Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

119/2006 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Defentsa Erakundearen antolakuntza eta funtzionamenduaren Araudia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3340
  • Xedapen-zk.: 119
  • Xedapen-data: 2006/06/13
  • Argitaratze-data: 2006/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak

Testu legala

2002/73/CE zuzentarauaren 8. bis artikuluan eta 2004/113/CE zuzentarauaren 12. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Defentsa Erakundea sortu eta konfiguratzen du. Organo independente horren xedea Euskal Autonomia Erkidegoan sektore pribatuan sexuagatik gertatzen diren bazterketako egoera edo jardunbideetan tratuaren berdintasunaren abiaburua bete dadila zaintzea da.

Araudi honek otsailaren 18ko 4/2005 Legearen IV. tituluan xedatuta dagoena garatzen du, eta Defentsa erakundearen antolakuntza eta funtzionamendua eraentzeko arauak zehazten ditu. Besteak beste, araudi honek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzailearen zereginak arautzen ditu, baita defentsa-erakundeko langileen araubidea, ekonomia- eta finantza-araubidea, bazterketa-egoeretako ikerkuntza-prozedura eta Defentsa-erakundearen eta gainontzeko erakundeen arteko harremana ere.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko ekainaren 13ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1 artikulua.¿ Xedea.

Araudi honen xedea Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Defentsa Erakundearen antolakuntza eta funtzionamendua arautzea da, erakunde horrek legeak agintzen dizkion helburuak bete ditzan.

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikita egongo da, haren egitura hierarkikoan txertatu gabe, eta bere eginkizunak betetzeko erabateko autonomia izango du Administrazioari dagokionez.

  1. ¿ Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen helburuak hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren abiaburua bete dadila sustatzea eta sektore pribatuan sexuagatik gertatzen diren bazterketa-egoeretan herritarrak defendatzea.

  2. ¿ Defentsa Erakundearen zereginak otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 64. artikuluan bildutakoak dira.

  1. ¿ Defentsa Erakundearen titularra Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defendatzailea da, eta hori izendatzeko nahiz hark kargua uzteko jaramon egingo zaio otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusita dagoenari.

  2. ¿ Defendatzaileak Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariek Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuetan esleituta dauzkaten ordainsariak jasotzen ditu, eta otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren aurka ez doan guztian kargu horiek arautzen dituzten arauak aplikatu zaizkio.

Hona defendatzailearen eginkizunak:

  1. Defentsa Erakundea ordezkatzea.

  2. Defentsa Erakundeari orokorrean agindutako zereginak betetzea.

  3. Eusko Legebiltzarrarekin, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin, Ararteko erakundearekin eta gainontzeko herri agintari, Administrazioko organo eta tokiko, erkidegoko, estatuko edo estatuaz gaindiko antzeko organoen titularrekin harreman zuzenak edukitzea.

  4. Erakundearen harreman zuzenei eustea, dela erreklamazioak egiten dituzten herritarrekin, dela Defentsa Erakundearen jardueraren eraginpean dauden pertsona fisiko eta juridikoekin.

  5. Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aurreikusten dituen urteko eta aparteko txostenak egin eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztea.

  6. Erakundearen langileria-politika zuzentzea, eta bereziki: organo eskudunei langileriaren konfigurazioa proposatzea, aurrekontuaren aukeren barruan; aholkulariak eta konfiantzazko langileak izendatzea eta karguaz gabetzea, bai eta haien ordainsariak proposatzea; diziplina-ahalmena erabiltzea; halaber, langileen prestakuntza-planak prestatzea, gai horretan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe.

  7. Erakundearen nahiz berori osatzen duten zerbitzuen administrazio-zuzendaritza nagusia burutzea, eta barneko jarraibideak ematea, zerbitzu horiek hobeto antolatzeko.

  8. Defentsa Erakundearen helburuak lortzea xede duten akordioak edo hitzarmenak sinatzea, eta horretarako administrazio ebazpenak ematea. Ebazpen horiek administrazio-bidea amaituko dute.

  9. Ikerketa-prozeduraren hasteaz eta ebazpenaz erabakitzea.

  10. Administrazioaren kabuz hasten diren jarduerei buruzko eta egin beharreko aparteko txostenei buruzko erabakia hartzea, eta sexu-bazterkeriaren aurkako arauen balioespenari eta azterketei buruzko eta arau horien aplikazioari buruzko erabakia hartzea.

  11. Erakundearen lanaren eta bere ikerkuntza, txosten eta azterlanen ezaugarrien berri ematea.

    7. artikuluaren arabera aurrekontuak direla-eta defendatzailearen eskuetan dauden eskumenak erabiltzea.

