Leitzatik (Nafarroa) Andoainera (Gipuzkoa) bitarteko harana. Pinudiak, pagadiak, hariztiak eta gaztainondoak dira bertako zuhaizti nagusiak. Izen bereko ibaia igarotzen da haranetik. Leitzarango izena Plazaolako burdinbide zaharrari lotuta ageri da askotan. v Oria ibaiaren eskuinaldeko adarra. 12,5 km. Basaburuan du iturburua eta Leitza, Berastegi, Elduain eta Andoain igarotzen ditu ura Oria ibaian hustu aurretik.