakariak, Jaurlaritzak aztertu ondoren, bere jaurtze-egitamuarekiko eta guztizko politika adierazpen batekiko usteona eskatu ahal izango dio Legebiltzarrari. Usteona emandakotzat joko da Legebiltzarkideen gehiengo soilak aldezko botoa eman diezaionean.

  3. Atala

  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari bere erantzukizuna eskatu ahal izango dio, gaitzespen-adierazpena erabateko gehiengoz onartuz.

  2. Legebiltzarkideen seirenak gutxienez egin beharko du gaitzespen-adierazpenaren saloa, eta, honek, bere jaurtze-egitamuaren guztizko bideak agertu beharko dituen Lehendakarigai baten izena eraman beharko du berebaitan.

  3. Gaitzespen-adierazpena ezingo da aurkeztu eta bost egun igaro baino lehen bototara jarri. Epe horren bi lehenengo egunetan, ordezko-asmotango adierazpenak aurkeztu ahal izango dira.

  4. Legebiltzarkideen erabateko gehiengoak gaitzespen-adierazpena onartzen ez badu, hori izenpetu dutenek ezingo dute besterik aurkeztu urte bereko bi bilkura-aldietan.

  1. Atala

  1. Legebiltzarrak 46garren Atalean zehaztutako modutan Lehendakariari bere usteona ukatuko balio, Lehendakariak bere tokia utzi egino du, eta Lehendakari berria aukeratuko da.

  2. Halaber, Legebiltzarrak gaitzeste-adierazpen bat onartzen badu, Lehendakariak bere tokia utzi, eta gaitzespen-adierazpenak berabaitan daraman hautagaia Legebiltzarrak aukeratutakotzat joko da, Erregek izendatu dezan.

  1. Atala

  1. Legebiltzarrak, Lehendakariordeari, esku-ematez dituen aginteekiko erantzukizuna eskatu ahal izango dio. Hori egitekotan, hautagai baten saloa ez da beharrezkoa izango, eta gaitzespen-adierazpenak irabazi dezan Legebiltzarrean erabateko gehiengoa izan beharko du. Hori gertatuz gero, Lehendakariari tokia utzi ahal izateko eskea egingo dio, eta Lehendakariak haren ordezko bat jarriko du.

  2. Halaber, Sailburu batek bere aginte-eremuan duen artezko erantzukizuna ere haztatu ahal izango du, aurreko lerroaldian jarritako baldintza eta ondorioekin gaitzespen-adierazpen bat onartuta.

    III ATALBURUA

    LEGEBILTZARRAREN EZABAPENAZ

  1. Atala

    Lehendakariak, bere kabuz eta Jaurlaritzak aztertu ondoren, Legebiltzarra ezabatu ahal izango du, 47garren Atalak dionezko gaitzespenadierazpenen bat bere bideak egiten ari ez dedineko baldintzapean, boto-ematea egin ez dedin artean.

  2. Atala

    Deuseztapen-Dekretoak hauteskunde berrietarako deiaren eguna eta hauteskunde berriak egitekoa zehaztu beharko ditu, indarrean dauden legeen arauera.

  1. Atala

  1. Eusko Legebiltzarrak legemailako arauak emateko ahalmena eskuratu ahal izango dio Jaurlaritzari, honako salbuespen hauekin:

    1. Oinarrizko eskubideei eta herriareipideei dagozkionak.

    2. Jaurlaritzaren oinarrizko erakundetzari edo Euskal Herriko arduralaritzaren legezko jaurpideari dagozkionak.

    3. Elkarte Autonomiadunaren eta Kondaira-Lurraldeen arteko guztizko jaurpideak onar ditzatenak.

    4. Hauteskundeekiko guztizko legeak araupetu ditzatenak, Autonomia-Estatutoaren 37garren Atalean ezarritakoaren kaltetan gabe.

    5. Iraspen-alorreko izanagatik onartzeko erabateko gehiengoa behar dezaketen arau guztiak.

  2. Legegintzarako esku-ematea, atalkako agintzak gertatzeko xedezkoa denean Oinarri-Lege baten bidez egin beharko da, eta lege batzuk biltzezkoa denean agizko Lege baten bidez. Bietan, Legebiltzarraren erabakiak legegintzarako gaitasunaren aldi zehaztuko du.