  1. Defentsa-bulegoaren izenean, eginkizunak betetzeko beharrezkoak dituen hitzarmen publikoak eta pribatuak ematea, Gobernu Kontseiluari eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailari ekainaren 5eko 136/1996 Dekretu bidez emandako aginpideei ezer kendu gabe (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko kontratazio-araubideari buruzkoa da dekretu hori).

  2. Espedienteen itxiera formalizatzea.

  3. Ziurtagiriak egitea.

  1. ¿ Defentsa Erakundeko langileak aholkulariak eta konfiantzazko langileak eta Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko nahiz horren erakunde autonomoetako funtzionarioak izango dira.

  2. ¿ Aholkularitzako edo konfiantzazko lanpostuak betetzen dituzten langileak Defentsa Erakundeko titularrak bere kabuz izendatzen eta kargutik kentzen ditu, aurrekontuko mugen barruan. Titularrak kargua uzten duenean ere langileek kargua utziko dute berehala.

  3. ¿ Aurreko paragrafoan aipatutako langileei Autonomia Erkidegoaren Administrazioko behin-behineko edo konfiantzazko langileen araubide juridikoa aplikatzen zaie, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko martxoaren 12ko erabakian xedatuta dagoenaren arabera, azken horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko behin-behineko langileen araubide juridikoa orokorrean eta egitura alderdian arautzeko proposamena onartu baitzen.

  4. ¿ Defendatzaileari dagokio bere langile aholkularien edo konfiantzazko langileen ordainsariak proposatzea, aurrekontu-baliabideen barruan.

  5. ¿ Gainontzeko langileen araubide juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioentzat ezarritakoa da, eta defendatzaileari dagokio organo eskudunei langileak nahiz lanpostu bakoitzaren ezaugarri eta eskakizunak proposatzea, aurrekontu-baliabideen barruan.

  6. ¿ Agintaritza edo ikuskaritza erabiltzeari lotutako eginkizunak dituzten lanpostuak karrerako funtzionarioek bete beharko dituzte.

  7. ¿ Defendatzaileak aurreko paragrafoan azaldutako langileei izaera hori dutela egiaztatzeko agiria eskuratu beharko die. Agiri hori norberarena eta besterenezina izango da. Egiaztatutako pertsonak kargua uztean, agiri horrek balioa galduko du. Otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako baldintzetan defendatzailearen ikerkuntza-jardueraren eraginpean dagoen pertsona fisiko eta juridiko ororen aurrean agertzeko ahalmen nahikoa ematen du agiri horrek.

  8. ¿ Defentsa Erakundearen zerbitzuko pertsona orok zuhurtziarik zorrotzenaz jokatu beharko du bertan tramitatzen diren gaiei buruz.

  1. ¿ Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen zuzkidura ekonomikoak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen aurrekontuan zainpetuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren barruan.

  2. ¿ Jardute-esparrua dela-eta, indarrean dauden arauek Emakunderi erakunde autonomo modura ematen dizkioten aginpide eta eskumen guztiak izango ditu, defentsa-erakundeak aurrekontuen gainean. Eta eskumen-aginpide horien erabileraren berri Emakundeko zuzendaritzari eman behar dio.

  1. ¿ Defendatzailearen eginkizunak betetzeko beharrezko ondasun eta zerbitzuen kontratazioan, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio orokorraren kontratazio publikoari buruzko arauek agintzen dute.

  2. ¿ Defentsa Erakundeak egokitzat jotzen dituen erakunde publiko eta pribatu guztiekin lankidetza hitzarmenak sinatu ahal ditu, emanda dituen zereginen barruan.

  3. ¿ Defentsa Erakundeak, emanda dituen eginkizunen eta aurrekontuko aurreikuspenen arabera, bekak eta laguntzak edo diru-laguntzak eman ahal ditu interesgarritzat jotzen dituen jarduerak egiteko, helburu horrekin erakunde eskudunek onartzen dituzten arau erregulatzaileen barruan.

  1. ¿ Defentsa Erakundearen funtzionamendua, hark bere eskumenak baliatzen dituela, otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta araudi honetan ezarritakoaren araberakoa izan behar da.

  2. ¿ Defentsa Erakundean kexa bat aurkezteak eta gerora, hala badagokio, hori onartzeak, ez du inola ere esan nahi administrazio edo jurisdikzio bideetan errekurtsoa jartzeko epeak baliogabetuko direnik, ezta ebazpenaren edo eragindako egintzaren burutzapena etengo direnik ere. Defentsa Erakundeak horren berri eman beharko die kexa aurkezten duten pertsonei.

