Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «100/2018 Dekretua, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4652
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 2018/07/03
  • Argitaratze-data: 2018/09/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan (2018ko uztailaren 11, 133. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten dira hemen.

Gaztelaniazko bertsioan, 2018/3588 (22/23) orrialdean, azken xedapenetako bigarrenean, honela dio:

Se faculta al consejero o a la consejero del Gobierno Vasco competente en materia de salud para desarrollar los requisitos que determinen el nivel de referenciabilidad para el conjunto del sistema sanitario vasco de las unidades y servicios adscritos a los centros señalados en el artículo 4 del presente Decreto y el procedimiento para su establecimiento por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Baina honela esan behar du:

Se faculta al consejero o a la consejera del Gobierno Vasco competente en materia de salud para desarrollar los requisitos que determinen el nivel de referenciabilidad para el conjunto del sistema sanitario vasco de las unidades y servicios adscritos a los centros señalados en el artículo 4 del presente Decreto y el procedimiento para su establecimiento por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Euskarazko bertsioan, 2018/3588 (23/23) orrialdean, eranskineko «Gipuzkoako Osasun-Barrutiaren Lurralde-Eremua» atalaren 5. puntuan, honela dio:

  1. Goierri-Urola ESIa.

Baina honela esan behar du:

  1. Goierri-Urola Garaiko ESIa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.