  3. Oinarri-Legeak, legegintzarako esku-ematearen xedeak eta mugak, eta egiteratzerakoan erabili beharko diren oinarri eta irizpideak zehatz-mehatz mugatuko ditu.

  4. Legeak batean biltzeko eskuemateak, esku-emate horri ematen zaion araugintza-eremua zedarrituko du, idazkera bakar bat gauzatzera mugatzen den edo batean bildu behar diren legeen idazkera arauzkotzea, argitzea eta elkarri egokitzea ere hartzen dituen zehaztuz.

  5. Jaurlaritzak, legegintza-ahalmenaz baliatu eta berehala, Legebiltzarrari horretzazko adierazpena egingo dio, esku-ematearen gai zen atalkako edo batean biltzezko idazkera barne daramatzala.

  6. Legebiltzarreko Mahaiak, Jaurlaritzak bidalitako idazkerak bere bideak Osoko Bilkuraren aurreango irakurketaz, eztabaidaketaz eta osoarekiko boto-emanketaz egin dezala aginduko du.

I ATALBURUA

OINARRIAK

  1. Atala

    Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritza, aginte-mailaz antolatutako ihardutze-sailez eratuta, legezko nortasun bakarrez ari da bere egitekoak betetzeko, eta aurre-iritzirik eza, argitasuna, eginkortasuna, erdikoiteriarik eza, agintepide-banaketa eta bere ihardutze-sailen erakidetasuna, eta hala behar dedinetan Kondaira-Lurraldeetakoekingoa izango ditu bere egintzen oinarri.

  2. Atala

    Epailaritzak zaintzen ditu arduralaritzaren ihardunaren arauzko-ahalmena eta legetasuna, eta bai arduralaritza-ihardunaren bere dituen helburuekiko egokitasuna ere.

    II ATALBURUA

    LEGE-EGITASMORAKOAK ETA ARAUPIDEAK GERTATZEKO MODUAZ

  3. Atala

    Jaurlaritzari aurkeztutako Lege-Egitasmotarakoek bere zioen adierazpena eramango dute, haiek gertatzearen iturri izandakoak eta dituzten xedeak haundi-haundizka adieraziz. Hala behar dedinean, indargabetutako edo aldatutako agintzen zerrenda eraskin gisa joango da.

  4. Atala

    Jaurlaritzak erabaki beharrezko Lege-Egitasmotarakoak eta Dekreto-Egitamuak Jaurlaritzako Idazkariari bidaliko zaizkio, banatu ditzan. Doazkien Sailek Jaurlaritzak berak ezarritako moduan idazkiek diotenarekiko onarpena adierazi dezatenean, Gai-zerrendan sartuko dira. Bat etorri ez edo baldintzaren batekin bat badatoz, Lehendakariari dagokio arazo hori Batzarrak aztertzeko gaietan sartu edo ez sartu erabakitzea.

  5. Atala

  1. Eusko Legebiltzarrari aurkezten zaizkion lege-proiektuei dagokienez, testuarekin batera, zioen azalpen bat eta zio horiei buruz iritzia emateko beharrezko aurrerakinak bidaliko dira; horrez gainera, proiektuak generoaren ikuspegitik duen inpaktuaren eta ondorioz hartu beharreko neurri zuzentzaileen aurretiazko ebaluazioa ere bai.

  2. Lege-Egitasmoei Diruegitamurako zorpideren bat badario horrentzako dirubideei buruzko eraskin bat eraman beharko du eta, hori, Legebiltzarraren Araudiak Lege-Egitasmoei buruz agindu dezanez eztabaidatuko eta bototara jarriko da.

  1. Atala Legebiltzarrari aurkeztutako Lege-Egitasmoek Legebiltzarreko gai-zerrendan sartzeko lehentasuna izango dute, Autonomia-Estatutoaren 27.4 Atalean ohartemandako herriariozkoak salbu. Hori guzti hori, Legebiltzarraren edo Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen legegintza-arioaren egiterapenaren kaltetan gabe, eta lege-egitasmoei aitortutako lehentasun horrek legebiltzarkideek Legebiltzarreko barne-Araudiak ezarritako modutan zuzenketak egiteko duten eskubidea ezertan ere murriztu gabe.