  3. ¿ Defentsa Erakundeak ez ditu zertan banan-banan aztertu behar pertsonen intimitateari buruzko kexak, ezta epai irmoa dutenei edo epailearen ebazpena oraindik ez dutenei buruzkoak ere. Halaber, egintza hasi eta gero interesdunak auzitegi arruntetan edo Konstituzio Auzitegian demanda edo errekurtsoa aurkeztuz gero, egintza hori eten beharko du.

  4. ¿ Defentsa Erakundeak ez dauka eskumenik bazterketako egintzak ezeztatu, baliogabetu edo zehatzeko.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak ikerketari bere kabuz edo aldeek eskatuta eman ahal dio hasiera.

  1. ¿ Arlo pribatuan izaniko jarrera edo gertakariren bat sexu-bazterkeria izan badaiteke, titularraren dena delako akordioaren arabera, defentsa-erakundeak ikerketa-prozedura bere kabuz has dezake, berdin dio jarrera edo gertakari horren berri bere ekimenez izan duen, beste erakunde batzuen eskari arrazoitu bidez izan duen edo salaketa bidez izan duen.

  2. ¿ Kanpotik eskari arrazoituren bat jasotzen badu. Defentsa-erakundeak, halakoetan, erakunde eskari-egileari prozedura hastea erabakitzen ote duen edo ez jakinarazi beharko dio.

  3. ¿ Salaketa horietan, salaketa nork aurkezten duen, sexu-bazterkeria izan daitezkeen gertakari horien azalpena, eta, ahal bada, ustez arduraduna nor izan daitekeen ere adierazi beharko da. Salaketarekin batera prozedura hasteko eskaria aurkezten badute, defentsa-erakundeak salaketa-egileari prozedura hastea egokia den edo ez eta zergatik den edo ez den egokia adierazi beharko dio.

  4. ¿ Prozedura hasi baino lehenago, defentsa-erakundeak bere esku izango du aurretiazko hainbat jarduera egitea, aurretiaz jakiteko prozedura hasteko arrazoirik baldin badago.

  1. ¿ Edozein pertsonak edo pertsona taldek, edo haien legezko ordezkariek aurkeztu ahal dituzte kexak Defentsa Erakundean, baldin eta sektore pribatuan sexuagatik bazterketa jasan badute.

  2. ¿ Emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren abiaburua betetzea xede duten elkarteek, erakundeek eta beste pertsona juridikoek baztertuta dagoela uste duen pertsonaren izenean edo hari laguntzeko prozedura hasi eta bertan parte hartzeko zilegitasuna dute, baldin eta haren baimena badute.

  3. ¿ Eragindako pertsonaren nazionalitatea, bizilekua, adina edo legezko ezgaitasuna ez dira izango Defentsa Erakundera jotzeko eragozpenak.

  4. ¿ Eragindako pertsonak kexa kendu nahi duela adierazten badu ere, Defentsa Erakundeak ikerketaren prozeduran aurrera egin dezake.

  1. ¿ Kexak idatziz edo ahoz aurkeztu ahal dira. Nolanahi ere, arrazoituta egon behar dira, eta kasua argitzeko balio ahal duten agiri guztiak ere aurkeztu behar dira. Halaber, kexan data, lekua, eragindako pertsonaren identifikazioa, eta jakinarazpenetarako nahiago den bide edo lekua agertu behar dira; eta kexa zein pertsona fisiko edo juridikoren aurka aurkezten den, horren identifikazioa ere bai.

  2. ¿ Ahozko kexak Defentsa Erakundearen egoitzako bulegoan soilik aurkeztu ahal dira. Kexa horiek transkribatuko dira, eta eragindako pertsonak gero irakurri eta sinatuko ditu.

Egindako kexa guztiak erregistratu behar ditu Defentsa Erakundeak, baita horiek jaso izana adierazi ere.

  1. ¿ Kexa aldez aurretik baloratu behar da, onargarria den ebazteko. Kexak ez dira onartuko ondoko inguruabarretariko bat gertatzen bada:

    12. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoaren arabera legitimazio aktiborik ez badago.

    1. Kexa aurkezteko arrazoi izan diren jokabide edo gertakariak amaitu eta urtebete igaro bada.

    2. Eragindako pertsona gisa kexa nork egin duen identifikatu ez bada.

    3. Asmo txarra egon bada edo prozedura neurriz gain erabiltzen bada. Kasu horietan, kriminaltasun-zantzurik badago, eskumena duen Agintaritza Judizialari jakinarazi behar zaio.