    III ATALBURUA

    ARAUGINTZA-AHALMENAZ

  2. Atala

    Araugintza-ahalmena erabiltzea honako arau-mailaketa honi egokituko zaio:

  1. Jaurlaritzaren Dekretoak.

  2. Jaurlaritza-Sailen Aginduak.

  1. Atala

    Honako hauek joango dira Dekreto gisa:

  1. Guztizko arduralaritza-aginduak eta, hala behar izanez gero, Jaurlaritzaren erabakiak, azkeneko hauek Lehendakariak eta saloa dagokion Sailburuak izenpetzen dituztela.

  2. Lehendakariaren aginduak, berak berenez izenpetuta.

  1. Atala

    Sailek, Sailburuek izenpetutako aginduz egiteratuko dute araugintza-ahalmena.

  2. Atala

    Agintarauek ezingo dute zigorrik ezarri, ez lakarik, ez zerga-bidezkoez besteko petxarik kendu, ez hoien antzeko beste ordainpiderik jarri-ere. Diruzko zigorrik eta isunerik ere ezingo dute jarri, Legeak berariz horretarako baimena emandakoetan izan ezik.

  3. Atala

    Goragoko mailaren bateko aginduen aurkako Agintarauak, legearen indarrez erabat baliogabeko izango dira.

  4. Atala

    Agintarauak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta argitaratu eta hogei egunera indarrean jarriko aurkako agindurik ez badago.

    IV ATALBURUA

    ARDURALARITZA-ERABAKIEZ

  5. Atala

  1. Erabakimenaren jabe izan daitezen Agintari eta Ihardutze-Sailek hartuko dituzte arduralaritza-erabakiak.

  2. Erabakiak, Jaurlaritzak, Lehendakariak edo ezein Jaurlaritzakidek hartutakoak direnean, arduralaritzaren guztizko agintzen modu berekoak izango dira.

  1. Atala

    Arduralaritza-erabakiek ezingo dute Agintarau batek ezarritakoa hautsi, hura mailaz berdina edo goragokoa bada ere.

  2. Atala

    Euskal Herriko Arduralaritzak eman ditzan arduralaritza-erabakiak, eta hoien aurka sar daitezken goradeiak, Lege honek ezarritakoaren eta guztizko arduralaritza-bideen edo Elkarte Autonomiadunaren berarizkoen arauerako izango dira.

    Behin-Behingo Erabakiak

    Lehenengoa

    Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Elkarteko gozamen-saridunentzako araupideak onar ditzanerarte, Lege hau indarrean jarri ondoren bideak egin behar dituzten bizisariekiko zehaztapidetzak Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bitartez bideratuko dira Sail horrek. Lege honetan oharteman gabeko guztietan, ordezkatze-bidezko lege gisa Erresumako Gozamen-Saridunentzat indarrean dauden Legeak darabiltzala.

    Bigarrena

  1. Sailburu, Sailburuorde edo Artezkari izan ez, bere lana Lehendakaritzan edo Jaurlaritzako Sailetan egin, eta Lehendakariak edo Sailburuek izendatutako gainontzeko guztien legezko egoera, indarrean dauden legeen arauera egindako arduralaritza-akurapenen bidez arauzkotuko da.

  2. Berarizko moduz, aurreko atalean aipatu eta orain teknika hutsezko zerbitzua egiten dihardutenen zerbitzualdia lehen-mailako merezimendu izango da, horretzazko Legeak ezarri dezan moduan, legezko herrilanarigora iristeko.

    Hirugarrena

    Lege honen 37garren Atalak diona Eusko Kontseilu Nagusiko Kontseilari izandakoekin ere erabilgarri izango da; hor aipatzen diren hoientzako diru-eskuraketak, bere agintealdia bukatu zenean guztira jasotzen zuten ordaina izango du goi-muga.

    Azken-Erabakiak

    Lehenengoa

    Jaurlaritzaren barne-Araudia eta lege hau egiteratzeak eska ditzan erabaki guztiak hartzeko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

    Bigarrena

    Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedineko egunean bertan jarriko da indarrean.

...Erakutsi textu osoa[+]

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (22)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.