    4. Argi eta garbi funtsik batere ez badu.

    5. Kexa aurkezteko eskakizunen hutsak konpontzeko eskatzen diren datu edo agiriak epearen barruan aurkezten ez badira.

    6. Defentsa Erakundeak lehenago aztertu duen gai bati buruzkoa bada.

    7. Defendatzailearen eskumenaren arloarekin zerikusia ez badu. Ararteko Erakundeari edo Herriaren Defentsariaren Erakundeari igorri behar zaizkio baten eta bestearen eskumenen arloekin zerikusia duten kexak.

  2. ¿ Defentsa Erakundeak kexa bat tramitatzea bidezkoa ez dela erabakitzen badu, interesdunari jakinarazi behar dio ebazpen arrazoitu baten bidez, eta ebazpen horren aurka errekurtsoa jartzeko aukeraren berri eman beharko dio, eta hala badagokio, kasua ezagutzeko eskumena duten erakundeen berri ere bai.

  3. ¿ Behin kexa onartuz gero, defentsa-erakundearen titularrak prozeduraren hasierako akordioa hartu beharko du, eta, akordio horretan, gauza hauek denak jaso beharko dira, gutxienez: nor diren jarrera edo gertakari baztertzaile horien ustezko arduradunak, prozeduraren hasiera ekarri duten gertakariak eta espedientea nork izapidetu behar duen, hartara, beharrezkoa bada, errefusa ahal izan dezaten, indarrean dauden legeen arabera.

  4. ¿ Hasiera-akordioa prozedura izapidetu behar duenari janarazi beharra dago, eta baita kexa jaso duenari eta kexa aurkeztu duenari ere, baldin eta alderdiren baten eskariz eman bazaio hasiera.

  1. ¿ Hasiera-akordioa hartu ondoren, gertakariak argitzeko beharrezko ikerketa-eginbideak egin beharko dira. Defentsa Erakundearen ikerketa-egintzak zuzenean lotuta egon behar dira bazterketako jokabide edo gertakariekin, eta horiek argitzeko behar-beharrezko egintzak egin ahal izango dira, besterik ez.

  2. ¿ Defendatzailearen ikerketaren eraginpean dauden pertsona fisiko eta juridiko guztiek haren lana erraztu behar dute. Horretarako, Defendatzaileak adierazitako epean (gutxienez hamar egun) gertakariak argitzeko beharrezkoak izanik eskatzen zaizkien datu, agiri, txosten edo argibideak eman beharko dituzte, eta aldez aurretik ohartarazita haien egoitzetara sartzeko baimena eman beharko dute, baldin eta egoitza horietan bizilekua ez badute. Hala izanez gero, berariazko baimena izan beharko da.

  3. ¿ Ikerketaren eraginpean dagoen pertsonak, edo bere enplegatuek ¿pertsona juridikoa bada¿ eskatutako agiriak bidaltzeari uko egiten badiote edo bidaltzean zabarkeriaz jokatzen badute, eta horren ondorioz Defentsa Erakundeak eskatutako informazioa eskuratzeko edo hura dagoen egoitzara sartzeko eragozpenak baditu, hori Defentsa Erakundearen urteko txostenean agerraraziko da. Dena dela, otsailaren 18ko 4/2005 Legean adierazita dagoenaren arabera zehapenak ezarri ahal izango dira.

  4. ¿ Kexa jaso dutenek eta 12. artikuluaren arabera interesdunak direnek gutxienez hamar eguneko epea izango dute nahi beste alegazio, agiri edo informazio aurkezteko, eta egokiak iruditzen zaizkien frogak proposatzeko, zein baliabide erabili nahi duten zehazteaz bat. Prozedura izapidetzen duenak frogaren bat ukatu egiten badu, iruditzen zaiolako ez dela egokia edo ez dela beharrezkoa, erabakia arrazoitu egin beharko du.

  5. ¿ Edonola ere, Defentsa Erakundeak egiten dituen ikerketak zuhurtziarik handienaz egiaztatu beharko dira; gainera, txostenetan egokitzat jotzen dituen iritziak sartu ahal izango ditu.

  6. ¿ Ikerketak irauten duen bitartean kriminaltasunaren arrazoizko zantzuak agertzen badira, Defentsa Erakundeak horien berri eman beharko dio Fiskaltzari.

Kexa jaso duenak eta 12. artikuluaren arabera interesdunak direnek ikerketa-izapide guztietara iristeko bidea izan behar dute, eta izapide horiek espedientean jasota geratu beharko dute, behar bezala. Eta hizpidea ere eman behar zaie, beti, beren deskargurako, edo zer gertatu den argitze aldera egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, eta agiriak edo nahi duten beste elementuren bat aurkez dezaten, gutxienez 10 eguneko epean.

  1. ¿ Prozedura amaitzen duen ebazpenean ikerketaren emaitzen berri eman behar da, eta interesdunei jakinarazi. Beste erakunde baten eskari arrazoitu baten ondorioz hasitakoa bada prozedura, erakunde horri ere jakinarazi behar zaio ebazpena.

  2. ¿ Ebazpen horretan, bazterketako egoera edo jardunbideak edo emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna eragotzi ahal dutenak desagerrarazteko egokitzat jotzen diren adiskidetze-neurriak proposatu ahal zaizkie alderdiei. Horretarako, kexa bere aurka jarrita duen pertsonari gomendioak ere egin ahal zaizkio.

  3. ¿ Kexa bere aurka jarrita duen pertsonak Defentsa Erakundearen gomendioak urratzen baditu, Erakunde horrek laguntza teknikoa emango dio eragindako pertsonari, hark bazterketagatiko erreklamazioak beste erakunde administratibo edo judizial batzuetan tramitatu ahal izan ditzan.

  4. ¿ Prozedura hasi eta handik sei hilabetera oraindik ez bada ebazpena jakinarazi, iraungita geratuko da. Baina prozedura geldiarazi beharra gertatzen bada, eta kexa jaso duen horren erruz baldin bada, geldialdi horrek irauten duen bitartean epe horren zenbaketa eten egin beharko da.

  5. ¿ Alderdiren batek eskaturik izapidetu bada prozedura, hasi eta handik sei hilabetera oraindik ez badute ebazpena jakinarazi, ulertu beharko da kexari ez diotela kasurik egin.

  6. ¿ Defentsa Erakundearen ebazpenek administrazio-bidea amaitzen dute, auzitegietan horien aurka egiteari dagokionez.

  1. ¿ Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu behar ditu egiten dituen urteko eta aparteko txostenak, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 73. eta 74. artikuluetan ezarrita dagoenaren arabera.

  2. ¿ Urteko txostenak eduki hauek bildu behar ditu, gutxienez:

    1. Administrazioaren kabuz nahiz alderdiek eskatuta zenbat ikerketa egin diren eta zein motatakoak izan diren, eta horien emaitzak, egindako adiskidetze-proposamenak eta gomendioak, eta horiek onartu diren ala ez, eta hala badagokio, kasuren batean Defentsa Erakundearen ikerketa-jarduera oztopatu edo eragotzi den.

    2. Ukatutako kexen eta ukatzeko arrazoien zerrenda.

    3. Otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 75. artikuluan xedatutakoaren arabera emandako irizpenen zerrenda.

    4. Zenbat aholkularitza-jarduera egin diren, eta zein motatakoak izan diren.

    5. Legeak egin eta eraldatzeko azterlan eta proposamenak egin badira, horien zerrenda.

    6. Interesgarritzat jotzen diren gainontzeko gai guztiak.

  3. ¿ Defentsa Erakundea Legebiltzarreko batzordeetan agertuko da, horretarako deialdia egiten badiote. Batzorde horietan agertzeko ere eska dezake, egokitzat jotzen duenean.

  1. ¿ Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritza, Defentsa Erakundearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko harremanetarako organoa da.

  2. ¿ Defentsa Erakundeak Eusko Legebiltzarrean aurkezten dituen urteko eta aparteko txostenen berri emango dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzari, jakinaren gainean egon dadin.

  3. ¿ Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak haien jarduerak koordinatzeko eta elkarri laguntzeko beharrezko mekanismoak egituratu behar dituzte.

  1. ¿ Defentsa Erakundeak sexuagatiko bazterketako egoerei buruzko kexak Ararteko Erakundeari igorri behar dizkio, baldin eta horren jarduera-eremuari badagozkio.

  2. ¿ Defentsa Erakundeak, bere eskumenak erabiliz, Ararteko Erakundearekiko koordinazioa eta lankidetza sustatu behar ditu, herritarrak sexuagatiko bazterketen aurka defendatzeko eta emakumeen eta gizonen tratu-berdintasuna sustatzeko; horretarako, akordioak sinatuko ditu, edo egokitzat jotzen dituen mekanismoak erabiliko ditu.

Defentsa Erakundeak komenigarritzat jotzen dituen hitzarmen edo akordioak sinatu ahal izango ditu antzeko erakundeekin edo tokiko, erkidegoko, estatuko edo estatuaz gaindiko beste erakundeekin, baldin eta giza eskubideen eta emakume eta gizonen berdintasunaren defentsan lan egiten badute.

Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko ekainaren 13an.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.